Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Agiria Hizkuntz Aniztasuna Sustatzeko Europako Sareak egin du, eta sare horren barnean dago erakunde nafarra, zuzenbide osoz
Euskarabideko ordezkariak Europako Parlamentuan izan dira ostegun honetan ibilbide-orri baten aurkezpenean. Ibilbide-orri horren helburua eremu urriko hizkuntzen bizirautea Europar Batasuneko estatu-kideetan bermatzea da.
Herritarrek parte hartzeko prozesu batean jarriko den agiria Hizkuntz Aniztasuna Sustatzeko Europako Sareak egin du, eta sare horren barnean dago erakunde nafarra, zuzenbide osoz.
Eremu urriko hizkuntzak bizirauteko lau ekintza-lerro proposatzen dituen ibilbide-orria Irlandako ministro Joe McHugh-ek aurkeztu du, eta Nafarroak Bruselan duen ordezkari Ignacio Baleztena izan da bertan.
Arratsaldean, sareko zuzendaritza-batzordea bildu da aurtengo lan-ildo nagusiak zehaztu eta ekainean antolatuko den Batzar Orokorra prestatzeko.
Gogora ekarri behar da, gaur egun Nafarroak duela erakunde horretako lehendakariordetza; eskualdeko edo eremu urriko hizkuntzak dituzten herrialdeetako erakundeak batzen dira bertan eta, haren helburua, Europako biztanleak eta erakundeak sentsibilizatzea da hizkuntz aniztasunak zer garrantzi duen jabe daitezen.
Bertan daude, Nafarroarekin batera: Bretainia (Frantzia), Katalunia, Korsika (Frantzia), Estonia, Finlandia, Frisia (Herbehereak), Gales (Erresuma Batua), Galizia, Irlanda eta Euskal Autonomia Erkidegoa, beste lurralde batzuen artean.
Europar Batasunean 500 milioi biztanle inguru bizi dira, eta haietatik % 10ek eskualdeko edo eremu urriko hizkuntzen bat hitz egiten duela uste da.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen