(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak bularreko eta koloneko minbizia garaiz detektatzeko programetan parte hartzen jarraitzeko gonbita luzatu du asteartea, 2015.eko otsailak 3


Asteazken honetan gaixotasunaren aurkako Munduko Egunaren ospakizunarekin bat egin du, horrenbestez


Koloneko minbizia garaiz detektatzeko programa.

Osasun Departamentuak herritarrei gonbita luzatu die bularreko eta koloneko minbizia garaiz detektatzeko programetan parte hartzen jarrai dezaten. Hala, asteazken honetan, hilak 4, gaixotasunaren aurkako Munduko Egunaren ospakizunarekin bat egin du.

Bestalde, kolon eta ondesteko minbiziaren tumorearekin argi geratu da garaiz detektatzeko estrategiak zer onura dakarren ikuspegi zientifiko batetik, heriotza-arriskua murriztea dakarrelako. Nafarroan, kolon eta ondesteko herritarren bahetzea, "Hauta 90" leloa duena, Foru Komunitatean bizi diren 50 eta 69 urte bitartekoentzat da, eta etxean proba erraz batekin egiten da gorozkietan odola ezkutatuta dagoen detektatzeko. Programa 2013ko azaroan hasi zen, eta pixkanaka osasuneko oinarrizko zonaldeetan ezartzen ari da.

Dagoeneko 50 eta 69 urte arteko 52.400 nafarrek jaso dute parte hartzeko gonbita, hau da, ekimen hau bideratzen den 166.000 pertsonetatik % 32 inguruk. Gaur arte % 65,15ek parte hartu du, hasierako helburua bost puntutan gaindituz (% 60an ezarri zen). Aipatu beharra dago, Espainia eta Europako indize altuenetakoa dela era honetako bahetzeetan, programa berriki ezarri dela kontuan hartuz.

Nafarroan, bestalde, bularreko minbizia garaiz detektatzeko programa (1990ean jarri zen abian) 45 eta 69 urte arteko emakumentzat da, eta mamografia bidez egiten da. Osasun Publikoaren Institutuak eskura dituen azken datuek (2013koak) adierazten dutenez, gaitz hori diagnostikatu eta handik bost urterako bizi-itxaropena % 86 izan zen. Urte horretan, programaren 12. itzuliari dagozkion esplorazioak egin ziren, eta haren barnean sartu ziren 1943ko urtarrilaren 1aren eta 1968ko abenduaren 31 artean jaiotakoak. 2013an, 49.087 dei egin ziren, eta 40.269 esplorazio egin ziren, hau da, % 80ko erantzun-indizetik gora. Programaren barnean sartzen dira ere, lehen mailako familia-aurrekariak dituzten emakumeak eta 1969ko urtarrilaren 1aren eta 1973ko abenduaren 31 artean jaiotakoak.

Gaixotasunak Nafarroan duen eragina

Foru Komunitatean, minbizia osasun publikoko arazo izaten jarraitzen du, bi gizonetatik bati eragingo dio, eta lau emakumetatik bati beren bizitzan. Oro har, eta bi sexuetan, kolon eta ondesteko minbizia Nafarroan eragin handiena duen tumorea da, 491 kasu urtean. Haren atzetik datoz, prostatako minbizia (gizonak), 420 kasu berrirekin, biriketako minbizia, 361 kasu berriekin, eta bularrekoa, 353 kasurekin.

Azken datuen arabera, gizonen artean gehien diagnostikatzen diren minbiziak, prostatakoa, kolon eta ondestekoa, biriketakoa, maskurikoa eta urdailekoak dira, gizonen minbizi guztien % 65,8. Emakumeen artean, bularrekoa, kolon eta ondestekoa, umetoki-gorputzekoa, biriketakoa eta melanoma dira (% 57).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa