(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ubidearen lehen faseko ureztatzeko zonaldea zabaltzeko obrak hasi dira astelehena, 2015.eko urtarrilak 26


Ega eta Arga ibaien arroetatik ura 15.275 hektareatara eramango den jarduera bateko lehen harria jarri du Barcina Lehendakariak


Lehen harriai jartzen

Barcina Lehendakaria zabaltzeko lehen harria jartzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Ubidearen lehen faseko ureztatzeko zonaldea zabaltzeko obrak hasi dira ofizialki astelehen honetan. Hala, Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak lehen harria jarri du Faltzesen egindako ekitaldian.

Jarduera horren bidez, ubideko ura eramango da Ega eta Arga ibaietako arroetan dauden ondorengo udalerrietako 15.275 hektareatara: Andosilla, Azagra, Berbintzana, Cárcar, Faltzes, Funes, Larraga, Lerín, Lodosa, Mendigorría, Miranda-Arga, Oteitza, Azkoien, San Adrián eta Sesma.

Proiektu horri esker, lurraren produktibitatea areagotuko da partzelen metaketaren eta ureztatze-sistemaren modernizazioaren ondorioz, eta, horrekin batera, ur-hornidura bermatuko da, kopuruan nahiz kalitatean.

Alde horretatik, Barcina Lehendakariak adierazi du "funtsezko" azpiegitura dela Foru Komunitatearen garapenerako eta, horregatik, Nafarroarako "garapen eta enpleguaren autobidetzat" jo du.

Zabalkundea ureztatzeko hogei zonaldetan banatu da, eta horretarako lanak pixkanaka datozen hiru urteotan hasiko dira; azken hektareak 2018an hasiko direla ureztatzen aurreikusten da.


Proiektua kutxan sartzen.

Barcina Lehendakaria proiektuaren agiria kutxan sartzen.. ( irudia handitu )

Zonalde horri guztiari zerbitzua emateko, ureztatzeko sare bat eraikiko da, eta hura altzairu, galdaketa eta PVCko 428,5 kilometroko hodiz osatuta izango da, eta baita1.397 suteetako ur-hargunez ere.

Gainera, 597,92 kilometro luzeko bide-sare bat sortuko da, sei metro zabaleko 97,327 kilometroz eta bost metroko 500,593 kilometroz osatuta. Ureztatzeko zonaldeak 136,116 kilometroko kolektore-sare bat ere izango du.

Obra OHL-Agbar buru den enpresa-taldeari esleitu zitzaion lehiaketaren bidez. Talde horretan parte hartzen dute ere Grupo Obras Especiales, Iruña, HNV eta Arian enpresa nafarrek.

Lanak hasteko ekitaldian honako hauek izan dira: Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza; Nekazaritza Ministerioko Uraren zuzendari nagusi Liana Sandra Ardiles; Nafarroako Ubideko Ureztatzaileen Komunitateko lehendakari Félix Chueca; eta Faltzesko alkate Valentín García, bertako beste agintari batzuen artean.

Ureztatzea modernizatzen

Zonalde horretako ureztatzaileek partzelen metaketatik, urteztatze-sistemaren modernizaziotik eta Itoizetik datorren kalitatezko uraren birjartzetik sortutako abantailak baliatu ahalko dituzte.

Gaur egun, eremu horren bi herenean ureztatz tradizonalak erabiltzen dira, egitura zaharkituak dituzte edo lanerako kostu eta kostu energetiko handiko ureztatzeak dituzte. Gainera, agorraldian ur-arazoak izaten dituzte, Ega ibaitik lortutakotik bereziki.

Proiektuak lehorreko 5.431 hektarea ureztatzeko lur bihurtzea jasotzen du, eta urez gainezkatutako beste 6.005 hektarea modernizatzea; presio bidezko ureztatzeak nahiz agorraldiko garaitan ur-hornidura izateak dituen abantailetaz baliatuko dira

Gainera, ureztatzeko beste 3.839 hektareen kostu energetikoak murriztuko dira, oso garestiak direnak gaur egun; izan ere, ureztatzeko ura altuera handira eraman behar dute (200 metro) sare elektrikokoak diren punpaketen bidez.

Azpiegiturak modernizatuz, urtean 26,7 hektometro kubiko ur aurrezteko dela kalkulatzen da, eta hura urez gainezkatutako ureztatze-sistema zaharkitu eta galera handiko batzuen aldaketari lotuta izango da; horrekin batera, Nafarroako Ubidean urtean 5.530 hektarea inguru kontsumituko dituen eraginkortasun handiko presio bidezko ureztazeko-sistemak (ihinztadura eta tantakakoa) jarriko dira

Jarduerari esker, Arga eta Ega ibaietan askatutako emariek Ega, Arga eta Aragon ibaietan zirkulatzen duen ur-kopurua areagotuko da; Uraren Zuzentarau Esparruaren irizpideak betetzeko ez ezik, energia sortzeko ere erabili ahalko da.

Produktibitatearen igoera

2013. urtean (datuak 2014ko prezio eta produkzioekin ixtea falta da), Nafarroako Ubideko lehen faseko hektarea erabilgarrien enpresa-irabazia ureztatzeak abian jarri baino lehenagokoa baino sei aldiz handiagoa izan zen (828 euro hektareako; lehen, 138) eta enplegua, berriz, 2,6 handiagoa.

Gainera, laborantzen biziagotze eta dibertsifikazio bat gertatu da. 2013an 48 labore landatu ziren. Transformazioa gertatu aurretik zonaldean ohikoak ez ziren barazkiek (tomateak, babak, arto gozoa, ilarrak eta barruna), 3.292 hektarea hartu zuten.

Bestalde, ureztatzeko zonalde guztiko uzta bikoitzen portzentajea % 8 izan zen, eta ureztatze batzuk uzta bikoitzen 22 eta % 30eraino ere heldu ziren. Zonaldean 51 uzta bikoitz ere egin izan dira (baba-arto alea, bazka-artoa, ilarra-babarruna…).

Lehen argazkiaren oina (ezkerretik eskuinera): Nafarroako Ubideko Ureztatzaileen Komunitate Orokorreko lehendakari Félix Chueca; Faltzesko alkate Valentín García; Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina; Nekazaritza Ministerioko Uraren zuzendari nagusi Liana Sandra Ardiles; Nafarroako Gobernuko ordezkari Carmen Alba eta Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza.

Bigarren argazkiaren oina (ezkerretik eskuinera): Esparza, Chueca, García eta Barcina.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa