(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak funtzionarioen 358 plaza eskaintzen ditu, Hezkuntzan eta Osasunean gehienak asteazkena, 2015.eko otsailak 11


Proposamena sindikatuei bihar aurkeztuko die Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean


osasuna

Plaza gehienak Osasunbiderako izango dira.

Nafarroako Gobernuak enplegu finkoko 358 plaza eskainiko ditu Foru Administrazioan, eta haietatik 209 Osasunerako, 134 Hezkuntzarako, 10 Suhiltzaileen Partzuergorako izango dira, eta beste 5, adimen-urritasuneko pertsonentzat gordeko dira.

350 enplegu horiez gain, Nafarroak 30 plaza gehiago izango ditu Justizia Administrazioko langileria-arloan; izan ere, zifra hori da Estatuak Foru Komunitateari esleitu diona 2015eko deialdian.

Foru Gobernuak gaurko bilkuran izan du enplegu publikorako eskaintza (EPE) proposamenaren berri, eta bihar, osteguna, aurkeztuko zaie Funtzio Publikoko Mahai Orokorreko sindikatuei.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Morrásek prentsaurrekoan azaldu duenez, Gobernuak eskaintza honekin, "lege-mugek uzten duen tokiraino aurrera egin nahi du", kalitatezko enplegu publikoa egonkortu eta finkatzeko garaian; izan ere, deituko diren plaza gehienek gaur egun aldi baterako langileek okupatutako lanpostuak finko bihurtuko dituzte. Suhiltzaileen kasua da salbuespena, hemen erretiroagatik hutsik dauden postu berriak sustatzen baitira.

Plazek bereizitako bi jatorri dituzte. Alde batetik, 269, 2013, 2014 eta 205ean metatutako enplegu publikorako eskaintzari dagokio (EPE). Postuak birjartzeko gehieneko kopuruaren batura da, eta urte bakoitzak Estatuari utzi dizkiona Aurrekontu Orokorren hurrengo legeetan. Haietatik, 120 osasun-arloko 120 plaza dira, 134 irakasleak, 10 suhiltzaileak eta beste bost adimen-urritasuna duten pertsonentzat.

Bestalde, beste 89 plaza 2009ko EPEri dagozkio, 2011n bertan behera geratu zena. Osasunbiderako enpleguak dira guztiak.

Aipatutako lanpostuez gain, Nafarroako Gobernuak 89 mediku-laguntzako burutzak deituko ditu; Nafarroako Ospitalegunean bat egindako zerbitzuetatik sortu dira, une honetan bitarteko eran beteta dauden, eta lehiaketa-oposizio bidez bete behar dira.

Plazen banaketa

Osasunbideak lanpostu-kopuru handiena du.

Zehazki, medikuen 57 plaza (30 mediku-espezialista, 20 lehen-mailako arreta eta landa-eremuko larrialdi-zerbitzua eta 7, pediatria). Beste 56 plaza erizaintzakoak dira (50, erizaintza orokorra eta 6, espezialitatekoak). Azkenik, gizarte-laneko 7. Haiek guztiak, 2015eko EPEri dagozkio.

2009ko EPEri dagozkion plazak honako era honetan banatzen dira: 69 erizaintzako laguntzaile; 13 erradiagnostikoko teknikari, eta 7 emagin.

Haiei guztiei, jadanik aipatutako mediku-laguntzako 89 burutza horiek gehitu behar zaizkie.

Bestalde, Hezkuntzan, 134 plaza daude, eta haietatik 100 maisuentzat, beste 20 Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat eta 14 Departamentuko Ikuskapeneko arlorako. Gaztelania, euskara eta ingeleseko irakasleentzat deituko dira.

Azkenik, Justiziako langileen kasuan, 12 postu Izapidetzeko arloari dagozkio, 10 Laguntza Judizialeko arloari eta 8 Kudeaketa Prozesalari.

Epeak eta azterketak

Eskaintza bihar, osteguna, aurkeztuko da Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean, horri buruz sindikatuek zer iritzi duten eta haien proposamenak jasotzeko. Behin betiko baldintzak adostu ondoren, Nafarroako Gobernuak onetsiko du.

Enplegurako eskaintza publikoaren epe zehatzak ez dira erabaki oraindik. Nolanahi ere, aipatu beharra dago Hezkuntza Departamentuak oposizioak 2015-16 ikasturtean deitzea aurreikusten duela.

Bestalde, Osasun Departamentuak, plazak herritarrei eskaini aurretik, lekualdatzeen lehiaketak deitu eta erabaki beharko ditu; izapide hori aurtengo bigarren seihilekoan hastea aurreikusten da. Hori ez da beharrezkoa izango 2009ko EPEren 89 plazetarako, urrats hori lehenago egin baitzen deialdiak geratu aurretik. Osasun Departamentuak EPE horren ariketak 2016ko lehen seihilekoan egitea espero du.

Osasuneko eta irakaskuntzako langileen plazak lehiaketa-oposizio bidez beteko dira; suhiltzailearenak eta osasunekoak ez diren langilearenak, Osasunbideari atxikita izan arren, oposizioaren bidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa