(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Astelehenean, hilak 23, irekiko da hizkuntz ofizialen eskoletako azterketetara nork bere kasa aurkezteko matrikula osteguna, 2015.eko otsailak 19


Izena emateko epea martxoaren 6ra arte izango da zabalik, eta maiatz-ekaineko eta iraileko azterketak egiteko eskubidea emango du, baina eskolara joan gabe


Datorren astelehenenean, otsailak 23, irekiko da Iruña eta Tuterako hizkuntz ofizialen eskoletako azterketetara nork bere kasa aurkezteko matrikula-epea. Maiatz-ekaineko eta iraileko deialdietarako matrikulazio-epea da. Azterketak egiteko eskubidea emango du, eta baliabide-aretoetan eskuragarria dauden materialak erabiltzeko; ezingo dute, ordea, aurrez aurreko eskoletara joan.

Matrikula martxoaren 6rako egin beharko da Internet bidez Iruñeko Hizkuntz Eskola Ofizialean, eta Internetez edo aurrez aurre, 08:30etik 14:00etara, Tuterako Hizkuntz Eskola Ofizialean.

Honako hauetarako probak dira: alemana (oinarrizko mailan, tartekoan, aurreratuan eta C1ean, azken hori Iruñean bakarrik); euskara (tarteko mailan, aurreratuan eta C1ean); frantsesa (oinarrizko mailan, tartekoan, aurreratuan eta C1ean); ingelesa (tarteko mailan , aurreratuan eta C1ean) eta italiera (Iruñean bakarrik, oinarrizko, tarteko mailetan eta aurreratuan).

Ikasleak hizkuntza bakoitzeko maila batean matrikulatu ahalko dira, aurretiazko maila gaindituta izateko beharrik gabe, eta azterketa gainditzeko bi deialdi izango dituzte, maiatz-ekaineko ohikoa eta iraileko apartekoa.

Azterketetara aurkezteko, 2015. urtean 16 urte betetzea edo beteta izatea eskatzen da. Nolanahi ere, 14 urtetik gorakoak ere aurkeztu ahal izango dira DBHn erabili ez zuten beste hizkuntza baterako (atzerriko 1. eta 2. hizkuntza jotzen dira erabilitako hizkuntzatzat, bai eta ama-hizkuntzak ere).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa