(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabidearen liburutegi espezializatua Iruñeko José María Iribarren zentroan dago orain astelehena, 2015.eko otsailak 2


Zentroak katalogatutako 5.100 pieza ditu, literatur obrak, ikus-entzunezko materiala, aldizkariak eta lan zehatzak kontuan hartuta


Euskarabidearen liburutegi espezializatua José María Iribarren helduentzako oinarrizko hezkuntzako zentro publikoan dago duela egun batzuetatik, Iruñeko Ermitagaña auzoan, Bartolomé de Carranza kaleko 5. zenbakian.

Aurrez Iruñeko San Juan istitutuko eraikinean zegoen zentroak katalogatutako 5.100 pieza ditu, literatur obrak, ikus-entzunezko materialak, aldizkariak eta lan zehatzak kontuan hartuta, bai eta hizkuntza politikari buruzko azterketak, txostenak eta doktore-tesiak ere.

Liburutegia asteazken eta ostiraletan zabalik dago jendearentzat, 08:00etatik 12:30ak arte. Ordutegi horretatik kanpo kontsultaren bat egin nahi izanez gero, posta elektronikoz eskatu behar da ondorengo helbidean: euskarabidea_liburutegia@navarra.es.

Maileguak Nafarroako beste edozein librutegitan bezala funtsionatzen du, 2010ean Nafarroako Liburutegi Publikoen Sisteman sartu zenetik. Hala, irakurle-txartela edo herritarren txartela barra-kodearekin izatea baino ez da behar liburuak maileguan hartzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa