(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herritarrak eta enpresak dagoeneko mezenas bihur daitezke eta onura fiskalak izan asteazkena, 2015.eko urtarrilak 21


Kulturak informazio-kanpaina bat abian jarri du, jadanik mecna.navarra.es webgunean ageri diren ehun bat MECNA proiekturi laguntza emateko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak kultur mezenasgoa sustatzeko kanpaina bat aktibatu du aste honetan. Kanpaina horretan jadanik finantza daitezkeen 92 proiektu eta jarduera artistiko eta kultur jarduerei buruzko informazioa eskaintzen da. Horrekin batera, finantzaketa hori nola egin esaten da, eta ekimen horiek babesteko enpresek nahiz partikularrek zer pizgarri fiskal balia ditzaketen ere.

Kulturako kontseilaria, MECNA proiektuak dituzten artista eta entitateekin batera

Kulturako kontseilaria, MECNA proiektuak dituzten artista eta entitateekin batera. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak kultur mezenasgoa sustatzeko kanpaina bat aktibatu du aste honetan. Kanpaina horretan jadanik finantza daitezkeen 92 proiektu eta jarduera artistiko eta kultur jarduerei buruzko informazioa eskaintzen da. Horrekin batera, finantzaketa hori nola egin esaten da, eta ekimen horiek babesteko enpresek nahiz partikularrek zer pizgarri fiskal balia ditzaketen ere.

Kanpainaren barnean, irratiko merkataritzako iragarkiak sartzen dira, bannerrak prentsa digitaleko edizioetan, markesinak eta informazioko hiru stand, Iruñeko Gazteluko plazan, Gayarre antzokian eta Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioan. Gainera, Foru Komunitateko 500 enpresei onura fiskalen berri eman zaie; eta, horrez gain, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak parte hartu du enpresarien hainbat forotan.

Nafarroako Gobernuak mecna.navarra.es webgunea ere eguneratu du. Bertan, informazioa jaso daiteke, mezenas direnentzako azalpen-bideo bat ikusi, eta MECNA interes sozialeko izendapena duten proiektu nahiz ekimenen berri izan.

Testuinguru horretan, gaur goizean zabalkunde-ekitaldi bat egin da, eta bertan parte hartu du Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek, finnatzaketa jasotzea espero duten 20 proiektuetako kultur ordezkari eta artistekin batera. Kontseilariak gogora ekarri duenez, Espainiako mezenasgoko lehen legea da, eta gizarte zibilari dei egin dio kultur garapena babes dezan Da Vinci-ren La Giocondaren erreplika baten ondoan; obra hori mezenasgoari esker egin ahal izan zen.

Izan ere, informazio-kanpaina arte-lan horren inguruan oinarritu da, haren zati bat mihise zuri batek estaltzen du, eta honako lelo hau irakur daiteke bertan: "Kultur mezenasgorik gabe, Da Vincik ez zuen artelan hau amaituko. Nafarroako erakunde eta artista askok zure laguntza behar dute beren lanak amaitzeko. Izan zaitez mezenas".

Prentsaurrekoan, Joaquín Calderón zinemagileak mezenasgoaren foru-legea onartu izana eskertu du MECNA proiektuen izenean. "Aukera paregabea da hain konplikatua den egoera batean. Beharrezkoa zen mezenasgoa suspertzea. Orain, heritarrak konbentzitu behar ditugu. Arau horrekin, ekarpenak egitea errazagoa da", esan du; aldi berean, lankidetza publiko-pribatuko eredu berri honetan konfiantza osoa duela adierazi du funtsezkoa den ondasun publiko hori, kultura alegia, egin ahal izateko.

Nola izan mezenas

Liburuxketan azaltzen denez, mezenasgoa ondasunak edo eskubideak ordainik gabe ematea da, eta laguntzeko hiru bide daude:

- DOHAINTZA edo diru-ekarpena, ondasunak edo eskubideak ematea, edo zerbitzuak dohainik egitea.
- ERABILERA MAILEGUAK: Kultur interesa duten ondasunak, jarduerak egiteko lokalak, kalitatezko artelanak eta beste batzuk dohainik eta aldi baterako lagatzea.
- LANKIDETZA-HITZARMENAK ekarpenak egiten dituztenen eta jasotzen dituztenen artean; jasotzaileek mezenasen partaidetzaren zabalkundea egiteko konpromisoa hartzen dute laguntzaren truke.


Sánchez de Muniáin kontseilaria; Kulturako zuzendari nagusi Ana Zabalegui; eta Joaquín Calderón, zinemagilea.

Sánchez de Muniáin kontseilaria, Kulturako zuzendari nagusiaren eta Joaquín Calderón zinemagilearen alboan. ( irudia handitu )

Zer entitate eta artistei lagundu ahal diet?

Onura fiskalak izateko, mezenas direnek MECNA proiektu eta jardueren garapenean lagundu behar dute, hau da, Nafarroako Kultura Kontseiluak interes sozial moduan jotako ekimenei

Zerrenda mecna.navarra.es webgunean kontsulta daiteke, eta bertan 92 kultur proiektu eta proiektu artistiko daude gaur egun, arloka banatuta: arte eszenikoak, musika, ikus-entzunezkoak edo plastikoak, liburua eta literatura, ondarea eta beste batzuk.Onura fiskalak

MECNA ekimenei laguntzeak zerga pizgarri hauek ditu helbide fiskala Nafarroan duten zergadunentzat:

Partikularrek kenkaria izango dute PFEZaren kuotan, % 80 emandako lehen 150 euroetan eta % 40 gainerakoan.

Adibidez: 50 euroko mikrodohaintza batean,40 euro kenduko zaizkio. 150 euroko dohaintza

batean, 120 euro. 1.000 euroko dohaintza batean, berriz, 460 euro.

Bestalde, enpresei sozietateen gaineko zergaren oinarrian zenbateko garrantzitsua kenduko zaie, eta kuota likidoaren % 30eko kenkaria izango dute lehenbiziko 300 euroetan, eta % 20koa hortik aurrerakoetan.

Adibidez: % 20ko zergapetzea duen enpresa batek, adibidez, 3.000 euroko dohaintza batengatik 1.230 euroko kenkaria izango du.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Informazio-liburuxka pdf-an
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa