(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Estatuak BEZaren gatazkarako konponbide bat adostu dute diru-kutxei inolako kosturik eragin gabe

asteazkena, 2015.eko urtarrilak 21


Barcina Lehendakariak eta Montoro ministroak Hitzarmenaren egungo testua aldatzea erabaki dute gainera, Nafarroaren zerga-ahalmena erabat bermatzeko


barcina

Asteazken honetan Lehendakariak eta Montoro ministroak izandako bilkuraren une bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak eta Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministro Cristóbal Montorok BEZaren gaineko   gatazkarako konponbide bat adostu dute. Gatazka horren ondorioz, 2012. urtetik, Espainiako Gobernuaren eta Nafarroakoaren arteko harremana asko okertu zen.

Lortutako akordioaren bidez, 2007 eta 2011 urteen artean egindako itzulketen ordainketari buruzko desadostasunak gainditzen dira, eta Estatuak Nafarroari eskatutako betebeharrekin amaitzen da; horrenbestez, Foru Ogasunak ez du zenbatekorik ordaindu beharrik izango.

Gobernuko bilkuraren ondorengo prentsaurrekoan, Lourdes Goicoechea pozik azaldu da "bi administrazioek adostutako irtenbide bat topatu delako, eta biei ala biei egingo dielako mesede, gainera". "Bidezko akordioa da, koherentea, eta 2011. urtera arte egindakoa onartzen du"; aldi berean, Gobernu Zentralak itun bat erdiesteko erakutsitako borondatea baloratu du eta, "hari esker, Nafarroarako oso ona den zerbait lortu dela".

Nafarroako Lehendakariak eta ministroak lortutako akordioa Itun Ekonomikoaren Koordinazio Batzordeari helaraziko zaio gaur arratsaldean; horrez gain, batzorde horrek gaur goizean Ministerioaren egoitzan jorratutako beste zenbait gai aztertuko ditu.

Nafarroako zerga-ahalmena argitzeko aldaketak

Zehazki Barcinak Itun Ekonomikoan antolatutako aldaketa adostu du Montororekin zerga-alorreko eztabaidak argitu eta murrizteko. Hitzarmenaren egungo testuan argibideak eta zehaztapenak egitea da kontua, Nafarroaren erabateko zerga-ahalmena bermatzeko. Ahalmen hori Espaiiniako Konstituzioak eta indarrean dagoen araudiak aitortzen dute jadanik, baina haren aplikazioa ezbaian jarri da berriki Konstituzio Auzitegiak emandako bi epaietan, Auzitegi horren interpretazioak sortutako arazoengatik.

Hitzarmenaren Koordinazio Batzordean gaur arratsaldean aztertuko diren aldaketek, egungo testuaren 2. artikuluan jasotako Nafarroako zerga-ahalmena azpimarratzen dute, honako hau adieraztean: Foru Komunitateak aipatutakoez gain, beste zerga batzuk finkatu eta arautu ahal izango dituela. Gainera, 6. artikuluak bi Administrazioen arteko koordinazioa eta lankidetza hobetzen ditu; hala, Estatuak zerga berriak onartzen dituenean harmonizazioa arinagoa izango da, eta Nafarroaren araudi-ahalmena bermatuko da zerga-alorrean.

Horrenbestez, Estatuak zerga berri bat ateratzeko lege-proiektu bat aurkezten duenean, Koordinazio Batzordea antolatuko da Hitzarmena Estatuak proiektatutako zerga-irudi berriari nola egokitzen zaion ebaluatu nahiz aztertzeko.

Aldaketa horiekin batera, Koordinazio Batzordeari eraginkortasun handiagoa eman nahi zaio eskumenen betearazpena eskuordetzeko azpibatzordeak sortuz; horrekin batera, beste hobekuntza batzuk sartu nahi dira foru-ogasun eta ogasun zentralaren artean, bi administrazioen arteko informazio-bideak finkatzeko.

Energia elektrikoaren eta banku-gordailuaren zergetarako irtenbidea

Gainera, Nafarroako Gobernuak Gobernu Zentralarekin zerga-alorrean zeuden beste bi gatazka adostu ditu: energia elektrikoaren balioaren gaineko zerga eta kreditu-entitateetako gordailuen gaineko karga. Bi kasuetan, Nafarroako Gobernuak zergen harmonizazioa Estatuarekin izapidetuko du, bide judiziala alde batera utziz, baina Foru Komunitateak zerga-arloan duen ahalmena babestuz.

Lortutako akordio guztiek Estatuaren eta Nafarroaren arteko harremana zuzentzen duten Itun Ekonomikoaren Legea aldatzea ekarriko dute.

Hala, Koordinazio Batzordeak gaur arratsaldean egingo duen bilkuraren ostean, Lehendakariak eta ministroak Hitzarmenaren Batzorde Negoziatzailea antolatzea aurreikusi dute, Nafarroako Parlamentuan eta Gorte Nagusietan testu berria izapidetzen hasi aurretik.

BEZaren gatazkaren amaiera

Gaur goizean Nafarroako Gobernuak eta Gobernu Zentralak lortutako akordioak 2007-2011 bosturtekoan zehar BEZaren itzulketengatik sortutako gatazkari amaiera emango dio, Espainiako Zerga Agentziak enpresa bati egin zizkionak, baina ondoren Nafarroako Ogasunari erreklamatu zitzaizkionak. Gatazka hori Arbitraje Batzordeak aztertu ondoren, Estatuko abokatuak Auzitegi Gorenean berraztertzeko errekurtso bat jarriko zuela iragarri zuen gai hori ebatz zezan. Nolanahi ere, eskaera hori ez zen gauzatu Koordinazio Batzordeak iragan urriaren 7an errekurtsoa baliogabetzeko erabakia hartu ondoren eta gatazkari amaiera emateko adostutako irtenbide bat bilatzeko erabakia hartu ondoren.

Akordioa gaur arratsaldean Hitzarmenaren Koordinazio Batzordean jasoko da; hala, administrazioarekiko auzibiderik ez da izango, eta Estatuak Nafarroari erreklamatutako ustezko betebeharren amaiera ebatziko da, Foru Ogasunari inolako kosturik eragin gabe.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa