(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sánchez de Muniáinek Bruselan eskatu du AEBekin dagoen merkataritza-itunean jatorrizko deiturak babes daitezela ostirala, 2015.eko otsailak 13


Kontseilariak Eskualdeen Batzordeko osoko bilkuran egindako agerraldian gogorarazi duenez, Nafarroa ziurtatutako produktu-kopuru gehien dituen Europako eskualdeetako bat da


Sanchez Muniain Eskualdeen Batzordeko osoko bilkura

Sánchez de Muniáin kontseilaria Eskualdeen Batzordeko osoko bilkuran egindako agerraldian. ( irudia handitu )

Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek honako hau adierazi zuen atzo arratsaldez, Bruselan egindako Eskualdeen Batzordeko osoko bilkuran egindako agerraldian: AEBekin merkataritza askeko ituna onartzeak Nafarroari ondorio txarrak eragin diezazkiokeela, baldin eta eragin diezaiekeen ekonomiako sektoreetarako akordio ona lortzen ez bada, Europar Batasuneko adierazpen geografikoen gaia, esaterako.

Sánchez de Muniáin kontseilariak Merkataritzako Europako komisario Cecilia Malström-em agerraldiari erantzun zion. Azken horrek EBeko merkataritza-politika errepasatu zuen, eta Merkataritza eta Inbertsiorako Elkarte Transatlantikoaren xehetasunak azaldu zituen, AEBekin dagoen Merkataritza Askeko Ituna. Sánchez de Muniáinek komisarioari esan zion Europako Batzordeak negoziaketetan emaitza onak lortzeko lan egin behar duela; izan ere, itunak eragin diezaiekeen sektore ekonomikoak daude, adierazpen geografikoak eta jatorrizko deiturak, adibidez.


Kontseilaria Markku Markkula batzordeburuarekin hitz egiten. ( irudia handitu )

Sánchez de Muniáin kontseilariak Malström-i azaldu zion adierazpen horiek lanpostuak sortzen dituztela eta lurralde guztian banatuta daudela, landaguneetan bereziki, eta lurralde-kohesioaren bermea dela. Gainera, gutxiago deslokalizatutako arlo ekonomiko bat da, eta bizi dugun krisian askoz ere jokabide hobea du".

Bere erantzunean, gogora ekarri zuen bere kalitatea babesten duten Nafarroako hamabost produktuk dituztela ziurtagiriak, hau da, ziurtagiri gehien dituen Europako eskualdeetako bat da, jatorri-deiturak edo babestutako adierazpen geografikoak aintzat hartuta.

Horregatik guztiagatik, Sánchez de Muniáinek Europako Batzordeko ordezkariari ondorengoa eskatu zion: "Itun Transatlantikoko negoziaketetan adierazpen geografikoak babes ditzala; izan ere, produktu horien kontsumoak, kalitatea bermatzeaz gain, lehen-mailako sektorean enplegua sortzen laguntzen du eta, horrekin, biztanleak landa-eremuetan mantentzen, lurraldea antolatzen eta orekatzen, eta gure herriak, paisaiak nahiz tradizioak kontserbatzen".

Kontseilariak azpimarratu zuenez, herriak gaur egun ezagutzen ditugun moduan jarraitzea nahi badugu, "gure nekazari eta abeltzainek lana izaten jarraitu behar dute, horren arabera dago, hein handi batean; hori lortzeko, beharrezkoa da haien produktuak kontsumitzea". Merkataritzako komisarioak berriz ere esku hartu zuen Juan Luis Sánchez de Muniáinek egindako proposamena eskertzeko, eta Ituna negoziatzeko orduan kontuan hartzen ahaleginduko dela aipatu zuen.

Kontseilariak eskualdeen Batzordeko lehendakari berriaren aukeraketan parte hartu zuen ere. Markku Markkula finlandiarra hautatu zuten, eta Juan Luis Sánchez de Muniáinek zoriondu ondoren, lehendakari berriak MODERNA plana, Nafarroako Espezializazio Adimentsuko estrategia ezagutzen duela adierazi zuen, eta Nafarroak berrikuntza eta ikerketan zer ahalmen duen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa