(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak partzuergo publiko-pribatu bat sortu du Espainiako eta atzerriko hondakin-uren tratamendua kudeatzeko osteguna, 2015.eko otsailak 12


Ekimen hori Gobernuak eta bederatzi enpresek osatzen dute, eta Moderna fundazioak kudeatzen du


Bilkura

Esparza kontseilaria partzuergo publiko-pribatuko osaeraren buru. ( irudia handitu )

Nafarroak enpresen partzuergo publiko-pribatu bat sortzea sustatu du, Espainiako gainerako lekuetan eta atzerrian hondakin-urak tratatzeko proiektuak kudeatu ahal izateko asmoz.

Zehazki, partzuergoa Foru Gobernuak, NILSA (Toki Azpiegituren Nafarroako Sozietatea SA) sozietate publikoaren bidez, eta bederatzi enpresa nahiz entitatek osatzen dute: Aqualia, Arian, EIN, Ingeniería Proyectos Navarra, Iniciativas Innovadoras, Kaizen-Eureka eta Whitebiotech, bai eta AIN eta CNTA teknologia-zentroek ere. 

MODERNA  fundazioak kudeatzen du, eta entitate horrek lankidetza publiko-pribatua sustatzen du.

Taldeko osaera-ekitaldia MODERNAren egoitzan egin da gaur goizean. Ekitaldiaren buru izan dira Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari eta NILSAko lehendakari ere den José Javier Esparza. Kontseilariak azpimarratu duenez, "partzuergoak Estatuko nahiz nazioarteko 25 proiektu aztertu ditu dagoeneko, eta haien barnean daude: merkaturatzea eta lurralde-aholkularitza, aholkularitza juridiko, tekniko eta ingurumen-aholkularitzako lanetatik hasita, hondakin-urak tratatzeko instalazioen diseinu, eraikuntza eta kudeaketetaraino.

Ekitaldian honako entitate eta enpresetako ordezkariek parte hartu dute: AIN (Jesús de Estaban eta Natalia Ortega), Aqualia (Fernando de la Torre eta Daniel Mesa), Arian (Javier Martínez), CNTA (Javier Jáuregui eta Paula Tejada), EIN (Iñaki Eguiluz), Moderna fundazioa (Cernin Martínez eta Begoña Vicente), Ingeniería Proyectos Navarra (Ignacio Aramendía), Iniciativas Innovadoras (Camino Fábregas) eta Nilsa (Andrés Sola eta Ana Marta Lasheras).

Partzuergoaren osaera

Prozesu hau 2013an hasi zen, partzuergoaren osaeran parte hartzeko irekitako baldintza-agiri bat argitaratu zenean, eta bederatzi hautagaitza jaso zituen. Haiek guztiek proiektuaren barnean izateko gutxieneko kaudimen, esperientzia eta gaitasunezko baldintzak betetzen zituzten.

NILSAren eginkizuna sektoreko enpresen gaitasun eta esperientziak koordinatzea da, bai eta Estatuko nahiz nazioarteko beste erakunde publiko eta instituzionalekin dituzten harremanak erraztea ere.

Gaur egun, NILSAk Nafarroa guztian 2.000 biztanle baino gehiagoko udalerriei zerbitzua ematen dien 85 instalazio baino gehiago kudeatzen ditu; horri esker, 91/271 hondakin-urei buruzko Europako zuzentaraua bete ahal izan da (Espainiako kasu bakarra). Aipatu beharra dago, arau horrek Europako erkidegoko esparru bat finkatzen duela ur-hondakinak arazteko, eta 2.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietatik datozen hondakin-urak arazteko betebeharra ezartzen duela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa