(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Euskal Autonomia Erkidegoak mugakide diren udalerrien osasun-laguntzarako akordioa berritu dute

ostirala, 2015.eko urtarrilak 23


Arantza, Igantzi, Lesaka, Etxalar, Bera, Arano, Goizueta, Cabredo, Genevilla, Lapoblación, Marañón eta Meano udalerrietako 10.000 biztanleri eragiten die


Osasun kontseilari Marta Verak eta haren homonimo Jon Darpónek akordio bat sinatu dute gaur goizean, Donostian. Haren bidez, bi komunitateen arteko lankidetza berritzen da datozen hiru urterako mugakide diren udalerrien osasun-arretarako.

Akordioak Bortzirietako udalerrietako 10.000 biztanle ingururi eragiten die: Arantza, Igantzi, Lesaka, Etxalar, Bera, Arano, Goizueta, Cabredo, Genevilla, Lapoblación, Marañón eta Meanori.

Zehazki, Arantza, Igantzi, Lesaka, Etxalar eta Berako bizilagunek laguntza espezializatua Irun eta Hondarribiako osasun-zentroetan jasoko dute, eta Arano eta Goizuetakoek, Donostiako Ospitale Unibertsitarioan eta haren inguruko zentroetan.

Cabredo, Genevilla, Lapoblación, Marañón eta Meanoko bizilagunen kasuan, lehen-mailako arretatik aurrerako laguntza Arabako osasun-zerbitzuetan emango da.

Bestalde, Osasunbideak ondroengko esukal udalerrietako bizilagunei emango die osasun-laguntza: Arraia-Maeztu, Bernedo, Kanpezu-Campezo, Lagran eta Haran/Valle de Arana

Gainera, Osakidetzak "bigarren iritzia" eskatzeko edo goi-espezializazio modura egindako desbideratzeei arreta emango die, honako hauei buruzkoak direnak, batez ere: azterketa genetikoak, anatomia patologikoa, fibromialgia-diagnostikoak, esku hartzeko erradiologia, eta espezialitate jakin batzuk, neurokirurgia eta onkologia bereziki.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa