(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa zinemako agertoki baten moduan aurkeztuko da Fitur turismo-azokan ostirala, 2015.eko urtarrilak 23


"Zinemaren ibilbide" berrian 13 kokaleku sartzen dira eta erreferentziazko 25 film


117576456

Transcripción textual del video

Nafarroa zinemako helmuga interesgarri moduan proiektatuko da Nazioarteko Turismoko Azokan (FITUR). Horretarako, Zinemaren Ibilbidea sustatuko du. Era guztietako zinema-ekoizpenetarako Foru Komunitatea agertoki modura sutatzen eta aitortzen duen ibilbide berri bat da, eta haietako batzuk azken urteotan Estatuan nahiz nazioartean aitortza lortu dute. Ibilbide horretan 13 agertoki sartzen dira erreferentziazko 25 filmekin.

Gainera, Nafarroa berde eta iraunkor baten irudia ere sustatuko da; turismoko beste proposamen batzuk erakutsiko dira, Erromanikoaren Ibilbidea esaterako, eta merkatu berri baterako prestatutako ibilbide nahiz jarduerak: motorraren turismoa. Gainera, eta estreinakoz, Foru Komunitateak stand txiki bat izango du FITUR Osasunean; azken azoka hori nagusiarekin bateran antolatzen da, eta osasuneko turismoari lotutako eskaintza aurkeztuko da, lurralde honetan ospe handia duen sektore bat.

Stand-aren irudia. ( irudia handitu )

Nafarroa zinemako helmuga interesgarri moduan proiektatuko da Nazioarteko Turismoko Azokan (FITUR). Horretarako, Zinemaren Ibilbidea sustatuko du. Era guztietako zinema-ekoizpenetarako Foru Komunitatea agertoki modura sustatzen eta aitortzen duen ibilbide berri bat da, eta haietako batzuk azken urteotan Estatuan nahiz nazioartean aitortza lortu dute. Ibilbide horretan 13 agertoki sartzen dira erreferentziazko 25 filmekin.

Gainera, Nafarroa berde eta iraunkor baten irudia ere bultzatuko da; turismoko beste proposamen batzuk erakutsiko dira, Erromanikoaren Ibilbidea esaterako, eta merkatu berri baterako prestatutako ibilbide nahiz jarduerak: motorraren turismoa. Gainera, eta estreinakoz, Foru Komunitateak stand txiki bat izango du FITUR Osasunean; azken azoka hori nagusiarekin batera antolatzen da, eta osasuneko turismoari lotutako eskaintza aurkeztuko da, lurralde honetan ospe handia duen sektore bat.

Nafarroa zinemako helmuga interesgarri moduan proiektatuko da Nazioarteko Turismoko Azokan (FITUR). Horretarako, Zinemaren Ibilbidea sustatuko du. Era guztietako zinema-ekoizpenetarako Foru Komunitatea agertoki modura sutatzen eta aitortzen duen ibilbide berri bat da, eta haietako batzuk azken urteotan Estatuan nahiz nazioartean aitortza lortu dute. Ibilbide horretan 13 agertoki sartzen dira erreferentziazko 25 filmekin.

Gainera, Nafarroa berde eta iraunkor baten irudia ere sustatuko da; turismoko beste proposamen batzuk erakutsiko dira, Erromanikoaren Ibilbidea esaterako, eta merkatu berri baterako prestatutako ibilbide nahiz jarduerak: motorraren turismoa. Gainera, eta estreinakoz, Foru Komunitateak stand txiki bat izango du FITUR Osasunean; azken azoka hori nagusiarekin bateran antolatzen da, eta osasuneko turismoari lotutako eskaintza aurkeztuko da, lurralde honetan ospe handia duen sektore bat.

Nafarroako stand-a, urtarrilaren 28tik otsailaren 1era Madrilgo Juan Carlos I. azoka-barrutiko 7. pabiloian (7B12) jarriko da. 500 m2 izango du eta lau arku handi hartzen ditu; arku horiek zabaldutako beso batzuk sinbolizatzen dute, jendeari harrera egingo baliote bezala eta `Hartu atseginez´ kanpainarekin bat etorriz. Barnean, bisitariari usain, ehundura, irudi eta soinuetan oinarritutako zentzumenezko esperientzia bat eskainiko zaio. Barruti horretan, 2015erako prestatutako entretenimenduko 22 turismo-jarduera eta-ekitaldi egingo dira.

Gogora ekarri behar da, Nafarroak 2014an 2013an baino % 9 turista gehiago jaso zuela, hau da, Espainian izan den gorakada handiena, Madrilgo Komunitatearekin atzetik bakarrik. Estatistika Institutu Nazionalaren eta Nafarroako Estatistika Institutuaren datuei erreparatuz, 2014an 1.183.520 bisitari izan dira; Foru Komunitaterako errekor berri bat da hori,

Hoteletan ostatu hartutakoen kopurua % 7,2 igo da, kanpinetan % 6,5, baina landetxetan % 22,9 igo da, eta % 21,6 apartamentuetan.

Foru Komunitateko hoteletan gaualdiaen kopurua % 10,7 igo zen abenduan 2013ko hilabete berarekin alderatuz, eta Nafarroako hoteletako gaualdien zifrak % 8,9, 2014. urtean.

Estatuko eta atzerriko bisitariak hartzeko orduan ere, Espainiako bi igoera nabarmenetakoak Nafarroan izan dira. Hala, Estatuko turismoa % 7,6 hazi da eta % 12,9 nazioartekoa.

Enpleguan, ostatuko zerbitzuetan, janari eta edarietan, bidaia-agentzietan eta turismo-operadoreetan, 16.214 pertsona alta emanda zeuden azaroaren 30ean, eta haietatik 10.278 emakumeak ziren eta beste 5.936 gizonak.

Nafarroa zinemaren Lurraldea

Ocho apellidos vascos

edo Las brujas de Zugarramurdi filmen arrakastak Leitza eta Zugarramurdi maparen barnean kokatu dituzte. Errege Bardeak Anacleto filmaren plato bihurtu ziren 2014an, eta Orreaga/Roncesvalles eta Viana Bueno, me largo film alemanaraen kokaleku.

Azken urteotan, Foru Komunitatea, gainera, Estatuan eta nazioartean zona handia izandako pelikulak filmatzeko agertoki bihurtu da, esaterako: Ridley Scott-en "The Way" edo "The Counselor"; "Robin y Marian", "Patton", "Secretos del corazón" ("Bihotzeko sekretuak") edo "Campanadas a media noche". Beste zenbait 2015ean estreinatuko dira, "Anacleto, agente secreto", edo "El Guardián Invisible" adibidez; azken hori Dolores Redondoren trilogiako lehen nobelan oinarritutako filma da, Baztango haranean girotutakoa.

Fiturrek 2015ean ibilbide honen aurrerapen bat erakutsiko du eta Navarra Film Commission-ekin batera prestatzen ari dena. Erakunde horren ardura da, Nafarroan filmatzeko interesa agertzen duten produkzio-etxeei filmaketak errazten laguntzea eta aholkularitza ematea, eta horren barnean sartzen dira 13 zinema-espazio eta erreferentaziako 25 film.

Espazio horiek honako hauek dira: Leitza, Lekunberri eta Larraun ibarra, Urbasa-Andía/Lizarra mendilerroak, Artaxoa, Donejakue bidea, Errege Bardeak-Tutera, Erriberri, Iruña, Erronkaribar, Otsagabia-Iratiko basoa, Orbaitzeta eta Artzibar, Baztanibar eta Zugarramurdi.

Gainera, Nafarroak zinema-proiektuak egiteko helmuga modura finkatzearen aldeko apustua egiten du, Nafarroan filmatuz gero, ikus-entzunezko produkzio-etxeei % 35 inguruko zerga-kenkari garrantzitsua sustatuz.

Zentzumen-stand bat

Turismoko Zuzendaritza Nagusia zentzumen-esperientzien proposamen batekin joango da Fiturrera eta, hari esker, bisitariek bertako soinu, usain, paisaia, ehundura eta zaporeekin gozatu ahalko dute.

Stand-ean bi tunel izango dira, eta handik Nafarroako baso nahiz Pirinioetara bidaiatuko da, bai eta Errege Bardeetako erdi basamortua den paisaiara ere. Han, lurralde horietako usaina eta ehundurak hauteman ahalko dira, argazkiak mirestu eta bertako soinu bereizgarrienak entzun. Zentzumen-muntaketa honekin, Nafarroak bere edertasun naturala erakitsu nahi du eta turismo berdearen nahiz iraunkorraren erreferentzia moduan finkatu.

Espazio horretan ere erakusmahai orokor bat eta bereizitako turismo-produktuen zortzi erakusmahai independente jarriko dira, bai eta zenbait "txoko" ere, Samanta Villarrena adibidez (Nafarroa sustatzen zuen bideoak proiektatuko dira bertan) edo "Hartu Atseginez" jolasaren txokoa; azken horretan, bisitariek Nafarroako pertsona sinbolikoak besarkatu eta doako egonaldiak oparitzen dituzten zozketa patean parte hartuko dute.

Erakusmahaiak, gainera, motorrari buruzko Navarider gunea hartzen du. Simulagailu bat eta Formula 4ko prototipo bat jarri dira bertan, eta baita zinema eta irakurketaren txokoa ere. Gune horretan ibilbide hori aurkeztuko da, horretarako bideoak erabiliz, eta leku horretan bertan ere, Nafarroari buruzko liburuak dituen liburutegi txiki bat izango da.

Stand-ak aurkezpenetarako eremua, bilkuretarako solairugaina, taberna, biltegia eta office bat ditu. Haren diseinu eta eraikuntza Sevatur, Toulose eta EIBTM enpresei esleitu zaie lehiaketa bidez 2014ko antzeko aurrekontu batean: 145.140 euro (2013an baino % 22 gutxiago).

Erromanikoaren Ibilbidea

Turismoko "Reyno de Navarra"-k ere Erromanikoaren Ibilbidea eramango du aurten Fiturrera. Ibilbide horren barnean, "Kultur Intereseko Ondasun" izendapena duten 53 eraikin edo monumentu hautatu dira.

Ibilbide horretan Iruñeko Nuestra Señora de la Asunción eta Tuterako Santa María katedralak sartzen dira, eta baita eliz eder batzuk ere, esaterako: Artaizko San Martin, Zangozako Santa María la Real eta Santiago Apóstol, Erriberriko San Pedro, Garesko Crucifijo eta Santiago el Mayor, Torres del Ríoko Santo Sepulcro edo Lizarrako elizak: Santa María Jus del Castillo, Santo Sepulcro, San Pedro de la Rúa eta San Migel.

Leire, Yarte edo Zamartzeko Santa Maria monasterioak sartu dira ibilbidean; Eunate, Katalaingo Santo Cristo, Muskilda, Artzeko Santa Maria edo San Pedro Ad Víncula baselizak eta, horiekin batera, arkitektura zibileko adibide batzuk: Iratxetako garaia, Arellanoko dorrea edo Iruñeko San Pedro eta Magdalenako zubiak eta Garesko zubi erromanikoa.

Navarider: Nafarroa bi gurpilen gainean

Motorra maite dutenentzat, Turismomo Zuzendaritza Nagusiak Navarider produktua edo motor gaineko turismoa aurkeztuko du erakusmahaian. Helburu horrekin argitaratu da liburuxka bat, eta bertan motor gainean errepidez egin daitezkeen hamar ibilbide jasotzen dira: bihurgunez betetako 2.000 kilometro baino gehiagoko bidea da Nafarroako hainbat lekutan galtzeko: Aralar eta Urbasako mendilerroak, Irunberri eta Arbaiungo arroilak, Erronkaribar, Baztan, Erriberri edo Arataxoa, besteak beste.

Ibilbide horiek Nafarroako Zirkuitua, Los Arcosen turismo-eskaintzarekin osatzen dira.

Osasun-turismoa

Nafarroa nazioarteko osasun-erreferentzia da bertako mediku- eta ospitale-sistemak duen ospeagatik. Arrazoi hori tarteko, Foru Komunitateak osasun-turismoaren aldeko apustua egiten du ere Fitur Osasunean stand txiki bat jarriz, estreinakoz.

Nafarroako Unibertsitate Klinikoak ikerketako eta mediku-espezializazioko jarduera-maila handia du, eta presentzia garrantzitsua izango du stand-ean, nahiz eta turismoko helmuga modura Elgorriaga eta Fiteroko ur termalak ere sustatuko diren. Ur termalen zentro horiek egokiak dira edertasuneko tratamenduak egiteko eta hainbat patologia arintzeko, esaterako: arnas-aparatuaren arazoak, osteoartikulazioetakoak, azalekoak, zirkulazioko arazoak, bai eta sistema neurobegetatiboko eta neuropsikikoko arazoak ere.

Stand horretan hitzaldi eta mahai-inguruak egingo dira osasun-turismoko joera, berrikuntza arrakasta-egainean. Spaincares kluster nazionalaren aurkezpena ere sartzen da programan.

Aurkezpenen programa

Egun guztian zehar, Nafarroako standak entretenimenduko 22 aurkezpen eta ekintza hartuko ditu.

Asteazkenean, urtarrilak 28, programa aurkezteko ekitaldi ofizialaz gain, turismoko proposamen interesgarrienetako batzuen berri emango da: zuhaitz batean lo egiteko esperientzia (Basoa Suites-en eskutik), bizikleta gaineko turismoa edo zikloturismoa (Irati Xtrem eta Pirenaica) eta Baztanibarreko paisaia berde eta idilikoetatik egindako ibilbidea, Dolores Redondo idazlearen eskutik.

Carlos Rodríguezekin nafar erara ardoa eta patxarana dastatu ondoren, On Fire jaialdi flamenkoa aurkeztuko da arratsaldean dagoeneko, eta bertan Pepe el Habichuelaren emanaldia izango da. Horrekin batera, Donejakue bidearen gida ilustratua, hotelak eta bezeroak komunikatzeko web-aplikazio berritzaile bat (Iruñeko Koaling eta Carlos Oliteren eskutik) eta "Korrika egin Nafarroan" proposamena; azken horretan II. San Fermin Maratoia eta "Ezagutu Nafarroa korrika eginez" produktua sartzen dira.

Ostegunean, urtarrilak 29, Nafarroaren Eguna ospatuko da. 2015. urterako Foru Komunitateak egindako turismo-proposamenak aurkezteko ekitaldi instituzional batekin ekingo zaio. Bertan izango dira Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina eta Juan Luis Sánchez de Muniáin eta Javier Esparza kontseilariak, Foru Komunitateko turismo-sektoreko beste agintari eta ordezkari batzuekin batera.

Bigarren jardunaldi hori kultura, historia eta arteari buruzko izango da ere, eta honako hauei lotutako aurkezpenak eskainiko dira: berriki inauguratutako Iruñeko Nafarroako Unibertsitateko Arte Garaikidearen museoa; Nafarroako Erdialdeko Errenazimenduaren Ibilbide berria (Larraga, Lerin, Mendigorria, Mirande Arga eta Tafallako Udalen eskutik); Lodosako sokadun zezena eta udalerriko beste erakargarritasun batzuk; bai eta Urdazubiko istorio txundigarri, Navartur azoka, Nafarroako VI. Landaturismo Kongresua eta zikloturismoa ere.

Azkenik, ostiralean, urtarrilak 30, "Navarra de cine" turismo-ekimen berria ezagutaraziko da, Moncho Armendariz zinemako zuzendari eta gidoilariaren eskutik. Gainera, beste proposamen batzuetarako tartea izango da, adibidez: Navarider (motor eta autoetarako turismoa), Erriberriko Antzerki Klasikoaren JaialdiaIrisarri Land Emoziona (lehen landa inguruko resort-a) eta Nafarroako produktu tipikoen dastatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2015eko Fiturreko stand-a.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa