(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

646.000 euroko laguntza-deialdia egin da adineko pertsonen arloko entitateak finantzatzeko osteguna, 2015.eko otsailak 12


Eskaera-epea datorren martxoaren 13ra arte zabalik izango da


Adineko pertsonak

Adineko pertsonak.

Gizarte Politiken Departamentuak 646.483 euroko laguntza-deialdia egin du, alde batetik, adineko pertsonen arloko entitateen funtzionamendua finantzatzeko, eta bestetik, haien autonomia sustatzeko eta mendekotasunik ez izateko bideratutako jarduerak finantzatzeko.

Interesa duten entitateak irabazi-asmorik gabekoak izateaz gain, Nafarroan bertan egon behar dute, eta laguntzak martxoaren 13ra arte eska ditzakete Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren erregistroan (González Tabalas kalea, 7, Iruña), bai eta Nafarroako Gobernuko gainerako erregistroetan eta 30/1992 Legean ezarritako tokietan ere.

Zehazki, Nafarroako Aldizkari Ofizialen berriki argitaratutako deialdi horren oinarriek bi diru-laguntza mota ezartzen dituzte: elkartegintza sustatzea eta programak garatzea.

Lehen modalitaterako 445.000 euro erabiliko dira, eta diru horrekin oinarrizko jarduerak finantzatuko dira, esaterako: harrera, informazioa eta orientazioa, dibulgazioa eta sentsibilizazioa, adinekoentzat, haien familientzat nahiz gizarte guztiarentzat izango direnak. Langile eta funtzionamenduko gastuak diruz lagunduko dira.

201.483 eurorekin finantzatutako bigarren modalitatea jarduera-programak babesteko da, eta haien asmoa adinekoen mendekotasuna saihestea eta beren autonomia sustatzea da. Besteak beste, deialdiak honako hauetara bideratutako ekimenak jasotzen ditu; zahartze aktiboa, kulturako ikastaro eta tailerrak, hitzaldiak edo kluben egun berezien ospakizunak, adinekoen elkarteak eta federazioak.

Gainera, modalitate honetan sar daitezke, adinekoen arloan bakarrik esku hartzen duten gizarte-erakundeak, eta gizarte-zerbitzuen arloan programak garatzen dituztenak; erakunde horiek oinarrituko dira, adibidez, adineko pertsonaren banakako arretan, bizitza independentearen sustapenean edo adinekoei egokitutako kirolean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa