(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak Nafarroako enpresa txiki eta ertainei 12,3 milioi euroko laguntza emango die beren inbertsioetarako asteazkena, 2015.eko otsailak 4


Nafarroako Gobernuak deialdiaren ezaugarrien berri izan du gaur, eta hark proiektuaren kostuaren % 30 arteko diru-laguntzak aurreikusten ditu


Industrialdea.

Industrialdea.

Nafarroako Gobernuak 2015 eta 2016 urteetarako 12,3 milioi euroko laguntza-deialdi bat argitaratuko du ostiral honetan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO). Deialdi hori Nafarroako enpresa txiki eta ertainek beren lehiakortasuna hobetzeko egindako inbertsioak diruz laguntzeko da.

Nafarroako Gobernuak gaur egindako bilkuran izan du Garapeneko Europako funtsek (EGEF) kofinantzatutako ekimenaren berri. Ekonomia-jarduera eta enplegua suspertzeko akordioaren barnean sartzen da, iragan urrian Foru Gobernuak eta eragile ekonomiko eta sozial nagusiek sinatutakoa: CEN, UGT eta CCOO, eta hiru urtetan 545 milioi eurokoa dena.

Deialdiak eskala bat ezartzen du laguntzen zenbatekoan, eta aurrekontuaren % 30eraino iritsi ahalko dira. Zenbatekoak handiagoak izango dira, alde batetik, mikroenpresetarako, ekonomia sozialeko enpresetarako, esportatzeko bokazioa dutenentzat, plantillan emakume eta ezintasunak dituzten pertsona asko dituztenentzat, gune zailenetan kokatutakoentzat; bestetik, I+G proiektuetatik edo enpresa-dibertsifikaziotik sortutako inbertsioetarako

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak azpimarratu duenez, industria-inbertsiorako laguntza ezinbestekoa da ekonomia suspertzeko edozein plan burutzeko, are gehiago Nafarroan, Espainiako komunitatea industrializatuenean. "Industrializatutako ekonomia bat ekonomia sendoa da, krisiaren astinaldiei gogorrago egiten die aurre –nabarmendu du–. Eta beste ondorio batzuk ditu, gainera: beste sektore batzuetan baino hobeto ordaindutako nahiz kalitate handiagoko lanpostuak sortzen ditu; ikerketan gehien inbertitzen den arloa da, eta ekonomiaren gainerako arloetan traktore-efektua egiten du".

Alde horretatik, Nafarroako Gobernuak industriaren garapenari laguntza emateko beste zenbait ekimen aipatu ditu kontseilariak; haien artean, berriki I+Geko inbertsioari emandako laguntzen deialdia gogora ekarri du edo Sozietate Zergaren zenbateko berriak, eta , oro har, "industria-garapena suspertzeko katalogo oso erakargarria osatzen dutena, Espainiako erakargarrienetarikoa", erantsi du.

Deialdiaren ezaugarriak

Zehazki, gaur aurkeztutako deialdia mikroenpresek (10 langile baino gutxiago), enpresa txikiek (10-49 langile artean) eta ertainek (50-249 artean) ekoizpen-proiektu berrietan egindako inbertsio produktiboari laguntza emateko da. Proiektu horiek enpresaren hazkunde ekonomikoa errazteko dira, produktu nahiz merkatuen dibertsifikazioa sustatzeko eta prozesu eta teknologia berriak ezartzeko.

Inbertsio-proiektuek 10.000 euroko aurrekontua izan beharko dute, gutxienez, mikroenpresen kasuan, eta 30.000 eta 50.000koa enpresa txiki eta ertainen kasuan, hurrenez hurren.

Laguntzen kopurua enpresaren ezaugarrien, proiektu-motaren eta enpleguan duen eraginaren arabera aldatuko da.

Aurrekontuaren % 12ko gutxieneko zenbatekotik abiatzen da mikroenpresen kasuan; % 10etik txikietan eta % 4tik ertainetan. Zifra horretatik aurrera, laguntzen portzentajea handituko da ekonomia soialeko enpresetarako (+2 puntu), bere ekoizpenaren % 5 baino gehiago esportatzen dutenentzat, ( 2 puntu, gehienez ere), plantillan emakumeen % 40 baino gehiago dutenentzat ( 2 puntu, gehienez ere) edo ezintasuna duten pertsonen % 2 baino gehiago dutenentzat (2 puntu, gehienez ere).

Proiektu-motari dagokionez, sortu berriak diren enpresek % 8 laguntza handiagoa jasoko dute, enpresa-dibertsifikazioa dakartzaten inbertsioek, % 4 gehiago, eta I+Gekoek, % 2 gehiago. Gainera, enpresek % 5 gehiago jaso ahalko dute jarduerak sortzen duen enpleguaren arabera.

Azkenik, laguntzen gehieneko mugak altuagoak izango dira2014-2020 eskualdeko laguntzen mapan dauden enpresetarako biztanle-dentsitate txikia edo langabezi-maila handia izateagatik (% 30 enpresa txikietarako eta % 20 ertainetarako). Nafarroako gainerako lekuetan, gehieneko mugak txikiagoak izango dira (% 20 txikietarako eta % 10 ertainetarako).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa