(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Dolores Redondo izango da protagonista asteazken honetan FITUR turismo-azokako Nafarroako pabiloiaren lehen jardunaldian asteartea, 2015.eko urtarrilak 27


Baztango Ibilbidea, zuhaitz batean lo egiteko esperientzia, zikloturismoa eta "running"-aren zaleentzako proposamenak aurkeztuko dira bihar


Nafarroak Fiturren jarriko duen stand-a

Fiturreko Nafarroako stand-a, birsortuta. ( irudia handitu )

Bihar, urtarrilak 28, Nazioarteko Turismoko Azokak (FITUR) ateak zabalduko ditu Madrilgo Juan Carlos I. azoka-barrutian, eta, horrenbestez, Nafarroako stand-eko ekintzak ere hasiko dira. Bertan egingo den ekitaldi ofizialean programa aurkeztu eta turismoko zazpi produktu sustatu eta zabalduko dira. Eguneko protagonista Baztango Ibilbidea sustatzera joango den Dolores Redondo idazlea izango da.

Gainera, proposamen batzuen berri emango da, esaterako: zuhaitz baten lo egiteko esperientzia (Basoa Suites-en eskutik); bizikleta gaineko turismoa edo zikloturismoa (Irati Xtrem eta Pirenaicaren eskutik); Donejakue bidearen gida ilustratua ezagutaraziko da, bai eta Carlos Oliteren hoteletarako web-aplikazio berritzaile bat ere. Azkenik, "Egin korrika Nafarroan" proposamena aurkeztuko da, eta haren barnean II. San Fermin Maratoia eta "Ezagutu Nafarroa korrika eginez" produktua sartzen dira.

Baztango Ibilbidea

Dolores Redondoren Baztango trilogiaren arrakastak ibar hori literatur helmuga bihurtu du. Horregatik, Turismoko Departamentuak dagoeneko beste ibilbide bat eskaintzen du historia aztertzen den leku nagusietatik bisita gidatuak eginez.

Hura aurkezteko, Dolores Redondok solasaldi/mahai-inguru bat izango du stand-era hurbiltzen direnekin hark idatzitako nobelen eta agertoki modura balio izan zion Baztanibarreko erakargarritasunen gainean. Idazlearen beraren laguntzarekin prestatutako bi ordu inguruko ibilbidean Muniarteako zubia, Antxitoneako trinketa, Txokoto taberna, Foruzaingoko polizia-etxea, Santiago Apostol eliza, hilerria edo Elizondo inguruko naturguneak ikus daitezke, besteak beste.

Beste zenbait produktu

Iragan udan irekin zizkion ateak turismoari Basoa Suites-ek, Amatiko hariztian dagoen Nafarroako lehen "tree hotel"-ak. Hotel horrek bost metroko altueran dauden lau suite ditu, haritz bikainen gainean. Tamaina txikikoak dira suite-ak, basoak behar bezala integratzeko, baina barne-dekorazioa oso zainduta dago, eta erosotasun guztiak ditu, adibidez: berogailua, terraza, bainu lehorra eta leihate zabalak.

Basoa Suites-en aurkezpenaren ondoren, ekainaren 13an egingo den Irati Xtrem-en txanda izango da. Lehiakorra ez den ziklorturisten martxa bat da, eta Iratiko basoa zeharkatzen duten errepide eder bezain gogorretan bizikletan ibiltzea du xede.

Nafarroako stand-ak ere Donejakue Bidearen Gida Ilustratuaren aurkezpena hartuko du. Gida honek Foru Komunitateko turismo-interes handieneko tokiak ezagutarzten ditu plano eta bineta ilustratuen bidez, eta Nafarroan gehien saldutako fikziozkoa ez den liburuetako bat bihurtu da. Proiektu osoaren barnean sartzen da: kartelakNafarroako stand-ak ere Donejakue Bidearen Gida Ilustratuaren aurkezpena hartuko du. Gida honek Foru Komunitateko turismo-interes handieneko tokiak ezagutarzten ditu plano eta bineta ilustratuen bidez, eta Nafarroan gehien saldutako fikziozkoa ez den liburuetako bat bihurtu da. Proiektu osoaren barnean sartzen da: kartelak jartzea, turismo-informazioako postuak jartzea, toki bakoitzean 10.000 turismo-liburuxka entregatzea eta webgune bat sortzea (www.guiailustradadenavarra.com).

Asteazkeneko beste bi produktuak honako hauek dira; alde batetik, Carlos Olitek garatutako informatika-aplikazio bat (Iruñeko Koaling-ena) eta, aplikazio horri esker, hotelek bezeroarekin harreman hurbilagoa dute, gorabeherak konpontzeko aukera ematen die; bestetik, korrika edo running egitea gogoko dutenentzako bi turismo-proposamenak dira: II. San Fermin Maratoia eta Ezagutu Nafarroa korrika eginez.

Nafarroa, helmuga zinematografikoa

Baina azoka honetako Nafarroaren ardatz nagusia helmuga zinematografiko interesgarri moduan sustatzea da. Horretarako, Zinemaren Ibilbidea sortu du, 13 agertoki eta erreferentziazko 25 film barneratzen dituen ibilbide berri bat.

Gainera, Nafarroa berde eta iraunkor baten irudia sustatuko da ere, eta turismo-proposamen gehiago erakutsiko dira, Erromanikoaren Ibilbidea edo motorraren turismoa, adibidez.

Nafarroak FITUR Osasunean ere stand txiki bat izango du. Azken azoka hori nagusiarekin batera antolatzen da, eta osasuneko turismoari lotutako eskaintza aurkeztuko da, lurralde honetan ospe handia duen sektore bat.

Nafarroako stand-a 7. pabiloian (7B12) jarriko da. 500 m2 izango du eta lau arku handi hartzen ditu; arku horiek zabaldutako beso batzuk sinbolizatzen dute, jendeari harrera egingo baliote bezala eta `Hartu atseginez´ kanpainarekin bat etorriz. Barnean, bisitariari usain, ehundura, irudi eta soinuetan oinarritutako zentzumenezko esperientzia bat eskainiko zaio. Datorren ostiralean amaituko da hitzordua, eta ordura arte barruti horretan turismo-jarduerako eta entrentenimenduko ekitaldien 22 aurkezpen egingo dira. Ostegunean, hilak 29, ekitaldi instituzionala egingo da Nafarroaren Eguna dela-eta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa