(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak nekazari eta abeltzainentzako zergak ordaintzeko moduluak murriztu ditu beto errusiarra dela-eta ostirala, 2015.eko urtarrilak 30


Nafarroako Nekazaritza eta Abeltzainen Batasunak proposatuta, % 5eko murrizketa orokorraz eta berariazko beste batzuetaz baliatuko dira


Nafarroako Gobernuak % 5eko murrizketa orokorra eta berariazko beste murrizeta batzuk aplikatuko ditu nekazari eta abeltzainentzako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga ordainketari aplikatu beharreko moduluetan. Neurri hori hartu du, Nafarroako Nekazaritza eta Abeltzainen Batasunak (NNAB) egindako proposamenak aztertu ostean; PFEZaren kalkulu objektiboko araubidea nahiz BEZaren araubide sinplifikatua garatzen dituen Foru Aginduaren Proiektua lantzean egindako proposamenak dira, hain zuzen.

Neurri horren xehetasunak, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak eta Nafarroako Nekazaritza eta Abeltzainen Batasunaren lehendakari Félix Bariáinek eman dituzte gaur goizeko prentsaurrekoan.

2014ko kanpaina, errusiarrek Europar Batasunetik etorritako nekazaritza eta abeltzaintzako produktuen inportazioei jarritako betoak markatu du; horrek Foru Komunitateko nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpenaren zati handi bati zuzenean edo zeharka eragin dio. Hala, zenbait produktu merkatutik kendu dituzte behar gehien duten pertsonei doan emateko,eta, erabaki horrekin, ustiapen askoren jarraipena arriskuan jarri da.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentua Nafarroako Nekazaritza eta Abeltzainen Batasunarekin bat dator honako hau esatean: ezin dela onartu lehen-mailako sektorea izatea beti kaltetu nagusia nazioarteko gatazka geopolitikoak eta merkataritza-gatazkak sortzen direnean, haren jarduerarekin zerikusirik ez duenean, gainera. Testuinguru horretan, sindikatuak aurkeztutako proposamen nahiz arrazoiak aztertu ditu, eta haien gehienen aldeko txostena egin; hala, 2015eko moduluen Foru Aginduaren behin betiko idazketan jaso dira, eta zenbait goiburutan ere 2014ko diru-sarreretan ondorioa dutenak.

Horrenbestez, onartzen da nekazaritza, abeltzaintza eta basoko jarduerak ehuneko bosteko murrizketaz baliatuko direla eta, oro har, gainerako jarduerei aplikatzen zaiena.

Frutak eta barazkiak

Patataren laborantzako jarduerarako indizea 0,338tik 0,115era murriztu da 2014rako eta hurrengoetarako, ikusirik 2014. urtea oso urte txarra izan dela patata-ekoizleentzat, prezioei dagokienez (5 zentimotik behera izan da kiloa).

Industriarako tomate, brokoli, mertxika eta zainzurien kasuan, aurreikuspenek ez dute prezioen ildo argirik ikusten etorkizunari begira; beraz, 0,173ko indizeari eusten zaio 2104rako, eta 2015. urterako bilakaera aztertuko da eta, egokia balitz, murrizketa bat finkatuko da atzeraeraginezko izaerarekin.

Zitrikoak ez diren fruituetan, Nafarroako Nekazaritza eta Abeltzainen Batasunak 0,173ko indizea eskatzen zuen 2014rako eta hurrengo urteetarako; departamentuaren ustez, balio hori prezioen egoerari egokitzen zaio; 2015 eta hurrengo urteetarako, berriz, egokiago jotzen da indizeari eustea eta egoera aztertzea urte bakoitean dauden datuekin.

Ardoa eta olioa

Errioxa Jatorri Deituraren barnean ez dagoen ardotarako mahatsa lortzeko jardueran, egokitzat jotzen da bereizitako indizeak finkatzea Errioxa eta Nafarroako Jatorri Deituretarako, ikusirik mahatsaren prezioan zer-nolako aldeak dauden deitura baten eta bestearen artean. Nafarroa JDren eta gainerako goiburuetan jaso gabeko beste jatorri-deituren ardotarako mahats-indizea 0,29tik 0.173ra jaitsi da 2014. urterako, Nafarroako Nekazaritza eta Abeltzainen Batasunak egindako eskaera betez, eta 0,23ra 2015. urterako eta hurrengoetarako.

Olibondo-ekoizpenetarako indizea murriztea ere onartzen da, Estatuko mailako indizera egokituz, (0,29tik 0,26ra).

Hazteko eta esnetarako abeltzaintza

Esnetarako behietarako, nekazaritza eta abeltzainen sindikatuak 2014an eta hurrengo urteetan aplikatu beharreko indizea murrizteko eskatzen zuen. 2014an, indizea murriztu egin zen jadanik(0,173an jarraitzen zuen), eta 0,29tik 0,23ra jaistea onartu da 2015. urterako eta hurrengoetarako, ikusirik 2015eko apiriletik Europa mailako esne-kuoten sistema desagertzeak ez duela prezioen igoera aurreikusten.

Beto errusiarrak ere kaltetutako hazteko txerri eta behien kasuan, 2014rako indizea murriztea onartzen da (0,26tik 0,13ra), eta murrizketa horrek datozen urteetan berdin jarraituko du.

Murrizketa horiek guztiak Foru Aginduko Proiektu batean jasoko dira; proiektu horretan herritarrek parte hartzeko aukera izan zuten Gobernu Irekiaren atarian argitaratu baitzen, eta Nafarroako Nekazaritza eta Abeltzainen Batasunaren aldetik bi proposamen baino ez zituen jaso, bai eta Nafarroako Merkataritza eta Industriako Ganbera Ofizialaren aldetik ere, azken hori, orokorra.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa