(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak martxoko soldatarekin ordainduko du 2012ko abenduko aparteko ordainsariaren laurdena asteazkena, 2015.eko urtarrilak 28


29.085 langilek automatikoki jasoko dute, Estatuan ez bezala, eskatu beharrik izan gabe


bulegoak

Foru Administrazioko bulegoen irudia.

Nafarroako Gobernuak martxoko soldatarekin ordainduko du 2012ko abenduari zegokion aparteko ordainsariaren laurdena (% 24,04). Diru-kopuru hori ez zen ordaindu bere garaian Estatuko araudia betetzeko aginduari kasu eginez.

Hala jakinarazi du gaur Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Morrásek, Foru Gobernuak gaur goizean izan duen bilkuran. Estatuarekin alderatuz, ordainketa automatikoki egingo da, langileek hori egiteko eskaera egin beharrik gabe, eta horrek foruko diru-kutxek 14 milioi euro gastatzea eragingo du.

29.085 langile hartzen dituen neurriak ez dio eragingo aparteko ordainsarien egungo aurrerakin-sistemari.

Nafarroako Gobernuak proposamena ostiralean aurkeztuko du Funtzio Publikoaren Mahaian eta, ondoren, Gobernuaren erabakiz onartuko da Foru Administrazioko langileentzat. Irizpide hori sozietate publikoei helaraziko zaie dagozkien erabakiak har ditzaten.

Gogoratuko denez, Estatuak 2015erako Aurrekontu Orokorren Legean 2012ko abenduaren aparteko ordainsariaren zati bat berreskuratzea onartu zen, eta autonomia erkidegoak gaitu zituen gauza bera egin zezaten. Ordainketa egin behar da, Aurrekontuaren Egonkortasun eta Finantza Iraunkortasuneko 2/2012 Lege Organikoan, apirilaren 27koa, ezarritako irizpideak betez.

Itzulketa automatikoa

Berreskuratu beharreko kopurua aparteko ordainsariaren lehen 44 eguni dagokien zati proportzionala izango da, jaso gabeko zenbatekoaren % 24,04ren baliokidea dena. Guztiz edo zati batean jaso ez zuten langileek izango dute jasotzeko eskubidea eta beste era batera ondoren berreskuratu ahal izan ez dutenak; ez da kontuan hartuko Foru Administrazioan gaur egun zerbitzuak betetzen dituztez edo ez.

Estatuak prestatutakoaren aldean, Nafarroako Gobernuak dirua automatikokiko itzuliko du kasu guztietan, hau da, ordainketa egiteko eskaera egin beharrik gabe.

Zehazki, aktibo jarraitzen duten langileek zenbatekoa martxoko soldatarekin jasoko dute. Hilabete horretako azken egunetan ere jasoko dute dagoeneko Administrazioan zerbitzua betetzen ez dutenek, arrazoia edozein izanda ere (erretiroa, eszedentzia, kontratuaren amaiera…). Heriotzaren kasuan, dirua oinordkeoei itzuliko zaie, oinordekoak direla ziurtatzen den egiaztagiria erakutsi ondoren.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak erreferentziazko unitate bat finkatuko du, sor daitezkeen gorabeherak konpontzeko (kontu korronteko datuak ez eguneratzea…), eta ordainsaria itzultzea eragotzi dezaketenak.

Kontzeptu horretan ordaindutako kopuruak 2015eko ekitaldiari dagozkion jasotzeak dira, bere tratamendu fiskal eta kotizazio sozialen ondorioetarako, besteak beste.

Aipatu den moduan, neurriak 29.085 langileri eragiten die, eta haietatik 23.990 langilek Foru Administrazioko zerbitzuan lanean jarraitzen dute, beste 3.853 jadanik ez daude aktibo eta 42 hil egin dira. Zifra sozietate publikoetako 1.200 langilek osaten dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa