(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 4.700 langabe gutxiago izan dira azken urtean eta Estatuko langabezia-tasa txikienari eutsi dio, % 14,92 osteguna, 2015.eko urtarrilak 22


Abenduaren amaieran 46.400 langabe zeuden, Biztanleria Aktiboaren Inkestak (BAI) emandako datuen arabera


Nafarroan duela urtebete baino 4.700 langabe gutxiago izan zen iragan urtearen amaieran, hau da, % 9,12 jaitsi zen. 46.400 pertsona daude orain lanik gabe, Biztanleria Aktiboaren Inkestak (BAI) 2014ko laugarren hiruhilekoari buruz emandako datuen arabera.

Hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz 200 langabe gehiago egon arren, langabezia-tasa % 14,92 da, hots, autonomia erkidego guztien artean txikiena, eta Espainiako tasaren oso azpitik (% 23,70).

Sexuaren arabera, aipagarria da emakumeen langabeziak behera egin duela azken urtean, 3.500 gutxiago (-% 14,17); gizonen langabezian, berriz, 1.100 pertsona gutxiago zeuden lanik gabe, % 4.18 gutxiago.

Denbora-tarte berean, 5.000 okupatu gehiago izan dira, hau da, % 1,94 igo da azken hamabi hilabeteotan, eta aurreko hiruhilekoan baino 1.000 gehiago. 264.300 okupatu daude, guztira.

Adinen arabera, 25 urtetik beherakoen langabezia % 39,1 da (% 51,80 Espainian); 25-54 adin-tartean, % 14,64 (% 22,10 Espainian), eta % 6,42, 55 urtetik gorakoen artean (% 19,07 Espainian). Sektoreen arabera, eta hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz, langabezia jaitsi egin da eraikuntzan (1.400 pertsona gutxiago) eta enplegurik izan ez duen taldean (2.400 gutxiago).

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak adierazi duenez, "2014ko Biztanleria Aktiboaren azken Inkestako datuek erakusten dute ekonomiaren joeraren hobekuntza pixkanaka enpleguko datuetan islatzen ari dela". Goicoecheak azpimarratu duenez, "oraindik langabe-kopuru handia dugun arren, urtebetean zifra % 9 baino gehiago murriztea lortu da".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa