Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hautagaitzak aurkezteko epea apirilaren 16an amaituko da
2014ko Kulturaren Vianako Printzea Sariaren banaketa-ekitaldia.
Nafarroako Gobernuak 2015eko Kulturaren Vianako Printzea Sariaren deialdia egin du. Haren helburua, kulturaren munduan garrantzitsuak diren pertsona edo erakundeen ibilbidea saritzea da, eta horren barnean sartzen da, alde batetik, arte plastiko, musika edo literaturan egindako sorkuntza-jarduera, eta bestetik, zientzia, teknika eta ikerketan egindako lana. 25.000 euroko saria da, eta hautagaitzak apirilaren 16a baino lehen aurkeztu ahalko dira.
Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek aurkeztu ahal izango dituzte hautagaitzak, edozein herrialdetan legez eratutako erakunde publiko edo entitateek, edo antolakuntzak gonbidatutako pertsona famatuek.
Hautagaitzekin batera, honako dokumentazio hau erantsi beharko da: proposatutako entitate do pertsonaren datuen egiaztagiriak, azalpen-memoria, babes-gutunak (borondatezko izaeraz), edo aipatutako merezimenduak babesten eta egiaztatzen lagunduko duten beste edozein dokumentazio osagarri.
Sariaren epaimahaia Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek osatuko dute, eta haiek hautagaitzak aztertu eta Nafarroarekin duten lotura berezia baloratuko dute dute, haiek duten merezimenduez gain.
Kulturaren Vianako Printzea Saria martxoaren 15eko 56/1990 Foru Dekretuaren bidez sortu zen.
Honako hauek izan dira orain arteko sarituak:
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen