(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ingurumeneko izapideak bost hilabetetaraino murriztuko ditu negozio berriak irekitzeko asteartea, 2015.eko otsailak 10


Hiru hilabeteko epean indarrean sartuko den araudiak, ekonomia-jarduera batzuetan sailkatutako jarduerako eta irekierako lizentziak lortzearen ordez, sustatzailearen adierazpen arduratsuak aurkeztuko dira


Baserria.

Erregulazio berriak bere elkargo ofizialen eta FNMCren iradokizunak barneratzen ditu, beste erakunde batzuen artean

Nafarroako Aldizkari Ofizialak Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariaren Foru Agindua argitaratu du gaur, ingurumen-arloko izapideak sinplifikatzeko. Hari esker, egungo epeak 5 hilabetetaraino murriztu ahalko dira zenbait ekonomia-jarduerari ekiteko; izan ere, sailkatutako jarduerako eta irekierako lizentziak lortzearen ordez sustatzaileak egindako adierazpen arduratsu bat aurkeztuko da.

Horixe da, hain zuzen, ingurumenean eragin txikia duten sailkatutako jardueren kasua, eta aipatutako Foru Agindu horren II. eranskinean sartu direnak. Haien artean daude, esaterako, objektu eta materialen biltegiak, haien eraikitako azalera 1.000 m2 edo gutxiagokoa denean; eraikinetan dauden zenbait zerbitzu, eta tailer-mota zabala ere. Haientzat, sustatzailearen adierazpen arduratsuak sailkatutako jardueraren udal-lizentzia (haien emakida-epeak lau hilabetekoak dira) nahiz irekierakoa ordezten ditu (hilabete bat gehiago); hala, sustatzaileak, hura aurkezten duenean jarduerarekin has daiteke.

Foru Agindu berriaren helburu nagusia administrazioaren esku-hartze handia sinplifikatu eta murriztea da ingurumenean eragin txikia duten ekonomia-jarduera batzuk abian jartzeko orduan; hala, ekonomia-jarduerak ezartzeko erraztasunak eman nahi dira, eta negozio berrien ekimenak eta enpresen sorrera sustatu.

Sartutako aldaketa nagusiek eragiten die bereziki: izapideak kentzeari, epeak murrizteari, administrazioek egin beharreko jarduerak gehiago zehazteari, bai eta haien arteko koordinazio handiago bati ere.

Adierazpen arduratsuak lizentzia eta baimenen ordez

Sailkatutako jarduera guztietan, udalaren irekiera-lizentziaren ordez (hilabeteko epea zuen) sustatzailearen adierazpen arduratsua aurkezten da; horrek, aldi berean, irekiera-lizentzia aurkezteko baldintza kentzea ere dakar, jarduerarako energia elektrikoa edo ur-hornidurari lotzeko baimenak lortzearren.

Gainera, Foru Aginduko II. eranskinean sartuta dauden sailkatutako jardueren ordez, adierazpen arduratsua aurkeztuko da, irekitzeko eta jarduerako lizentziaz gain; horrenbestez, bere jarduera hasteko beharrezkoak diren sailkatutako jarduera horiek izapidetzeko aldia 5 hilabetetaraino murriztuko dira, aipatu den moduan. II. eranskin horretakoak ez diren sailkatutako jarduerei dagokienez, udaleko irekiera-lizentziaren ordez, adierazpen arduratsua aurkeztuko da, nahiz eta sailkatutako lizentziaren udal-lizentzia izateko beharrari eusten zaion.

Ingurumeneko baimen integratua edo ingurumenari eragiteko baimena behar duten ekonomia-jardueren kasuan, adierazpen arduratsuak irekiera-baimena ordezten du jarduera hasi ahal izateko. Lehenaren adibide dira, besteak beste, industria-instalazio handiak, metala erre, ekoitzi eta eraldatzekoak, mineralak, kimikoak, hondakinak kudeatzekoak, zelulosa-papera eta kartoia kudeatzekoak, ehungintza-industria, larru-industria, eta abeltzaintza-industria. Ingurumen-eraginen baimenari dagokionez, errepideen edo linea elektrikoen proiektuetan eskatzen da. Horren ondorioz, Foru Agindua indarrean sartzen denetik, berehala funtzionatzen hasi ahal izango da adierazpen arduratsua aurkeztu ondoren eta, beraz, ez da beharrezkoa izango irekitzeko baimen horren emakida ebaztea, hilabeteko epea zuen izapidea.

Bestalde, sustatzaileak ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozeduretan aurkeztu beharreko dokumentazio tekniko eta ingurumenekoa, erregistro elektronikoaren bidez edo Nafarroako Gobernuko proiektuak esleituz egin beharko da. Horrekin, administrazio elektronikoaren erabilera sustatzeaz gain eta dokumentazioa paperean gutxiago aurkezteaz gain, haren izapide teknikoa eta jendaurreko prozesua errazten da, espedientea izapidetzeko orduan nahitaezkoa dena.

Epeak mugatu eta Administrazioaren jarduerak zehaztu

Administrazioek izapide batzuetan zehaztasun handiagoa jartzeko berrikuntzei dagokienez, txosten tekniko jakin batzuk berariazko zer kasutan eskatu behar diren zehaztu nahi dute, gaur arte zehaztu gabe zegoena; horrek hutsune bat sortzen zuen, eta zenbaitetan atzerapenak eta jarduera ezberdinak izatea ekartzen.

Hala, Foru Aginduaren III. eranskinean osasuneko txosten egoki nahiz loteslea behar duten jardueren zerrenda sartzen da, pertsonen osasunean kalteak eragin ditzaketelakoan.

Beste aldaketa garrantzitsu batek ezartzen duenez, txostenak egin behar dituzten udaleko zerbitzu teknikoek, isuri kutsagarriak edo hondakin-uren isurketak eragiten dituzten jardueretan inplikatutako mankomunitateen txostena baino ez dute jasoko.

Zenbait izapidetan epeak murrizteko eta mugatzeko neurriak ere sartzen dira. Hala, Babes Zibilaren edota Osasuneko txostena izan behar duten sailkatutako jardueretan, hura egiteko 15 eguneko epea dute(45etik 30era).

Gainera, gehienez ere 2 hilabeteko epea finkatzen da udalek informazioa Ingurumen eta Uraren Zuzendaritza Nagusiari bidal diezaioten, azken horrek dagokion aurretiazko txostena egin dezan, beharrezkoa dena, aldi berean, sailkatutako jardueraren udal-lizentzia izapidetzeko. Aurrez ez zegoen halako izapiderik, eta zenbaitetan atzerapenak edo blokeoak eragiten zituen, ikusirik izapideak ezin zuela aurrera jo, harik eta udal-txostena egiten zen arte.

Kaltetutako enpresak

2013an sailkatutako jarduera-espediente moduan izapidetutako proiektuak erreferentziatzat hartuz (248), kalkulatzen da Foru Agindu berriarekin orain sartutako aldaketekin, erdiek ez zutela egin beharko irekiera eta jarduerako lizentzia lortzeko izapiderik beren negozioari hasiera eman ahal izateko; beraz, 124k aldi hori 5 hilabetez murriztu ahal izango zuten.

Gainera, 2013ko datuen arabera, 253 espediente onartutako epeen murrizketez baliatu ahal izango ziren.

3 hilabete barru, indarrean

Foru Agindu berriak abenduaren 28ko 96/2003 Foru Dekretua garatzea dakar, eta azken horrek, aldi berean, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen du, ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzkoa (LFIPA): Erregulazio berriak Nafarroako Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialaren eta Aragoi, Nafarroa eta EAEko Nekazaritzako Ingeniarien Elkargo Ofizialaren iradokizunak jaso ditu, bai eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioarena ere. Gainera, Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren eta Toki Araubideko Foru Batzordearen aldeko txostena jaso zuen.

Hiru hilabete barru indarrean sartuko dela aurreikusten da; denbora-tarte hori eskatu du, hain zuzen, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak udal-teknikariei araudi berriak sartutako berrikuntzen gaineko prestakuntza emateko.

Ezarritako arintze administratiboa eta prozedura sinplifikatzeko neurriei jarraipena egiteko, jarraipen-batzorde bat eratuko da, eta hura osatuko dute: osasun, babes zibil eta ingurumeneko arloetan eskumena duten Departamentuetako ordezkariek, eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko ordezkari batek. Elkargo profesional interesdunak jarraipen-batzorde horretan izango dira eta, horretarako, ordezkari bat aukeratuko dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa