(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak sektoreko enpresak erakartzeko proiektu bat sustatuko du Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hirian ostirala, 2015.eko otsailak 6


ORIZONTen bidez, enpresak bertan finkatzea bizkortuko da merkatuan urtebetean sartzeko aukera izan dezaten


Ezkerretik eskuinera: Luis Casado, Lourdes Goicoechea, José Javier Esparza eta Carlos Fernandez, CATen enpresak bizkortzeko egindako aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, SODENA enpresa publikoaren bidez, ORIZONT enpresak erakartzeko proiektua sustatuko du. Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hirian (CAT) jarriko da, sektoreko enpresak bertan finkatzeko prozesua bizkortzeko asmoz eta merkatuan urtebeteko epean sar daitezen; beharrezko azpiegiturak eta ezagutzak jarriko dira haien esku.

Foru Gobernuaren babesarekin batera, proiektuak beste erakunde batzuen babesa du, adibidez: teknologia-zentroak, unibertsitateak eta nekazaritza-elikagaien sektoreko Estatuko enpresak. Ekimena 2015eko urte honetan jarriko da martxan, behar bezala.

CATen bertan gaur goizean egindako aurkezpen-ekitaldian, lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak parte hartu du; Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari eta CATen lehendakari José Javier Esparzak eta SODENA-CEIN sozietate publikoko gerente Carlos Fernándezek. Bertan izan da Tuterako alkate Luis Casado ere.


Casado, Esparza, Goicoechea lehendakariordea eta Fernández, CATeko enpresa-haztegiaren alboan. ( irudia handitu )

ORIZONT abian jartzeko prozesua

Goicoechea lehendakariordeak iragarri duenez, datozen asteotan ORIZONTen aholku-batzordea osatuko da. Batzorde hori Gobernu, SODENA, teknologia-zentro, unibertsitate eta nekazaritza-elikagaien enpresa-sektoreko ordezkariek osatuko dute. Alde horretatik, hain zuzen ere, Goicoecheak azpimarratu du, "Nafarroako aberastasunaren % 6,6 nekazaritza-elikagaien sektoretik datorrela zuzenean; 25.000 lagunek egiten dute lan sektore horretan".

Lehen urrats honen ondoren, urteko bigarren seihilekoan proiektuak aurkezteko epea zabalduko da; nolabaiteko garapen-maila duten ekimenetarako da, berritzaileak direnak eta hazteko ahal handikoak; Nafarroatik, Espainiako beste leku batzuetatik edo atzerritik etorritakoak; eta Foru Komunitatean egonkortzeko bokazioa dutenak bertako enpresa-sarea finkatzeko asmoz.

Hautagaitzak jasotzen direnean, uda hasieran aholku-batzordeak parte-hartzaileen azken hautaketa bat egingo du, eta urteko deialdi bakoitzeko zortzi proiektu izango dira. ORIZONTen parte hartzeak zenbait onura emango dizkie:

- SODENAren ekarpen ekonomikoa izatea; 110.000 euro jarriko ditu proiektu bakoitzean (30.000 euro kapital modura eta 80.000 aurreratutako mailegu modura).

- CEINek prestatutako bizkortze-proiektuaren barnean sartzea; irailean hasiko da, eta sei hilabetez iraungo du.

- Nekazaritza-elikagaien arloan espezializatutako enpresa laguntzaile eta aholkularien multzo batean sartzea. Sektoreko 50 enpresak baino gehiagok osatzen dute hura, eta ekintzaileei laguntza emango die aholkularitza teknikoa eta merkatuaren ezagutza eskainiz.

- CATen kokatuta izatea, eskaintzen dituen zerbitzu espezializatuak kontuan hartuz.

ORIZONTen aurrekontuaren barnean, Nafarroako Gobernuak 1,4 milioi euro jarriko du urtero. Diru-kopuru horrekin, zortzi proiektu horietako bakoitzak behar dituen 110.000 euroak ordaintzeko erabiliko dira. Gainerakoa, berriz, programak funtzionatzeko gastuetarako erabiliko da.

CATen jardueraren areagotzea

CATen lehendakaria izanik, Esparza kontseilariak nabeen okupazio-maila azpimarratu du: 2013ko urtarrilean, % 23koa zen, eta 2014ko abenduaren 31n, berriz, % 40koa.

Negozio-zentroan bulegoek okupatutako espazioan izandako igoera ere nabarmendu du: 2012an, % 9koa zen, eta % 54koa gaur egun. Zentro horretan 128 enpresa daude (2012aren hasieran baino 13 gehiago), hamar enpresa partzeletan (bi urte lehenago zeuden halako bi), eta beste zazpi, nabeetan (lau zeuden 2012. urtean).

CATen hartutako ekimenetan, azken urtetotan UVESAren inkubagailu berria ageri da (eraikitzen ari dira) eta, hari esker, hamabost lanpostu sortuko dira zuzenean eta 50 bat zeharka; Jamones Volatín lantegi berriaren eraikuntza; 2013an, ozpinetakoen baderillatxoak egiten dituen Kimbo Snacks jarri zen, eta baita SANYGRAn ere, CEIN haztegietan hasitako enpresa.

Gainera, Bardeetako gasolina-zerbitzuguneak bere gasolindegi eta jatetxeko zerbitzuak zabaldu ditu, duela hiru urtetik martxan dagoena, autoak garbitzeko makinarekin eta tailerrarekin. Bi nabe hartzetik hirura pasa da, 20.500 m2-ko partzela batean.

Azkenik, Esparza kontseilariak iragarri duenez, OLEFAT enpresa finkatuko da laster CATen, eta hamabost lanpostu sortuko ditu. Erabilitako olioen tratamenduan aritzen den enpresa da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa