(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Espainiako Erregeek Nafarroako Unibertsitateko museoa inauguratu dute Foru Komunitatera egindako lehen bisitan osteguna, 2015.eko urtarrilak 22


Wert ministroa eta Barcina Lehendakaria izan dira ekitaldian


Transcripción textual del video

 

Espainiako Erregeek Nafarroako Unibertsitateko museoa inauguratu dute ostegun honetan. Iragan ekainean Errege izendatu zituztenetik, Foru Komunitatera egindako lehen bisita izan da.

Felipe VI. eta Letizia andrea 11:30ak aldera heldu dira aretora, eta bertan zain zituzten: Hezkuntza, Kultura eta Kiroleko ministro José Ignacio Wert eta Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina, Foru Komunitateko agintari nagusien artean. Nafarroako Unibertsitaren aldetik, Alfonso Sánchez-Tabernero errektoreak eman die ongietorria, eta baita museoko zuzendari Jaime García del Barriok ere, irakaskuntzako beste ordezkari batzuen artean.

Erregeak, Barcina, Wert eta Sanchez-Tabernero

Espainiako errege-erreginak, Barcina Lehendakaria, Wert ministroa eta Sánchez-Tarbenero errektorea. ( irudia handitu )

Espainiako Erregeek Nafarroako Unibertsitateko museoa inauguratu dute ostegun honetan. Iragan ekainean Errege izendatu zituztenetik, Foru Komunitatera egindako lehen bisita izan da.

Felipe VI. eta Letizia andrea 11:30ak aldera heldu dira aretora, eta bertan zain zituzten: Hezkuntza, Kultura eta Kiroleko ministro José Ignacio Wert eta Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina, Foru Komunitateko agintari nagusien artean. Nafarroako Unibertsitaren aldetik, Alfonso Sánchez-Tabernero errektoreak eman die ongietorria, eta baita museoko zuzendari Jaime García del Barriok ere, irakaskuntzako beste ordezkari batzuen artean.

Ekitaldia hasi da, Erregeek agintari zibil, irakaskuntzako agintari nagusiei eta Rafael Moneo eraikineko arkitektoari egindako agurrareki. Horren ondoren, María Josefa Huartek dohaintzan emandako bilduma eta unibertsitateko argazki-funtsa hartzen dituen zentroko zenbait areto bisitatu dituzte

Zehazki, Tàpies, Rothko, Oteiza eta Palazueloren obrak dituen bildumako lau areto bisitatu dituzte, bai eta aldi baterako erakusketa-aretoa ere; azken horretan, Iñigo Manglano-Ovalle-ren bilduma dago ikusgai, gaur egun.


Erregeak eta Barcina

Espainiako errege-erreginak, Barcina Lehendakaria Luis Feitoren Pintura 666 obrari begira. ( irudia handitu )

Ibilbidearen amaieran, Erregeek museoko ohorezko liburuan sinatu dute eta plaka oroigarri bat erakutsi; hala, zentroa ofizialki inauguratu da.

Felipe VI.ak ezusteko agerraldia egin zuen une horretan, eta nafarrei honako era honetako zuzentu zitzaien: “Erreginari eta neroni Nafarroara etortzeak zer-nolako poza sortzen digun bihotz-bihotzez adierazi nahi dizuet, lehen Vianako printze-printzesa moduan eta orain, Espainiako Erregeak izanik. Ez gara aspalditik etortzen urtero Leirera Vianako Printzea sariak banatzera eta, orain, lehen aldiz egiten dugu Espainiako Errege modura”.

Gainera, nabarmendu zuenez, museoa “kultura, arte, mezenasgo eta zerbitzuaren eredu bikaina da”. Mezenas direnak goraipatu zituen. “Museo honen sustraiak, aitorpen gorena merezi duten eta gizartearen zerbitzura lan egiten duten pertsonen espirituan sustraituta daude, María Josefa Huarte eta José Ortiz-Echagüe pertsonen espirituan bereziki”, beren funtsen ondarea museo berriari utzi dioten bi pertsonak gogoratuz.

Ekitaldia unibertsitateko 80 ikasle, museoko talde eta unibertsitateari lotutako zenbait artistarekin batera ateratako argazki batekin amaitu da

Museoko bilduma

Nafarroako Unibertsitateko museoko funtsen artean, María Josefa Huartek unibertsitateari 2008an dohaintza emandako berrogeita hamar bat pintura- eta eskultura-obra daude, eta haien artean, Tápies, Rothko, Picasso, Oteiza, Kandinsky eta Palazueloren lan artistikoak.

Gainera, unibertsitateko argazki-funtsa, XIX. mendetik aro garaikidera arteko 14.000 argazki eta 100.000 negatibok osatzen dute. Haren barnean topa daitezke, José Ortiz-Echagüe argazkilariak utzitako ondare artistikoa, eta baita Robert Capa, Henri Cartier-Bresson, Joan Fontcuberta, Lynne Cohen eta Roland Fisher-en irudiak ere.

Eraikina Rafael Moneo (Tutera, 1937) arkitekto nafarrak egin du, arkitekturako Pritzker saria irabazi duen espainiar bakarrak (1996), eta gaurko inaugurazio-ekitaldian ere izan da.

Espazioak 11.000 metro koadroko hiru solairutan antolatuta daude, eta 3.000 metro koadroko erakusketa-azalera hartzen duten hamalau aretotan banatuta, bilduma iraunkor eta aldi baterako bildumetarako; 750 eserlekuko antzoki bat dago hainbat jarduera eszenikotarako (dantza, antzerkia eta musikarako, adibidez); hiru tailer, bi ikasgela, liburutegia, bulegoak, biltegiak eta jatetxea.

Ateak zabalik izango dira hilabetez

Nafarroako Unibertsitateko museoa Dantza Konpainia Nazionalak ostegun eta ostiral honetan emandako ikuskizunarekin abiatuko da; horrez gain, bost erakusketa bisitatu ahalko dira doan otsailaren 22a bitarte.

Eskaintza María Josefa Huarte eta José Ortiz-Echagüek dohaintzan emandako erakusketekin osatuko da, bai eta aldi baterako beste erakusketa batzuekin ere: "Mundua atzekoz aurrera: Calotipoa Espainian"; erakusketa honetan 140 irudi negatibo eta positibo biltzen dira, eta haietako asko museoko bildumakoak bertakoak dira; "The Black Forest" da beste bilduma bat, Iñigo Manglano-Ovalle-ren bi eskulturekin; hirugarren erakusketa, berriz, "The Third Place" da, Carlos Irijalba artista nafarrarena, eta argiari buruz hausnartzen duten bi proiektu ikus daitezke bertan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa