(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

San Frantzisko Xabierkoa zentroko eremu psikiatrikoa berritzeko eta zabaltzeko obrak hasi dira osteguna, 2015.eko otsailak 5


Etorkizuneko instalazioek errehabilitazioko klinika bat eta egonaldi ertain nahiz luzeko ospitaleratzeko bi unitate izango dituzte, buru-nahasmendu larriko pazienteei arreta integrala emateko


Agintariak tokia bisitatzen.

Agintariak, berrituko den eraikinetako bat hondoan ikusten dela. ( irudia handitu )

Iruñeko San Frantzisko Xabierkoa zentroko eremu psikiatrikoa berritzeko eta zabaltzeko obrak hasi dira jadanik, ostegun honetan Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak egiaztatu ahal izan duenez. Lehendakariak instalazioak bisitatu ditu, Osasuneko kontseilari Marta Vera eta Osasun Mentalaren sareko zuzendari Alfredo Martínezekin batera.

Jarduera iragan urrian hasi zen, eraikinen zati bat eraisten hasi zirenean. Lan horiek oso aurreratuta daude dagoeneko, eta laster batean etorkizuneko instalazioak eraikitzen hasiko direla aurreikusten da. Obrek 11.035.027 euroko aurrekontua dute, 22 hilabetetan egiteko epea eta 2016ko abuzturako amaituko dira, baldin eta egungo aurreikuspenak betetzen badira.

Etorkizuneko zentroak jadanik badagoen errehabilitazioko klinika eta ospitaleratzeko bi unitate berri izango ditu, bata egonaldi ertainekoa (3-6 hilabete), eta bestea luzekoa (6-12 hilabete). Haiei esker, buru-nahasmendu larriak dituzten pazienteei laguntza integrala emango zaie, eskizofrenia eta beste nahasmendu psikotiko, afektibo eta nortasunekoak dituztenei, esaterako.

 
Agintariak ingurua bisitatzen.

Agintariak obren ingurua bisitatzen. ( irudia handitu )

Instalazioek urtean 300-400 pertsona artean artatzeko gaitasuna izango du 120 plaza dituen leku batean; haietatik 60 errehabilitazioko klinikari dagozkio (32 eguneko-zentroan eta 28 astelehenetik ostiralerako ospitaleratze-araubidean), eta beste 60 ospitaleratze-unitateei (30 egonaldi ertainetan eta beste 30, luzeetan).

Laguntza-zirkuitu osoa sortu da

Instalazio hori abian jarriz, osasun mentalaren sareko gabezi historiko bat konponduko da, hau da, gaur egun ez du egonaldi ertain edo luzeko ospitaleratze-zerbitzurik, eta ospiraleratze luzeak zentro pribatuekin hitzartu behar ditu. Horrenbestez, lan horiek amaitzean, laguntza-zirkuitu oso bat izango da, eta osasun mentalaren sareko komunitateko beste zerbitzu batzuekin integratuko da.

Ospitaleratzeko zerbitzu berriak osasun-orientazioak eta errehabilitatzaileak bereizaraziko ditu, pazienteak gizarteratzen laguntzeko helburuarekin eta, beraz, ez dute izaera finalista edo bizitokikoa izango. Diziplina anitzeko taldeek artatuko dituzte, programa zehatzekin, eta haien barnean sartuko dira: arreta piskiatikoa, psikologikoa, erizaintzako zaintzak, errehabilitazio psikikoa, fisikoa, psiko-soziala eta okupazionala.

Unitate berri horiek buru-nahasmendu larriak dituzten pazienteei emango die zerbitzua, eta ospitaleratze luzeagoa eskaintzen dute, Nafarroako Ospitaleguneko (Iruña) eta Reina Sofía ospitaleko (Tutera) unitateek eskaintzen dutenarekin alderatuz. Azken horietan, krisi-egoerek eragindako ospitaleratze laburrak egiten dira.

Etorkizuneko zentroak espezializatutako anbulatorio eta komunitateko zerbitzuetarako espazioa izango du, eta ospitaleko zerbitzu berriak osatuko dituzte. Hiru zerbitzu berrri izango dira, eta haien artean programa asertibo-komunitarioa nabarmendu behar da dauden bitartekoez baliatzen ez diren pazienteak artatzeko (hau da, osasun mentaleko zentroetara joaten ez direnak) eta, beraz, beren ingurune hurbilenean artatuko dira.

Ezarpen berriko beste programak gazteak direnean lehen episodio psikotikoak dituzten pertsonentzat izango dira, bai eta paziente konplexuen diagnostiko eta tratamendu terapeutikoetarako, nahasmenduak dituztenak, nortasun bikoitza, esaterako.

Instalazioak

Esku hartzearekin hormigoizko bi eraikin egingo dira, L forman, bata luzetara eta bestea zeharka, jadanik badiren beste batzuei itsatsita; era honetako pazienteentzat egun dauden osasun- eta laguntza-eskakizunei erantzuteko espazio eta azpiegitura egokiak izango dituzte.

Luzetarako pabiloian egonaldi luzeko unitatea eta programa anbulatorioak jarriko dira, eta 6.420 metro koadroko azalera izango du; zeharkakoan, berriz, egonaldi ertainekoa (2.600 metro koadro). Guztira, 9.020 metro koadro, sotoan, beheko solairuan, lehen solairuan eta estalkiartean banatuta.

Eraikin berriarekin eta sotoarekin 4.000 metro koadro baino gehiago irabaziko dira, eta egungo instalazioak jadanik badituen ia 5.000 metro koadroei gehituko zaizkie.

Obrak eraiste-fasean daude gaur egun; lan horiek eraikin nagusiko fatxadak errespetatuz egiten ari dira, higiezina babestuta baitago. Horrenbestez, eraispenak estalkiari eragiten dio eta barnealdeari, baina ez fatxadei, zutik jarraitzen dutenak.

Proiektua Estudio de Estrategias Arquitectónicas SAS, SM enepresak prestatu du, eta obrak Iruñeko Psikogeriatrikoa ABEE egiten ari da; ABEE hori honako hauek osatzen dute: Ferrovial-Agromán SA., Grupo Obras Especiales de Navarra SA (Obenada) eta SA Navarra de Construcciones (Sanco).

Zentroaren bilakaera

San Frantzisko Xabierkoa zentroa Osasunbidearen gune bat da, eta Iruñeko Atarrabia etorbiden dago duela mende bat baino gehiagotik. Bertako funtzioak asko aldatu dira: ospitale psikiatrikoa izan zen (1904-1987, 1.550 paziente baino gehiagorekin 60ko eta 70ko hamarraldietan), eta baita zentro psikogeriatrikoa ere (1998-2010), baina osasun mentaleko laguntza-baliabide zehatzekin.

Egokitzapen eta modernizatzeko azken obrak 80ko hamarraldian egin ziren eta, harrezkero, berritze edo egokitzapen txikiak egin dira.

San Frantzisko Xabierkoa zentroko Plan Gidariak (2008), Osasun Mentaleko Foru Legeak (2010) eta Osasun Mentaleko Plan Estrategikoak (2012-2016) zentroaren birmoldaketa eta bertako baliabideak buru-nahasmenduak dituzten pertsonen laguntza-behar berrietara bideratzen dituzte, eta testuinguru honetan egingo dira zerbitzu berriak.

San Frantzisko Xabierkoa zentroak ondorengo osasun-zerbitzu eta zerbitzu sozio-sanitarioak hartzen ditu gaur egun:

- Errehabilitazio-klinika, eta bi programa ditu: erabateko ospitaleratzea (28 plaza) eta eguneko zentroa (32 plaza).

- Eguneko zentro psikogeriatrikoa, hiru programarekin: ospitaleratze partziala (20 plaza) eta programa anbulatorioak; haietan Alzheimer gaitzaren lehen fasetan dauden pazienteentzako estimulazio kognitiboko programa sartzen da (80 plaza).

- Bizitegi-unitateak (122 plaza)

- Farmazia eta Zerbitzu Orokorren zerbitzua

Lehen argazki-oina (ezkerretik eskuinera):Osasunbideko Administrazioko zuzendari Fernando Balduz; proiektuko arkitekto Antonio Vaillo; Osasun Mentalaren sareko zuzendari Alfredo Martínez; Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina; Iruñeko alkate Enrique Maya; Osasun kontseilari Marta Vera eta Osasunbideko zuzendari-gerente Cristina Ibarrola.

Bigarren argazki-oina (lehen planoan, ezkerretik eskuinera): Cristina Ibarrola, Marta Vera, Antonio Vaillo, Yolanda Barcina eta Enrique Maya.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa