(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak basoko lanetarako 2,8 milioi euroko beste laguntza-kanpaina baten deialdia egingo du otsailean asteazkena, 2015.eko urtarrilak 28


Sektorearekin adostutako deialdiaren barnean, objektiboagoak eta bidezkoagoak diren emakida-irizpide berriak sartzen dira


Nafarroako Gobernuak 2015eko basoko lan-kanpainarako 2.850.000 euroko laguntza-deialdia zabalduko du otsailean. Objektiboagoak eta bidezkoagoak diren emakida-irizpide berri batzuek zuzenduko dute deialdia, eta ingurumenaren babesa lehenetsiko da.

Foru Gobernuak gaurko bilkuran izan du sektorearen gehiengoarekin adostutako proiektuaren berri. Aurreikusitako aurrekontutik, 2 milioi euro toki-erakundeen artean banatuko dira, 500.00 euro basoko industrietarako erabliko da –berreskuratu egin direnak hiru urteren ondoren– eta 350.000 euro, eragile pribatuetarako.

Deialdi berri honekin aurreko araudian hautemandako gabeziak konpondu nahi dira. Hark urte anitzeko izaera zuen eta Landa Garapeneko Planaren iraupenarekin bat zetorren (sei urte). Epe zehatz bat ez izatean, eskaerak urte guztian jasotzen ziren, eta urte horretan bertan artatu ezin zirenak hurrengo ekitaldira pasatzen. Hautaketa-baremorik ere ez zegoen eta, oro har, baldintzak betetzen zituzten proiektuak sarrera-ordenaren arabera laguntzen ziren diruz.

Jarduteko era horrek kezka sortarazi zuen sektorean, are gehiago azken urteotako krisi ekonomikoko eta funtsak mugatzeko testuinguruan; izan ere, eskatzaileek ez zekien laguntzak jasoko zituzten eta noiz jasoko zituzten ere. Gainera, denborarekin, kanpainaren helburuetan nolabaiteko aldaketaren bat gertatu zen basokoak zehazki ez ziren jarduerak diruz laguntzean.

Irizpide berriak

Deialdi berria urtero egingo da, eta lehiaketa bidezkoa. Zabaltzen denetik, eskatzaileek laguntzak eskatzeko 40 eguneko epea izango dute.

Gainera, irizpide teknikoetan oinarritutako balioespen-baremo bakarra ezartzen da, eta, hari esker, laguntzak mendien kudeaketari lotu ahalko zaizkio, jabeak aktiboagoak diren eta balio ekologikoak garrantzitsuagoak diren proiektuak lehenetsiz. Haien artean, hainbat alderdi aintztat hartuko dira, esaterako: mendiaren titulartasun publikoa; ziurtatuta eta ordenatuta dagoen; Natura 2000 sarekoa den; egin beharreko jardueren garrantzia, aurkeztutako dokumentazioa teknikoaren kalitatea; edo laguntza-xede diren mendietan hondamendi naturalak gertatu diren.

Laguntzak askoz selektiboagoak izango dira, eta baso-sektoreko alderdi estrategikoak sustatzeko izango dira, egur eta zurezko baliabideak mugiaraztea bereziki, baso-sistemak egonkortu eta kontserbatzeko, suteak prebenitzeko edo abeltzaintza estentsiborako.

Hala, adibidez, ondorengo helburuak dituzten basoko bide eta kargatzeko toki egonkorrak bakarrik lagunduko dira diruz: egur nahiz zurezko produktuak mugiaraztea, % 30 eta % 55 arteko zenbatekoekin, eta aldi baterako basoko azpiegiturei emandako laguntzak desagertuko dira.

Baso eta basoberritzeen lanetatik, jabeari diru-sarrerak sortzen ez dizkion bakanketak bakarrik lagunduko dira diruz. Gainera, sastrakak kentzea baso-masa (birsorkuntza naturala errazteko) eta abeltzaintza estentsiboak jarraitzeko beharrei lotuko zaizkie soilik, baldin eta, bigarren kasu horretan, sastrakak kentzeko helburua betetzen dela ziurtatzen duen ganaduaren presentzia justifikatzen bada. Atal honetako laguntzak kostuaren % 45 eta 60 artean daude.

Bestalde, basoberritzeek laguntza-portzentaje ezberdinak jasoko dituzte espezie, helburu eta bestelakoen arabera. Aurreko mozketen ondoriozko basoberritzeek laguntza handiagoa jasoko dute, basoko izurrite edo gaitzen ondorioz mugatutako tokietan daudenak. % 30 eta % 60 arteko zenbatekoak ezartzen dira.

Mendien aisialdiarako erabilerari lotutako ekintzek ez dute halako lehentasunik izango; basoko sistemen iraunkortasunean ondorio txarrak ez izateko ekintzak baino ez dira babestuko (diru-laguntzaren % 30 eta % 40 artean).

Sektorearen partaidetza handia

Araudi berria sektorearen zati handienarekin adostu da. Lehen zirriborroa sortu zen, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Admnistrazioko Departamentuko basoko arduradun nahiz teknikariek basoko eragile nagusiekin aurrez egindako hainbat bileraren ondoren.

Zirriborroa Basoko Aholkularitza Kontseiluko kideei igorri zitzaien; kontseilu horretan, toki-erakundeak, enpresak, erakunde ekologistak eta elkargo profesionalak daude, besteak beste. 440 iradokizun eta proposamen aurkeztu ziren, eta haietatik % 56,73 aintzat hartu dira guztiz edo partzialki.

Oro har, ez dira onartu, alde batetik, diru-laguntzen arloan foru-araudian sartzen ez diren ekarpenak, eta bestetik, erkidegoaren kofinantzaketaren esparruan Europar Batasuneko eskakizunak betetzen ez dituztenak.

2007-2013 aldirako Landa Garapeneko Planaren esparruan, 29,89 milioi euroko laguntzak eman ziren basoko lanetarako; kopuru horretatik, 18,6 milioi toki-erakundeek jaso zituzten eta, gainerakoa, eragile pribatuek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa