(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Lezaungo “Basabere” baserri-eskola irekitzen lagundu du ostirala, 2015.eko otsailak 13


Baserrikoak eta basatiak diren animaliekin egindako jarduerez gozatzeko aukera eskaintzen du, bai eta baratze ekologikoaz eta bihitegiaz gozatzeko aukera ere


Ezkerretik eskuinera: Roa, Oroz, Mikel San Martín, Rebolé, Apesteguía eta Angel San Martín. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Lezaungo "Basabere" baserri-eskola irekitzen lagundu du. Leku horrek bisitariari baserrikoak eta basatiak diren animaliekin egindako jarduerez gozatzeko aukera ematen dio, bai eta baratze ekologikoaz eta bihitegiaz gozatzeko aukera ere.

Zehazki, instalazioetan honako hauek daude: ahateentzako urmaela, antzarak, beltxargak eta dortokak; etxeko animaliak dituen baserria; hegazti-hazkuntzan parte hartu ahal izateko oilategia; bihitegia, animaliak elikatzeko erabilitako pentsu, zereal eta baskekin; baratze ekologikoa zerealekin; negutegia eta sendabelarrak; ehiza-hegaztien praktikak ikusteko lekua; eta fauna basatiko animaliak. Zentroaren eskaintza iraunkortasunean, ingurumenaren errespetuan eta birziklapenean oinarritutako tailerrekin osatzen da.


Baserri-eskolaren ikuspegi orokorra, Lezaun udalerria atzean ikusten delarik. ( irudia handitu )

Zentroa Mikel eta Angel San Martin anaiena da, eta 60.000 euroko aurrekontua du. Irantzuko Lurrak turismo-elkarteak sustatutako leku horrek Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso du (7.000 euro), "TEDER elkartea" Toki Ekintza Taldearen bidez bideratuta, turismo-jarduerak sustatzeko ekintzen barnean. Europar Batasunak ere 8.000 euroko diru-laguntza eman dio.

Baserri-eskola honen helburuak honako hauek dira, besteak beste: biztanleak, haurrak bereziki, kontzientziatzea ingurumena zaintzea zer garrantzitsua de jabe daitezen; landa-eremuari lotutako turismo-jarduerak sustatzea eta, aldi berean, enplegua sortzen eta Estellerriko ekonomia hobetzen laguntzea.

Gaur goizean egindako baserri-eskolaren inaugurazio-ekitaldian parte hartu dute: Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko zuzendari nagusi Juan Pablo Rebolék; eta Nafarroako Gobernuko Turismoko Produktuen Marketin eta Garapen Zerbitzuko buru Mamen Orozek. Bertan izan dira ere, TEDERko Cristina Roa eta Irantzuko Lurren ordezkari Charo Apesteguía.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa