(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Adimen-urritasuna duten 15 pertsonak bulegoko oinarrizko administrazio-tekniketako prestakuntza amaitu dute astelehena, 2015.eko otsailak 16


Lan-munduratzeko bideratuta dagoen prestakuntza-proiektu berri bateko lehen fasea da


Iribas kontseilaria eta Mª Isabel García Malo, ikasleekin. ( irudia handitu )

Adimen-urritasuna duten 15 pertsonak amaitu dute bulegoko oinarrizko administrazio-tekniketako prestakuntza-modulu bat. Hezkuntza-modalitate berri bat osatzen duten lau moduluetatik lehena da, eta kolektibo horren lan-munduratzea errazteko profesionaltasun-ziurtagiria lortu ahal izatea du xede.

Hezkuntzako kontseilari José Iribasek eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (NEZ) Mª Isabel García Malok gaur goizean egin den diploma banaketan parte hartu dute. Hezkuntza-proiektu berri honetako 15 ikasleei eman zaizkie, iazko irailean abiarazi zen proiektua. Hezkuntza Departamentuak eta NEZek elkarrekin egindako proiektua da eta, haren helburua, kolektibo horrek aurkitzen dituen zailtasun gehigarriak arintzea da; izan ere, haien zati gehienak beren eskolatzea inolako ziurtagiririk gabe amaitzen du, eta faktore horrek lan-munduratzea are gehiago zailtzen du.

Amaitutako modulua (bulegokoko oinarrizko administrazio-teknikak) proiektua osatzen duen lauetatik lehena da, eta "zerbitzu administratiboetan eta orokorretan eragiketa lagungarrien" profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko bideratuta dago. 20-31 urte arteko10 emakume eta 5 gizonek parte hartu dute, guztiek bilakaera ona izan dute, eta etengabeko laguntza, parte hartzea eta erakutsitako interesa nabarmendu behar dira.

Iruñeko José María Iribarren Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Zentro Publikoan garatu zen irailaren 22tik azaroaren 25era. Prestakuntzako 150 ordu izan dira honako hauetan banatuta: gutun eta paketeak kudeatzeko prestakuntzan; mota askotako agiriak erregistratzea informatikako aplikazioak erabiliz eta diruzaintzari lotutako kudeaketan (kobrantzak, ordainketak, diru-sarrerak eta itzulketak). Eskolak Andoni Ayala irakasle-teknikariak eta pedagogia terapeutikoko irakasle Sonia Ganuzak eman dituzte. Hasi aurretik, metodologia egokitu zen, eta ikasturterako beharrezkoak diren materialak berariaz prestatu ziren.

Prestakuntza-ziklo hori egiteko oinarrizko baldintza adimen-urritasunen bat aitortuta izatea zen eta, gainera, ondorengoak hartzen ziren kontuan: adina (18tik 30era), hasierako kualifikazio profesionaleko programa bat egin izana (PCPIE) edota lehen-mailako hezkuntzako hirugarren zikloaren eta DBHko lehen ikasturtearen arteko maila kurrikularrera iritsi izana, edo egin behar zenarekin alderatuz, ezberdina zen beste profesionaltasun-ziurtagiriaren moduluren bat egin eta haren egiaztagiria lortu izana.

38 pertsonak eman zuten izena NEZen bidez, eta eskainitako 15 plazen hautaketa-prozesua Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroak (CREENA) ikuskatu zuen.

Profesionaltasun-ziurtagiria lortzea

Prestakuntzako modulu horrek aurten aipatutako profesionaltasun-ziurtagiria osatzen duten beste hirurekin jarraipena izan dezan aurreikusten da; hiru horiek honako hauek dira: komunikazioko oinarrizko eragiketak (120 ordu), erreprodukzioa eta artxiboa (120 ordu) eta lanekoak ez diren praktika profesionalak egitea (40 ordu). Gainerako hiru modulu horiek ezarriko dira, epeek parte-hartzaileen berariazko ezaugarriei egokitzeko beharrak kontuan hartuz.

Proiektu-pilotu hori NEZek eta Hezkuntza Departamentuak enplegurako prestakuntza-arloan sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barnean sartzen da. Beste ekimen batzuen artean, NEZek profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko ikastaroak finantzatzen ditu, eta ikastaro horiek lanbide heziketako zentroetan ematen dira; horri esker, prestakuntzako eskaintza Nafarroako hainbat gunetara zabal daiteke, bai eta funtsezkoak diren gaitasunen prestakuntza eta ebaluatzeko programa bat ere matematika eta gaztelaniako oinarrizko ezagutzak bereganatzeko.

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa