(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak 109 enpresari 66,3 milioi euro itzuliko dizkie BEZa aurreratzeko neurriaren esparruan asteazkena, 2015.eko otsailak 4


Hilero aitorpena aurkezten duten enpresei dirua itzultzeko epearen murrizketarekin jarraitzen da, horrenbestez


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran jakin du Nafarroako Zerga Ogasunak 109 enpresari 66,3 milioi euro itzuliko dizkiela otsail honetan, BEZa itzultzeko epea murrizteko neurriaren esparruan. Hala, 2014. urtean sustatutako ekimenarekin jarraitzen da, eta hilero aitorpena aurkezten duten enpresa guztiei mesede egiten die, beren likidezia hobetzeko eta ekonomia sustatzeko xedearekin.

Une hartan, neurriak 570 enpresa ingururi egin zien mesede. Harrezkero, itzulketetarako epeak bi hilabetera jaitsi ziren, hilero 70.000 euro baino gutxiago itzuli behar zitzaien enpresetarako, hau da, itzuli beharreko hileroko aitorpena egiten zuten enpresen % 85. Neurri horrekin, Gobernuak 2014an 25 milioi jarri zituen ekonomian, BEZa itzultzeko epeak arintzeaz gain.

Gaur jakindako ekimenarekin, neurri hori hilero aitorpena egiten eta itzulketarako eskubidea duten gainerako enpresei zabaltzen zaie (109 enpresa eta 295 itzulketa), eta epeak seitik laura aurreratzen zaie 70.000 euro baino gehiago itzuli behar zaizkien enpresei.

Hala, Nafarroako Gobernuak kalkulatzen duenez, Foru Komunitateak 2015. urte honetan 26 milioi euro jarriko ditu ekonomian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa