(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“la Caixa” fundazioak 13 milioi erabiliko ditu Nafarroako gizarte eta kulturako proiektuetarako 2015. urtean ostirala, 2015.eko otsailak 20


Barcina Lehendakariak eta bankuaren fundazioko Isidro Fainék lankidetza-hitzarmen bat izenpetu dute, eta haren barnean sartzen dira ere, hezkuntza nahiz ingurumeneko ekintzak, edo ekintza zientifikoak


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak eta "la Caixa" Bankuaren Fundazioko lehendakari Isidro Fainék akordio bat sinatu dute gaur, Iruñean. Akordio horrek gizarte-ekintzan, hezkuntzan, arlo zientifikoan eta ingurumenean bi erakundeen arteko lankidetza jasotzen du 2015. urterako. Urte honetan, finantza-entitateak Foru Komunitateko inbertsio soziala sendotuko du 13 milioi eurorekin, 2014an baino milioi bat gehiago.

Izenpetutako hitzarmenaren lehentasunen artean daude: gizarte-bazterketaren aurkako borroka; zailtasunak dituzten kolektiboen arteko enplegua sustatzea; adinekoek gizartean parte hartzea eta haien zahartze osasungarria; gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonentzako arreta integrala; natura eta ingurumena babestea; eta kultura zabaltzea.

la Caixa fundazioarekin hitzarmena sinatzen

Barcina Lehendakaria eta Isidro Fainé akordioa sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak eta "la Caixa" Bankuaren Fundazioko lehendakari Isidro Fainék akordio bat sinatu dute gaur, Iruñean. Akordio horrek gizarte-ekintzan, hezkuntzan, arlo zientifikoan eta ingurumenean bi erakundeen arteko lankidetza jasotzen du 2015. urterako. Urte honetan, finantza-entitateak Foru Komunitateko inbertsio soziala sendotuko du 13 milioi eurorekin, 2014an baino milioi bat gehiago.

Izenpetutako hitzarmenaren lehentasunen artean daude: gizarte-bazterketaren aurkako borroka; zailtasunak dituzten kolektiboen arteko enplegua sustatzea; adinekoek gizartean parte hartzea eta haien zahartze osasungarria; gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonentzako arreta integrala; natura eta ingurumena babestea; eta kultura zabaltzea.

Sinatzaileez gain, hitzarmenaren izenpetzean izan dira: Nafarroako Gobernuaren aldetik, lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoechea eta Aurrekontuen zuzendari nagusi Juan Franco, bai eta la Caixako zenbait zuzendaritzakide ere, haien artean, Bankuaren Fundazioko zuzendari nagusi Jaime Giró, edo Nafarroako lurralde-zuzendari Ana Díez.

Akordioa sinatu ondoren, Barcina Lehendakariak la Caixak zer-nolako sentsibiltate soziala duen azpimarratu du, eta hark emandako laguntza eskertu . Isidro Fainék, berriz, esan du, la Caixa sortu zenetik, lurralde bakoitzeko egiazko arazoei buruz kezkatzeko konpromisoa duela.


Nafarroako Gobernuaren eta la Caixaren arteko lankidetza-hitzarmena

Sinatzaileak hedabideen aurrean agertu dira. ( irudia handitu )

Proiektu nagusiak

Honako hauek dira programa nagusiak:

-Incorpora programa, zailtasunak dituzten kolektiboen arteko enplegua sustatzeari buruzkoa da. Enplegua aurkitzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzea du xede. Horretarako, laneratzaileen sare bat sortu da irabazi-asmorik gabeko erakundeekin hitzarmenak sinatuz; erakunde horiek alor horretan zailtasun bereziak dituzten pertsonak lan-munduratzeko egiten dute lan. Laneratzailea prestakuntza-prozesua zaintzeaz arduratzen da, eta onuradunei laguntza emateaz, izan daitezkeen gatazkak konpontzeaz eta enpresaburu berriak programari atxiki daitezen sustatzeaz. 254 lanpostu sortu zituen iaz Foru Komunitateko 45 enpresa berrirekin lankidetzan.

- Gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonei eta haien familiei arreta integrala emateko programa. Programa honen helburua bizitzaren azken-prozesuan dauden pertsonen eta haien familien arreta-kalitatea hobetzea da. Horretarako, arreta integraleko taldeen sare bat sortzen da, eta honako hau eskaintzen du: laguntza emozionala paziente eta familiarrei, dolurako arreta eta zaintza aringarrietako taldeentzako laguntza. Gainera, programak profesionalentzako prestakuntza-eredu bat garatzea jasotzen du. Nafarroak diziplina anitzeko arretako talde bat du Iruñeko San Juan de Dios ospitalean, programa ezartzeko. Zentro horretan 437 paziente eta 622 familiar artatu ziren iaz.

- Adineko pertsonei lotutako programa. Haren helburua adinekoen partaidetza soziala sustatzea da, beren esperientzia balioan jartzea eta gure gizartean protagonistak izatea. Beste ekintza batzuen artean, adinekoen borondatezko lana eta teknologia berrietako, kulturen eta gizarteko proiektuetan prestatzea. 1.931 pertsonak hartu zuten parte iaz autonomia sustatzeko, zahartze osasungarrirako eta mendekotasuna prebenitzeko egindako 103 ekintzetakoren batean.

- Reincorpora programak askatasunik ez duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea du xede, horretarako esku hartze integral pertsonalizatua eginez, haren barnean; prestakuntza, lan-orientazioa, bitartekotza eta jarraipena. Reincorporari lotutako gizarte-erakundeek gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide horren garapenean parte hartzen dute, eta presoen prestakuntzari eusten dio zenbait lanbide-arlotan.

Beste gizarte-ekimen batzuk

Jarduera-ildo horiei, erakundeak bere gizarte-ekimeneko deialdien bidez babestutako proiektuak erantsi behar zaizkie (2014an, 361.500 euro erabili ziren Nafarroako erakundeen 15 proiektu sustatzeko); prestakuntzari nahiz hezkuntzari emandako laguntza "la Caixa" Estatuko eta Nazioarteko Gradu Ondoko Beken bidez (Nafarroako 4 bekadun izan ziren 2014an; eta eduCaixa programa (proiektu hori Foru Komunitateko eskoletan ematen da, eta iaz 41.378 ikaslek parte hartu zuten).

Ingurumenean, jadanik bederatzi ingurumen-jarduera egin dira eta, haiei esker, gizarte-bazterketako arriskuan zeuden 52 pertsona lan-munduratu ahal izan dira.

Kultura eta ezagutza zabaltzeko arloan, "la Caixa"-k pertsonen hazkuntza sustatzen du haien erakusketa, musika, arte eszeniko eta hitzaldien programekin. 25.000 pertsonak baino gehiagok babestu zuten Gizarte Ekintzak 2014an Nafarroan egindako erakusketa-proposamena.

Akordioaren beste alderdi bat ekintzaile eta enpresa iraunkorrei emandako laguntza da, Ekintzailetza Sozialeko Programaren bidez.

Azkenik, bere bulego-sarearen bidez, 316 jarduera egin ziren eta, haietarako, 1.165.138 euro erabili ziren ingurune hurbilenekoen beharrei erantzuteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa