(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ia 6 milioi erabiliko ditu bazterketa-arriskuan dauden pertsonak kontratatzeko asteazkena, 2015.eko otsailak 18


Laguntza horiekin, gizarteratzeko errenta jasotzen duten 1.250 pertsona toki-erakundeek, gizarte eta enpresako erakundeek kontratatu ahalko dituzte


Langilea

Langilea.

Nafarroako Gobernuak aurten 5.946.222 euro erabiltzea aurreikusten du gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden 1.250 pertsona (gizarteratzeko errentaren hartzaileak gehienak) toki-erakundeek, gizarte eta enpresako erakundeek kontratatu ahal ditzaten.

Laguntza horiek hiru diru-laguntzen deialdiekin antolatuko dira, eta Nafarroako Gobernuak gaur goizean egindako bilkuran izan du haien berri. Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Allik, berriz, prentsaurrekoan aurkeztu ditu.

Zehazki, Babestutako Enplegu Sozialekoak dira (2,19 milioi euro), Zuzeneko Enplegu Aktibokoak, 1,5 milioi euroko hasierako aurrekontuarekin, eta 3 milioira handitu ahalko dira jasotako eskaeraren arabera; eta hirugarren bat, langabeen gaitasuna hobetzeko (746.433 euro). Lehen biak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira laster, eta azkenekoa, berriz, ebazteko izapidean dago eskaera-epea amaitu ondoren.

Lehen bi programen artekoa aldea honako honetan datza, bereziki: Babestutako Enplegu Sozialaren bidez kontratatutako pertsonek berariazko laguntza sozial eta profesionala behar dute bazterketa-egoera handiagoa aurkeztean. Gainera, deialdi horretan toki-erakundeek soilik parte har dezakete; Zuzeneko Enplegu Aktiboan, berriz, enpresek, autonomoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde sozialek ere parte dezakete, toki-erakundeez gain.

Bestalde, azken deialdia Babestutako Enplegu Sozialaren antzeko profileko pertsonen lan-munduratzea errazteko da, baina laguntzen onuradunak ez dira toki-erakundeak, gizarte-erakundeak baizik.

Babestutako Enplegu Soziala

Babestutako Enplegu Sozialaren programa toki-erakundeek bazterketa-egoeran dauden pertsonak kontratatzeko lan-kostuak finantzatzeko da (pertsona horiek gizarteratzeko errenta jaso edo ez); ikuskapen teknikoa behar dute lan-munduratzeko eta lan-munduari egokitzeko beren aukerak hobetzeko.

Laguntza horiei esker, gutxienez sei hilabetez 500 pertsona inguru kontratatzea aurreikusten da, Europako Gizarte Funtsarekin kofinantzatzen direnak 500.000 bat eurorekin.

Gizarte Politiken Departamentuak 2015erako lanbide arteko gutxieneko soldataren % 140raino diruz lagunduko du, eta aparteko ordainsariaren banaketa proportzionala eta gizarte segurantza barnean sartuz, 1.047,62 euro dira guztira, lanaldi osoan. Laguntzeko langileak sustatu eta kontratatzeko jarduera osagarriak ere finantzatuko dira, programaren onuradunen banakako jarraipena eta prestakuntza-ekintzak egin ditzaten.

Zuzeneko Enplegu Aktiboa

Bestalde, Zuzeneko Enplegu Aktiboaren deialdia 3 milioi eurorekin finantzatuta dago, eta diru kopuru hori erabiliko da: gizarteratzeko errentaren hartzaileak edo laguntza horren gehieneko aldia amaitutako pertsonak kontratatzen dituzten toki-erakunde, enpresa, autonomo eta toki-erakundeak diruz laguntzeko.

Plantilla benetan handitzea ekarri behar duten kontratuek sei hilabetez iraungo dute toki-erakundeen edo irabazi-asmorik gabeko erakundeak badira, eta hiru hilabetez enpresa eta autonomoak badira; azken kasu horretan, hilero luzapenak egin ahalko dituzte sei hilabete bete arte (gehienez ere). Programa horren bidez, 700 bat pertsona kontratatuko direla kalkulatzen da.

Gizarteratzeko eta lan-munduratzeko programak

Diru-laguntzen hirugarren deialdia ebazpen-izapidean dago, eta gizarte-erakundeen proiektuak finantzatuko dituzte 746.433 eurorekin. Aldi berean gizarte-bazterketako egoeran eta

 lanik gabe dauden pertsonen laneratzea hobetuko duten proiektuak dira.

Laguntza horiek pertsona horien aldi baterako kontratazioa ere aurreikusten dute, lan-ohiturak eta oinarrizko trebeziak bereganatzearen alde egiteko asmoz.

Gizarte Politiken Departamentuak 50 kontratu sinatzea aurreikusten du.


2014ko programa horien balantzea

2014an, 1.111 pertsona kontratatu ziren Babestutako Enplegu Sozialeko eta Zuzeneko Enplegu Aktiboko programen bidez. Lehen deialdian, 38 toki-erakundek parte hartu uzten, eta 485 pertsona kontratatu zituzten.

Aldiz, Zuzeneko Enplegu Aktiboarekin 130 toki-erakunde diruz lagundu ziren, eta haiek 588 pertsona kontratatu zituzten; 24 pertsonari lan eman zioten 11 merkataritza-entitate; eta 14 pertsona lanean jarri zituzten irabazi-asmorik gabeko 8 erakunde.

Guztira, 149 erakundek parte hartu eta 626 kontratu egin ziren bigarren programa honen bidez. Haietatik, % 57 gizonezkoak eta % 42, emakumezkoak ziren, eta azken horien kontratazioa 5 puntu igo zen 2013. urtearekin alderatuz. Adinari dagokionez, kontratatutako pertsonen erdiak baino gehiago (% 56) 40 urtetik gorakoak ziren, hots, ehunekoari begiratuta, iaz baino hamar puntu gehiago. Azkenik, nazionalitateari erreparatuz, enplegatutako pertsonen % 78 espainiarrak ziren (% 70, 2013an).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa