(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bernardo Atxagaren hitzaldi batekin hasiko gaur arratsaldean Punto de Vista jaialdia astelehena, 2015.eko otsailak 9


17 film eta 14 herrialde lehiatuko dira Baluarten datorren igandera arte, hilak 15


Ezkerretik eskuinera: Lazcunza, Alegría, Wertenbaker; Toyos, Atxaga eta Herrera, Baluarten. ( irudia handitu )

Bernardo Atxaga idazleak dokumentalistek Ipar Euskal Herriari buruz eskainitako irudiaren gainean emango duen hitzaldi batekin hasiko da gaur arratsaldean,Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia. Bederatzigarren edizioa izango eta igandera arte, hilak 15, luzatuko da, Iruñean. 14 herrialdeetatik etorritako 17 film ariko dira lehian -9 film luze eta 8 labur-.

Ekitaldia gaur goizean aurkeztu da Baluarten, eta bertan izan dira jaialdiko zuzendari artistiko Oskar Alegria eta lehiaketako zuzendari exekutibo Ana Herrera, Bernardo Atxagarekin batera; Orson Welles-ek Ziburun filmatutako dokumentalen protagonista eta aktorea izan dira ere: Chris Wertenbaker eta Beñat Toyos, hurrenez hurren.

Baluarten egingo da aurtengo edizioa, eta lehiaketa bihar, hilak 10, hasiko da Atal Ofizialean lehiatzen diren lehen dokumentalekin.

Aurrez, gaur arratsaldean, 20:00etan, Bernardo Atxagak zinemaren historian Ipar Euskal Herria bisitatu duten dokumentalistek zuten begiradari buruz hausnartuko du; inguru horretako paisaiak eta ohiturak jasotzeko egindako bisitak ziren. Gai hori izango da, hain zuzen, Chez les Basques. zikloaren ardatz nagusia. Ekitaldi horretan, Wertenbaker izango da Atxagarekin batera, eta hark gitarra-kontzertu labur bat emango du, Paz de Ziganda ikastolako abesbatzaren laguntzarekin; euskal kostaldean bizitako haurtzaroan ikasitako abestiak joko ditu. Baluarteko Bulevar aretoan egingo da ekitaldia, eta doan izango da, aurrez jaialdiko informazio-puntuan gonbidapena jaso ondoren (Baluarteko atondoan).

Lehen jardunaldia, otsailak 10

Jaialdiko inaugurazio-emanaldian Descripción de una isla (Alemania, 1979) dokumentala estreinatuko da. Rudolf Thome filmeko zuzendariak aurkeztuko du 20:00etan, Baluarteko Ganberako aretoan. Film etnografikoa da, Pazifiko hegoalderako urruneko irla batera iritsitako bost alemananen istorioa kontatzen du, eta bertako biztanleen bizitzari buruzko argitalpen bat prestatzen da dute xede.

Biharko jardunaldian ere, Blessed Be This Place (Carl Olsson, 2013) eta Mambo Cool (Chris Gude, 2014) film luzeak proiektatuko dira 10:00etatik aurrera. Jaialdiko lehiaketaren barnean emango dira, aurten Erdialdeko Eskualdea izena hartu duena, eta atal horretan 14 herrialdeetatik etorritako 15 pelikula izango dira 2015ean. Jardunaldian zehar ere, jaialdiko beste atzera begirako batzuk hasiko dira: Irlak, urruneko lekuetara heltzeko gizakiak duen grina islatu nahi duen 18 film topatuko dira bertan; jadanik aipatu dugun Chez Les Basques, Ipar Euskal Herriko bizimoduak utzitako ondare dokumental garrantzitsua estreinakoz batuko dituen zikloa; eta Margaret Tait: inspirar, filmar, exhalar, Eskoziako zinemagile eta poeta horren 19 film labur bilduko dira, eta Punto de Vistan haren azken pieza berria jasoko da: Gallina significa miel. Poemas escogidos y ensayos sobre cine de Margaret Tait. Ingeleseko bere poemak beste hizkuntza batera itzultzen diren lehen aldia da.

Bihar, asteartea, hilak 10, Baluarteko Harresiko aretoan, The Darkness Collection erakusketa zabalduko da. Jaialdiko zuzendari artistiko Oskar Alegriak bildutako 38 filmen bilduma bat da, zinemaren itzal eta iluntasunean egindako paseoa.

 

Otar Iosseliani eta Isidoro Valcárcel Medina zinemagileen presentzia

Ibilbide horekin batera eta astean zehar, Punto de Vistako atalak bi izen propiorekin osatuko dira: Otar Iosseliani Georgiako zinemagilea izango da jaialdian, eta bi aldiz parte hartuko du bertan; izan ere, bost filmen ziklo bat protagonizatzeaz gain, Euskadi été 1982 piezarekin parte hartuko du Ches les Basques zikloan. Iosselianiek ere master class bat emango du larunbatean, 11:00etan.

Heterodocsias atalak Isidoro Valcárcel Medinaren itzulera hartuko du La Celosía haren filmarekin, jatorriz Iruñeko Topaketa mitikoetan aurkeztutakoa, 1972an. Gainera, asteakenean, hilak 11, 22:30ean Valcárcel Medinari buruzko dokumentalaren estreinaldi mundiala aurkeztuko da: No escribiré arte con mayúscula (Luis Deltell, Miguel Álvarez-Fernández, 2014). Valcárcel Medinak ere, honako hitzaldi hau emango du ostiralean, 20:00etan, Bulebar aretoan: Nueve secuencias sobre la pantalla.

Aipagarria da ere, X Films Proiektuak jarraitzen duela. Atal honek errealizadore gazteei babesa ematen die, eta larunbatean, hilak 14, 20:00etan, Aitor Gametxtoren El otro mapa de Abauntz, pelikularen estreinaldi mundiala egingo da. Zuzendari horrek irabzi zuen 2014ko X Films atala.

2015eko edizioa igandean amaituko da, 20:00etan, Ganberako aretoan, John y Gena filmarekin. Itsaso Arana sortzaile eszeniko nafarraren pelikula da, eta zuzeneko zinemaren ariketa bat egingo du; hala, pelikulari buruzko iruzkinak egingo ditu, zuzenean.

Ehun bat kazetari eta akreditatutako 73 hedabidea

Bederatzigarren edizio honetan, Punto de Vistak Baluarte egoitza ofizial bihurtuko du jaialdiko jarduera guztia eraikin bakar batean batzeko, eta iruindarrengatik hurbil izateko. Ekitaldia berriz ere urtero antolatzeko apustua publikoak emandako babesarekin sarituta geratu da jadanik. Aurten, 73 hedabide akreditatu dira jaialdia jarraitzeko, sektoreko 95 profesional eta uniberstitateko 102 ikasletik gora (Nafarroa, EAE, Madril, Bartzelona eta beste leku batzuetatik etorritakoak). Berriki estreinatutako Gazteriaren Epaimahaiak sari berezietako bat emango du, eta 47 gaztek osatzen dute. Jaialdiko taldea 16 boluntarioren laguntzarekin osatzen da.

Sarrerak Baluarteko leihatiletan eros daitezke honako ordutegi hauetan: 09:30etik 14:00etara eta 16:30rtik 22:30era. Interneten ere eros daitezke jaialdiko eta Baluarteko webguneen bidez. Bulevar aretoan antolatutako hitzaldiak eta mahai-inguruak doan dira, aurrez jaialdiko informazio-puntuan gonbidapena jaso ondoren (Baluarteko atondoan).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Punto de Vista jaialdiko programa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa