(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 5,5 milioi erabiliko ditu ikasturte honetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko 81 ikastetxe finantzatzeko asteazkena, 2015.eko otsailak 11


Besterenduta dauden eta diru-laguntzak jasotzen dituzten zentroetarako beste 2,3 milioi euro onartuko ditu; hortaz 7,8 milioi emango ditu orotara


Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaurko bilkuran. Haren arabera, 5,5 milioi euro erabiliko ditu 2014-2015 ikasturte honetan Haur Hezkuntzako (0-3 urte) lehen zikloko 81 ikastetxe finantzatzeko.

Ikasturte honetan Nafarroako toki-erakundeen mende dauden 0 eta 3 urte arteko 93 zentroak finantzatzeko onartu den lehen gastua da honakoa. Kopuru honi gehitu behar zaizkio lau zentrok besterendutako unitateak finantzatzeko emango diren 1.373.471 euroak eta diru-laguntzak jasotzen dituzten bederatzi zentrori emango zaizkien 942.209 euroak. Orotara, 7,8 milioi euro erabiliko ditu Gobernuak ikasturte honetan ikastetxe hauek finantzatzeko.

Laguntzak Hezkuntza Departamentuak toki-erakunde bakoitzarekin egindako hitzarmenak sinatuz gauzatuko dira.

Hala, familien eta titularrak diren 71 toki-erakundeen ekarpena osatuko du.

Jarraian, ikastetxeetako toki-erakunde titularrak zehazten dira, alfabetikoki, haien izen eta unitateak, eta Nafarroako Gobernuak egindako ekarpena:

Ablitas ("Mi Cole",3 unitate): 75.714 euro; Allo ("Juan Pablo II", 2 unitate): 46.636 euro; Altsasu ("Txirinbulo", 3 unitate): 41.224 euro; Andosilla (Haur Hezkuntzako Zentroa,3 unitate): 61.684 euro; Antsoain ("San Cristóbal", 7 unitate): 94.667 euro; Agoitz (Agoizko Haur Hezkuntza, 4 unitate): 64.133 euros; Aranguren ("Kuluxka" eta "Ttipi Ttapa" ikastetxeak, 14 unitate): 132.489 euro; Arbizu/Lakuntza ("Kuttuka", 5 unitate): 54.855 euro; Arguedas (Arguedas Haur Hezkuntza, 2 unitate): 64.675 euro; Artaxoa (Artaxoa HH, 2 unitate): 37.811 euro; eta Azagra (Azagra HH, 4 unitate): 71.940 euro.

Sartuta daude ere: Barañáin (Barañáin I –euskara- eta Barañáin II –gaztelania-, 5 unitate): 78.000 euro; Baztan (Baztango Haur Eskola, 6 unitate):99.770 euro; Bera (Mukixu, 4 unitate): 53.454 euro; Berriobeiti (Artica HH eta Berriobeiti HH,8 unitate): 77.782 euro; Berriozar (Urtxintxa, 9 unitate): 124.733 euro; Betelu (Sorgintxo Haur Eskola, 1 unitate): 39.689 euro; Buñuel (Buñuel HH, 2 unitate): 55.932 euro eta Burlata (Burlata HH, 9 unitate: 139.877 euro).

Barnean daude ere: Cabanillas (Montessori, 2 unitate): 45.506 euro; Cadreita (Colorines, 2 unitate): 46.843 euro; Caparroso (Bigarren Belaunaldia, 4 unitate): 83.134 euro; Zarrakaztelu (Chiquis, 2 unitate): 42.454 euro; Cascante (Coloretes, 5 unitate): 96.048 euro; Castejón (Garabatos,4 unitate): 55.105 euro; Zizur Zendea (Zizur Zendeako mankomunitatea HH, 6 unitate): 82.205 euro; Oltza Zendea (Oltza Zendea, 3 unitate): 41.024 euro, Cintruenigo (Capuchilandia, 11 unitate): 115.764 euro eta Cortes (La Ribera, 3 unitate): 59.076 euro.

Laguntzak jasoko dituzte ere: Lizarra (Arieta, 5 unitate): 68.517 euro; Esteribar (Esteribar HH, 5 unitate): 79.482 euro; Fontellas (Chiquitines, 2 unitate): 45.560 euro; Funes (Joaquina Martínez Teillet, 4 unitate): 75.756 euro; Fustiñana (Pulgarcitos, 3 unitate): 72.137 euro; Garínoain (Amatxi, 1 unitate): 59.673 euro; Huarte (Haurtxoa Pérez Goyena eta Haurtxoa Ugarrandia, 10 unitate): 168.664 euro; Iza (Izako Sarburu HH, 3 unitate): 66.093 euro; Erronkaribarreko Batzorde Orokorra (Erronkaribat HH, 1 unitate): 42.182 euro; Larraga (Gatopardo, 1 unitate): 27.691 euro; Leitza (Leitza HH, 4 unitate): 52.722 euro; Lekunberri (Lekunberriko Haur Eskola, 4 unitate; 58.181 euro; Lerín (Amado Alonso, 1 unitate): 37.878 euro; Lodosa (Arco Iris, 1 unitate): 30.467 euro; Los Arcos (Santa María, 1 unitate): 29.218 euro; eta Irunberri (Irunberri HH, 2 unitate): 48.957 euro.

Bestalde, honako hauek ere jasoko dituzte laguntzak: Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak(Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, 2 unitate): 52.349 euro; Salazar eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak (Landagutia, 1 unitate): 40.910 euro; Martzilla (Bilindanga, 3 unitate): 60.115 euro; Mendabia (Mendabia HH, 3 unitate): 53.267 euro; Mendigorria (Andión, 2 unitate): 51.280 euro; Milagro (Infanta Leonor, 3 unitate): 79.674 euro; Murchante (Murchante HH, 4 unitate). 69.571 euro; Noain (Elortzibar HH, 6 unitate): 118.258 euro; Orkoien (Ostadar, 6 unitate): 112.431 euro; eta Oteitza (San Salvador, 2 unitate): 45.481 euro.

Laguntzak jasoko dituzte ere: Iruña (Hello Azpilagaña, Hello Bustintxuri, José María Huarte eta Printzearen, 34 unitate): 421.275 euro; Azkoien (Azkoien HH, 5 unitate): 62.556 euro; Gares (Txori, 6 unitate): 119.433 euro; Ribaforada (San Francisco Javier, 3 unitate): 64.729 euro; Zangoza (Curriños, 4 unitate): 56.026 euro; Doneztebe (Askin, 3 unitate): 62.251 euro; Sartaguda (Arco Iris, 2 unitate): 56.006 euro; Tafalla (Tafalla HH, 9 unitate): 98.692 euro; eta Tutera (María Reina eta Lourdes, 14 unitate): 252.048 euro.

Azkenik, honako hauek jasoko dituzte laguntzak: Uharte Arakil (Pausoka, 1 unitate): 31.712 euro; Ultzama (Xinbili Xanbala, 3 unitate): 48.677; Eguesibar (Eguesibar HH I, II eta III, 18 unitate): 235.844 euro; Valtierra (Virgen de la Nieva, 3 unitate): 53.532 euro; Viana(Jaime García Orio, 3 unitate): 54.301 euro; Alesbes (Pasitos, 3 unitate): 84.459 euro; eta Zizur Nagusia (Zizur Nagusia HH, 6 unitate): 107.017 euro.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa