(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak 2014ko izar eta kirol-erakunde aipagarrienei kirol-sariak banatu dizkie astelehena, 2015.eko otsailak 9


Sarituen artean daude Juan Martínez de Irujo pilotaria eta eskubaloiko jokalari Nerea Pena, biak ala biak kirolari onenen sariekin


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak astelehen honetan, otsailak 9, banatu ditu kirol-sariak. Sari horiekin Foru Gobernuak iaz egindako lehiaketetako kirolari, teknikari, zuzendaritza-kide eta erakunde aipagarrienak aitortzen ditu.

Aurtengo edizioan, Juan Martínez de Irujok jaso du gizonekoen kirolari onenaren saria, eta Nerea Penak emakumezko kirolari onenarena. Honako hauek izan dira beste sarituak: Joxe Bixente Eguzkitza, kirol-teknikari onena; Mikel Aguirre, zuzendaritza-kide onena; Nafarroako Hipika Federazioa, kirol-federazio onena; Doneztebeko Erreka KEa, kirol-klub onena eta Movistar Team taldea, kirol-talde onenaren saria.

Barcina Lehendakaria eta beste agintari batzuk, sarituekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak astelehen honetan, otsailak 9, banatu ditu kirol-sariak. Sari horiekin Foru Gobernuak iaz egindako lehiaketetako kirolari, teknikari, zuzendaritza-kide eta erakunde aipagarrienak aitortzen ditu.

Aurtengo edizioan, Juan Martínez de Irujok jaso du gizonezkoen kirolari onenaren saria, eta Nerea Penak emakumezko kirolari onenarena. Honako hauek izan dira beste sarituak: Joxe Bixente Eguzkitza, kirol-teknikari onena; Mikel Aguirre, zuzendaritza-kide onena; Nafarroako Hipika Federazioa, kirol-federazio onena; Doneztebeko Erreka KEa, kirol-klub onena eta Movistar Team taldea, kirol-talde onenaren saria.

Halaber, Nafarroako Gobernuak hilondoko Aipamen Merezi bat egin dio José Luis Hernández "Pitxi"-ri Nafarroako Kirolean egindako lanagatik. Gauza bera egin du ere, iragan apirilean hil zen José Luis Hernándezekin; gizon horrek Nafarroako 27 titulu erdietsi zituen pertika, jauzi eta jaurtiketetako modalitateetan. Gainera, zenbait kirolariren prestatzaile fisiko eta entrenatzailea izan zen eta, arrazoi hori tarteko, kirol-teknikari onenaren saria jaso zuen 1991n.

.

Barcina Lehendakaria, bere agerraldian. ( irudia handitu )

Barcina Lehendakariak egindako agerraldian, saritutako pertsona eta erakundeak eskertu ditu "Nafarroa kirol-jardueraren buru jartzeagatik Estatu mailan", eta "beren talde nahiz kirolarien Estatuko nahiz nazioarteko arrakastek etengabekoak izateagatik".

Yolanda Barcinak onartu du ere, Nafarroako Gobernuak kirola "gaurko eta etorkizuneko beharrezko inbertsio" modura hartzen duela, "sortzen duen eragin ekonomiko, hezkuntzako eta gizarte-ongizateko eragin handiagatik", eta epe ertain nahiz luzera sortzen dituen osasun-onura "ikaragarriengatik".

Nafarroako Jauregiko tronuaren aretoan egindako ekitaldian ere parte hartu dute: Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Allik; Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko zuzendari-gerente Pruden Induráinek; eta Kiroletako zuzendariorde nagusi Pedro Arozarenak. Gogora ekarri behar da, 1984. urtetik banatzen diren kirol-sariak, lehiaketako kirolean Nafarroak urtero banatzen duen sari gorena dela.

Sarituen merezimenduak

Juan Martinez de Irujo Goñi pilotariak Lau t`erdiko,, Buruz buruzko eta lehen mailako binakako txapeleketako tituluak irabazi ditu, 2014. urtean. Nabarmendu behar da, gaur arte Martínez de Irujo izan dela urte berean hiru tituluak irabaztea lortu duen pilotari bakarra, 2006an egin zuen moduan. Gaur egun, Aspe enpresako pilotaría da.

Nerea Pena Abaurrea emakumezkoen eskubaloiko Espaniako selekzioko kide izan da, eta Kroazia eta Hungarian antolatutako Europako Txapelketan bigarren postuan sailkatu ziren. Lesio larri bat gainditu ostean, Espaniako selekzioarekin aritu da aurten ere Fuengirolan (Malaga), Mahdia-n (Tunisia) eta Holandan jokatutako partidetan. Gaur egun, Hungariako Ferencvárosi Rail Cargo taldean jarduten du.

Joxe Bixente Eguzkitza Kick Boxingeko munduko txapeldun izan zen zazpi aldiz, eta egun kirol-modalitate horretako kirol-teknikaria da. Iazko irailaren 6tik 14ra, Espainiako selekzioko ordezkari aritu zen kadete eta junior mailako WAKO Munduko Txapelketaan. Italiako Rimini hirian jokatu zen lehiaketa.

Gaur egun, Kick Boxing-eko egungo Munduko eta Europako txapeldunaren entrenatzailea da

Bestalde, Mikel Aguirre Erreak bultzada handia eman dioNafarroako Tenis Federazioari programa-kopuruak nabarmen igo ondoren. Federazioaren buru eta berriki Espainiako Tenis Federazioaren lehendakariorde moduan egindako lanagatik ere aipagarria da.

Nafarroako Hipika Federazioan prestakuntza-programak bultzatzea baloratzen da. Hala, kirol-teknikariko titulazioen erdi-mailako gradua lanbide heziketako hezkuntza-sistema sartu da ondorengo modalitate hauetan: jauzia, doma eta lehiaketa osoa, eta erresistentziakoa, orientazioa eta zaldi-turismoa. Federazio horretako lizentzien kopurua igo egin da: 1.600 zaldizko eta 600 zaldi daude.

Gainera, hiru modalitatetik hamaikara pasa da. Gaur egun, 28 hipika-klub ditu Nafarroan.

Erreka kirol taldea 1976an sortu zen Donezteben, eta eskubaloi, pilota, erremonte, judo, mendiko atalak ditu kultur-mailako beste jarduera batzuekin batera. Merezimendu batzuk aipatzeagatik, klubak maila ezberdinetako eskubaloiko sei talde ditu. Pilota eta erremonteko kirol-eskolak aipagarriak dira ere. Mendiko taldeak hileroko irteera-egutegi egonkor bat du, halaber.

Azkenik, Movistar Team taldea UCI World Tour-eko talde onena izan da 2014. urtean bigarren urtez jarraian, 1.440 punturekin. Gainera, itzuli handi guztietan garaipen garrantzitsuak erdietsi zituen iaz (Frantziako Tourra, Italiako Giroa eta Espainiako Vuelta), bai eta klasikoetan ere. Taldeko txirrindulari bat, Alejandro Valverde, UCI Pro Team-eko irabazlea izan da banakako sailkapenean, 688 punturekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa