(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideak espezialitateen eta kirurgiako kontsulten itxarote-zerrendak murriztu ditu iragan urtarrilean astelehena, 2015.eko otsailak 16


Traumatologian izan da jaitsiera nabarmenena


kontsulta

Medikuaren kontsulta bateko irudia.

Osasunbideko arreta espezializatuko eta kirurgia-operazioko itxarote-zerrenda murriztu egin da iragan urtarrilean, 2014ko azken lauhilekoan ikusitako beherako joerarekin jarraituz.

2015eko urtarrilaren 31ko datuak ikusirik, kontsultetan izandako atzerapena laugarren aldiz jaitsi da azken bost hilabeteotan; hala, lehen kontsultetarako 55 egun zain egon behar izan da (egun bat gutxiago); kirurgian, berriz, 3 egun baliodun jaitsi da (79 egunera arte), hau da, 2011ko mailatara itzuli da. Joera hori abenduan bakarrik aldatu zen, hilabete horrek egun baliodun gutxiago baititu eta, beraz, eskaera hartzeko ahalmena txikiagoa da.

Murrizketa handia Traumatologian

Lehen kontsultetan, aipagarria da berriz ere Traumatologian izandako jaitsiera handia, 681 pertsona zehazki (3.762 iragan abuztutik), eta horrek ez du eragin kirurgian itxarote-zerrenda areagotzea, alderantziz. Izan ere, kirurgiako itxarote-zerrenda 127 egunetan jaitsi da abuztutik.

Beste zerbitzu batzuek ere, Oftalmologiak (428 pertsona gutxiago) edo Errehabilitazioak adibidez (316 pertsona gutxiago), itxaroten dauden pertsonen-kopurua nabarmen jaitsi dute.

Lehentasun klinikoko espezialitateetan dauden itxarote-denboren batez bestekoa, honako hauek dira: Onkologian, 12 egunekoa izaten jarraitzen du; Kardiologian, 30etik 27ra jaitsi da, eta toraxeko kirurgian, 18tik 13ra.

Eskaera handieneko espezialitateetan, honako era honetan daude kontuak: Dermatologian, 46 egun; Traumatologian, 95etik 88ra; Oftalmologian, 72tik 71ra eta Urologian, 24 egunekin jarraitzen dute.

Kirurgia-operazioen egoera

Kirurgiako itxarote-zerrendari dagokionez, 2013ko abuztuan jaitsitako beherako joera oporraldien eraginetatik bakarrik aldatu da.

Hala, espezialitate nagusien egoera honako hau da: kirurgia orokorra, atzerapena 68tik 66 egunera jaitsi da; Oftalmologian, 59tik 56ra; Traumatologian 5 egun jaitsi dira, 103tik 98ra, eta Urologian itxarote-zerrenda 14 egunetan jaitsi da, 30etik 16ra.

Gogorarazi behar da, Osasunbideak itxarote-zerrendak pazienteak lehenesteko mekanismoekin kudeatzen dituela, lehentasunezkoak eta lehentasunezkoak ez diren operazioen artean bereizketa argiak finkatzen direla, garrantzi kliniko handiagoko prozesuetan atzerapen desegokiak ez izateko.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa