(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak zentro batean batu ditu desgaitasuna eta mendekotasuna duten pertsonei laguntza emateko zerbitzuak asteartea, 2015.eko otsailak 10


Barcina Lehendakariak Iruñeko Larrainako Aldapan dauden instalazio berriak bisitatu ditu


Agintariak instalazioak bisitatzen.

Agintariak Gizarteratzeko eta Autonomia Sustatzeko Zentroa bisitatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak espazio bakar batean batu ditu desgaitasuna edota mendekotasuna duten pertsonei laguntza emateko zerbitzuak. Gizarteratzeko eta Autonomia Sustatzeko Zentroa da, eta Iruñeko Larraina Aldapako 3. zenbakian dago.

Zentroaren helburua desgaitasuna edota mendekotasuna duten pertsonei laguntza ematea da beren autonomia pertsonala hobetu dezaten beren bizitza guztian zehar, haiek zer egoera duten hautemanez, hortik abiatuta.

Honako hauek batzen edo zentralizatzen ditu: leihatila bakarreko zerbitzuak, desgaitasun- edota mendekotasun-maila baloratzeko zentroa, autonomiari laguntzeko baliabideen zentroa, bizitza independentearen bulegoa eta helduak zaintzeko fundazioa.

Instalazioak Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak bisitatu ditu gaur, asteartea, eta baita honako hauek ere: Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Allik; la Caixa lurralde-zuzendari Ana Díezek; eta Caja Navarra fundazioko lehendakari Joaquín Giráldezek ere, proiektua 870.000 bat eurorekin finantzatu duten entitateen ordezkaritzan.

900 metro koadroko azalera duen zentroak pertsona horiek beren bizi-proiektuan eskatzen dituzten zerbitzu guztiak batzen ditu, arreta integrala eskaintzeko xedearekin:

- Leihatila bakarrak desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei arreta ematen die, egoera hori detektatzen denetik.

- Desgaitasuna eta mendekotasuna baloratzeko zentroa desgaitasun- eta mendekotasun-maila baloratzeaz arduratzen da.

Iaz, 2.924 pertsonen desgaitasun-maila baloratu zuen (18 bat pertsona, egunean). Okupazio-zentroetan, enplegurako zentro berezietan eta antzekoetan enplegurako pertsonen 462 balorazio egin ziren, bai eta txosten teknikoak ere, etxebizitza-egokitzeagatik dauden kenkariak jasotzeko, pertsona horientzako babestutako etxebizitzak erosteko, aparkalekuko txartela erosteko eta garraio publikoko laguntzak, ikasketa-bekak eta abar jasotzeko. Balorazioa honako hauek egiten dute: bi medikuk, bi psikologok, bi gizarte-langilek eta enpleguko teknikari batek.

Bestalde, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen balorazioa egiteko talde teknikoak 4.021 balorazio egin zituen etxean iaz (38 pertsona, eguneko). Unitatea terapia okupazionaleko zazpi profesionalek, psikologo batek, erizain batek eta fisioterapeuta batek osatzen dute.

- Autonomiari laguntzeko baliabide-zentroak desgaitasuna duten pertsonei aholkularitza ematen die eskura dituzten egokitutako produktuen gainean (sukaldeak, bainugelak, egongelak, aulkiak, oheak, garabiak…), beren autonomia erabat errazteko.

- Bizitza independentearen bulegoak lan egin, enplegu bila edo goi-mailako ikasketak egiten ari diren desgaituei aholkularitza, prestakuntza eta laguntza ematen die laguntzaile pertsonal bat kontratatzeko; laguntzaile horrek bizitza autonomoa eramaten lagunduko die.

2014an, hamabi pertsonek parte hartu zuten programan, eta zifra hori aurten errepikatzea espero da. Xede horretarako, Gizarte Politiken Departamentuak 90.000 euro erabiliko ditu, 36E/2015 Foru Aginduak jasotzen duenez. Haren bidez, 2015ean bizitza independenteari laguntzeko programa kudeatu nahi duten irabazi-asmorik gabeko entitateetarako diru-laguntzak ematen dira. Hautagaitzak aurkezteko epea, otsailaren 26ra arte zabalik izango dira.

- Helduak zaintzeko fundazioak desgaitasuna edota mendekotasuna duten eta familia-sarerik ez duten adinekoak zaintzen ditu. 500 pertsona ematen die zerbitzua, gaur egun.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa