(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azpilagaña eta San Adriango zonaldea koloneko minbizia garaiz detektatzeko programan sartuko dira astelehena, 2015.eko urtarrilak 26


Bi toki horietako 50-69 urte arteko 7.225 biztanle parte hartzeko gonbidapenak jasotzen hasi dira dagoeneko


Iruñeko Azpilagaña auzoa eta San Adriango zonaldea koloneko minbizia garaiz detektatzeko programan sartuko dira egunotan. Programa hori 50 eta 69 urte arteko nafarrentzat da, eta haren helburua gaixotasun hori hasierako fasetan detektatzea da, horretarako test sinple bat eginez; hala, kasuen % 90 sendatzea lortu nahi da.

Zehazki, urtarrilaren 20ean, adin-baldintza horiek betetzen dituzten San Adriango osasuneko oinarrizko zonaldeari atxikitako 3.242 laguni, programan parte hartzeko gonbidapenak bidaltzen hasi zitzaizkien. Gonbidapenak jasotzen lehenak Carcar eta Andosilla udalerrietako bizilagunak izango dira, eta haien ondoren Azagrakoak, martxoaren 31tik aurrera, eta San Adriangoak (abuztua).

Haien guztien irisgarritasuna errazteko, San Adriango osazun-zentroaz gain, hiru udalerrietako kontsultategiak prestatuko dira prozesua kudeatzeko, biztanleei gonbidapena bidali ahala.

Iruñeko Azpilagaña auzoari dagokionez, urtarrilaren 27an programaren barneko 3.898 bizilagunei gutunak bidaltzen hasiko zaizkie.

% 65,13ko partaidetza

Azken toki horiek programan sartuta, jadanik 52.440 nafarrek jaso dute programan parte hartzeko gonbidapena, hau da, ekimena bideratzen den 166.000 nafarretatik % 32 inguruk. Gogoan izan, Nafarroako Gobernuak 2013ko azaroan jarri zuela abian programa.

Aipatu behar da, parte hartzeko gonbidapen-prozesua dagoeneko osatu den hiru zonaldetan (Tutera mendebaldea eta Iruñeko San Juan eta Milagrosa auzoak), parte hartzeko maila % 65,13 izan dela, hasierako helburua baino bost puntu gehiago (% 60 finkatu zen). Espainiako eta Europako handienetakoa da, gainera, era honetako bahetze-programetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa