(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa % 1,5 hazi da 2014an, aurreko bi urteotako ziklo negatiboa gaindituz ostirala, 2015.eko urtarrilak 30


Urte arteko datuetan, hazkunde erreala % 2,1 izan da, eta % 0,8 2014ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz


Nafarroako BPGd-aren bilakaera.

Nafarroako ekonomia % 1,5 hazi da 2014an; hala, bi urte jarraian izandako atzeraldiari (bigarren atzeraldia) amaiera eman zaio, lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoechea kontseilariak aurkeztutako laugarren hiruhilekoaren kontabilitateko aurrerapenaren datuen arabera.

Zifrek diote, gainera, % 0,8 hazi dela 2014ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz eta, beraz, sei hiruhileko positibo izan direla bata bestearen atzetik, 2010. urtetik gertatzen ez zena. Jokabide ekonomikoaren gaineko erreferentzia hobea den urte arteko aldaketari dagokionez, iazko azken hiruhileko BPGd % 2,1 igo zen 2013ko aldi berarekin alderatuz.

Zifra horiek Espainiako ekonomiak izandakoak hamarren batean gainditzen dute; Espainiako hiruhileko hazkundea % 0,7 izan da, eta % 2 urte artekoa. Urte guztia aintzat hatuz, igoera % 1,4 izan da.

Goicoechea lehendakariordeak adierazi duenez, suspertze hori etorri da, eskaintzaren ikuspegitik, manufaktura-industriaren (+% 6,3) eta merkatuko zerbitzuen (+3,3%) adierazle onengatik, merkataritza batez ere. Eskaeran, esportazioek (+% 7,9) eta etxeetako kontsumoak ekarri dute zabalkundea.

% 2ko hazkundea aurreikusten da 2015erako

2015erako hazkunde-aurreikuspenetan, Lourdes Goicoecheak adierazi duenez, neurrizko baikortasuna dago, eta honako hauei lotuta izango dela uste du: hazkunde amerikarra, petrolioaren prezioaren beherakada eta banku zentral nagusiak haztearen aldeko diru-politiken jarraipena.

Testuinguru horretan, Espainiako ekonomia % 2 haziko dela aurreikusten da, Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) nahiz Ekonomia eta Lehiakortasuneko Ministerioak egindako iragarpenen arabera. Nafarroari dagokionez, lehendakariordeak % 2koa izatea ere aurreikusten du; hala diote BBVAk, Caja Laboral-Euskadiko Kutxak eta Merkataritza Ganberak egindako kalkuluek, eta agian zertxobait handiagoa izatea ere.

<object width="500" height="375"><param name="allowfullscreen" value="true" /><param name="allowscriptaccess" value="always" /><param name="movie" value="http://vimeo.com/moogaloop.swf?clip_id=118238050&show_byline=0&show_portrait=0&force_embed=vimeo.com&fullscreen=1" /><embed src="http://vimeo.com/moogaloop.swf?clip_id=118238050&show_byline=0&show_portrait=0&force_embed=vimeo.com&fullscreen=1" type="application/x-shockwave-flash" allowfullscreen="true" allowscriptaccess="always" width="500" height="375"></embed></object>

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa