(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

VI. Landaturismoko Nazioarteko Kongresuak sektoreko egungo eta etorkizuneko erronkak aztertuko ditu Baluarten osteguna, 2015.eko otsailak 19


Enpresaburu, eragile eta touroperadoreentzako hitzordua, gaur, otsailak 19, ireki, eta bihar, hilak 20, luzatuko da; otsailaren 21an, berriz, aukerako txangoak egingo dira


Sánchez de Muniáin kontseilariak sektoreko egungo eta etorkizuneko erronkei buruz ariko da VI. Landaturismoaren Kongresuko irekiera-ekitaldian. ( irudia handitu )

Nafarroako VI. Landaturismoko Nazioarteko Kongresua egingo da otsailaren 19an eta 20an. Nafarroako Kultura eta Turismo Departamentuak antolatu du, eta urtetik urtera landaturismoko enpresaburu, touroperadore eta sektoreko eragileentzako topagune eta ikasteko gune bikaina bihurtu da. "Landaturismoaren etorkizuna" lelopean, 2015eko kongresuan sektoreko egungo eta etorkizuneko erronkei buruz hitz egingo da. Hilaren 21ean, aukerako txangoak programatu dira.

Kultura eta Turismoko kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin kontseilariak inauguratu du ekitaldia, eta harekin batera izan da bertan, Nafarroako Landaturismo Federazioko lehendakari María Ángeles Ezquer eta kongresuko zuzendari Luis Cortés.

Aurreko urteetan bezala, bilera-programa bat antolatu da nazioarteko aditu ospetsuekin, eta haiek negozio horiek erakargarriagoak eta lehiakorragoak egiteko esperientzia nahiz estrategiak transmitituko dizkiote sektoreari; sektore hori zifra ekonomiko positiboak ematen ari da dagoeneko, krisi-egoeran bagaude ere.

Izan ere, Navartur hamargarren edizioaren esparruan egingo den kongresu hori, Nafarroak landetxeetako bidaiari-kopuru onenetakoa izan duen urtea amaitu ondoren (2014. urtea) egingo da; aurreko urtearekin alderatuz, % 21,7 hazi da.

Landaturismoko estatistikak adierazgarriak dira maila guztietan: 2014an, Europako landaturismoak turismo-erabilerako 6 milioi plaza ematen zituen 500.000 establezimendutan. Hau da, Europan ostatu hartzeko dagoen gaitasun guztiaren % 15 inguru. Haiei lotutako zerbitzuekin batera, sektoreak 100.000 milioi eurotik gora sortzen du zuzeneko gastuetan –tokiko ekonomian, bereziki–, eta landa-eremu asko bizirik jarraitzeko eta biziberritzeko funtsezko elementua da.


Bertaratutako jendea. ( irudia handitu )

Topaketaren programa

Adituek azpimarratu dute etorkizun oparoa izango dela, baldin eta sektoreak eskaera eta merkatuen joera berriei egokitzen badaki; nolanahi ere, erosteko eran izandako aldaketak eta Interneti esker kontsumitzaileak duen botereak honako hau eskatzen dute: marketineko kontzeptu eta metodo berriak; produktu berriak garatzea eta kontsumitzaileen komunikazio eta atzeraelikadurari erantzuteko gaitasuna, beste erronka batzuen artean.

Horregatik guztiagatik, Kongresuko programak gai horiek guztiak zazpi saio nagusitan aztertzen ditu, ondorengo tituluekin: Landaturismoa, uzkurtuta dagoen liderra?; Emakumearen protagonismoa landaturismoan; Joerak eta itxaropenak; Aldaketaren erronka; Zer eginkizun eta etorkizuna izango dute landaturismoko elkarteek?; Inguruari begiratu; eta Zer behar dugu sektorearen etorkizun ona ziurtatzeko?

Kongresua ekitaldi sozialekin, lan-bisitekin eta Holandako touroperadoreen parte hartzearekin osatzen da, landaturismoko enpresaburuei bere eskaintzaren salmenta errazteko asmoz, eta turismoko operadoreek beren katalogoetan Nafarroako turismo-eskaintzako programazioa jaso, zabaldu edo hobetu ahal dezaten.

Bestalde, Onda Ceroko "Gente Viajera" irrati-saioa gidatzen duen Ester Eiroa kazetariak (Espainiako turismoko ahotsa ezagunenetarikoa da) 6. kongresuko eztabaidak gidatu eta aurkeztuko ditu. Gainera, bertan izango dela baliatuz, bere irrati-saioko larunbat honetako programa Ultzaman egingo du, 12:00etatik 14:00etara, Larraintzarko zentro zibikoan.

Bere hastapenetatik, kazetari horren lanbide-jardueran irratia, bidaiak, eta bere bidaia-esperientzien kontakizun atsegina eta goxoa nabarmendu izan dira. "Gente Viajera" saioaren zuzendaria Espainiako Turismo Kontseiluaren barnean dago, Frantziako Turismoko Domina du eta bi Urrezko Antena jaso ditu, Paradoreetako Nazioarteko saria, bi Urrezko Mikrofono (2004 eta 2006) eta Turismo Merezimenduaren Domina, beste sari batzuen artean.

Nafarroako landaturismoko datuak

106.142 pertsona etorri ziren Nafarroara 2014an (bidaiari guztien % 9), eta haiek guztiek landaturismoak eskainitako abentura, kultur eta naturako eskaintzarekin gozatu zuten, 2013an baino % 21,7 gehiago.

Bidaiarien urte arteko hazkunde horrek Espainiakoaren batez bestekoa gainditzen du (% 11,4), eta Espainiako altuenetakoa da, Kataluniaren eta Asturiasen atzetik.

Gaualdiek (278.968, Nafarroa guztiko % 11) % 8,3 egin zuten gora, oso datu positiboa, eta baita penintsulako altuenetako bat ere, nahiz eta batez bestekoaren azpitik egon (% 10,6), oso handia dena kopuru guztiari aipatutako bi komunitateek egindako ekarpenagatik.

Nafarroako Estatistika Institutuaren arabera, sektorean 709 pertsona zeuden lanean, 2014. urtean.

Oso datu positiboak dira, eta, haiei esker, ostatu hartzeko segmentu hori hazteko lekuetan kokatzen dute, finko; izan ere, igoerak urte guztian zehar adierazten dira, hilabetez hilabete, apiriletik aurrera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa