(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

700.000 euroko laguntzen deialdiak egin dira Nafarroako ETEen nazioartekotzea babesteko

astelehena, 2015.eko otsailak 23


Kanpoko sustapena, taldekako nazioartekotzea eta zerbitzu espezializatuak bultzatzea bilatzen dute


Nafarroako Gobernuak 2015eko Nafarroako ETEen nazioartekotzea babesteko hiru deialdi publiko egin ditu (700.000 euro guztira), honako alderdi hauetan oinarrituz: kanpoko sustapena, taldekako nazioartekotzea, kanpo-merkatu batean merkataritza-ikuspegi batetik elkarrekin sartzea eta laguntzeko edo aholkularitzako zerbitzu espezializatuak. Deialdiak NAOeko 36. zenbakian argitaratu dira 2015eko otsailaren 23an.

Kanpoko sustapenerako diru-laguntzak (200.000 euro) bilatzen du, alde batetik, Kanpo Merkataritzako Espainiako Institutuko ICEX-Next programan onetsitako ETEak esportatzeko prozesua hastea eta bizkortzea, eta bestetik, enpresei laguntzea beren nazioarteko presentzia sendotu dezaten. Diru-laguntzaren xede diren jarduerak 2014ko abenduaren 16tik 2015eko abenduaren 15a artean egin beharko dira, eta gehienez ere 10.000 euroko diru-laguntza emango da.

Nafarroako enpresak taldeak nazioartekotzeko diru-laguntzarekin (300.000 euro), honako hau bilatzen da: enpresen lankidetza eta bilketa sustatuko dituzten jarduerak babestea, merkataritza-ikuspegi batetik elkarrekin kanpoko merkatuan sartzeko asmoz, elkarrekin egindako negozio-prozesuan hobekuntzak ezartzeko edo enpresen baterako nazioartekotzea errazteko proiektuen bitartez. Proiektua 2015. urtean egin beharko da, eta lankidetza edo kolaboraziorako akordioa indarrean sartzen denetik geroagokoa izango da. Gastu hautagarritzat joko dira lankidetza-akordioa sinatu ondorengoak eta 2015eko abenduaren 15aren aurretikoak.

Nazioartekotzea babesteko zerbitzu espezializatuak kontratatzeko diru-laguntzari dagokionez, (200.000 euro), jarduerak 2014ko abenduaren 16tik 2015eko abenduaren 15era egin beharko dira. Honako gastu hauek lagundu ahalko dira diruz: aholkularitza juridikoa, merkataritzakoa, fiskala, administratiboa eta lanekoa; aholkularitza kontablea eta finantzarioa; negozio-aholkularitza eta nazioarteko marketina; kanpoan ezartzeko asmoz langileen hautaketan espezializatutako enpresak kontratatzea, eta aholkularitza kontratatzea homologazioren eta ziurtagirien gaietan.

Aurtengo deialdietan badira berrikuntza batzuk, esaterako: dokumentazioaren sinplifikazioa, eta, horretarako, deialdi bakoitza hiru agiritan batu da: bata informazioarekin, bestea eskaerarako eta hirugarren bat, justifikaziorako.

Hiru deialdiei eragiten dieten beste berrikuntza batzuek dira, alde batetik, Europar Batasuneko herrialderako proiektuak balioestea, orain arte puntuaziorik jasotzen ez zutenak, eta orain 10 puntu jasoko dutenak; bestetik, Moderna sektoreen balioespena, sartzeari uzten zaiona nazioartekotze-proiektu guztiak Modernaren barnean daudela irizten baita, eta Nafarroarako estrategikoak direla. Horrek enpresaren nazioartekotze-estrategiari dagokion atala gehiago baloratzea dakar.

Bestalde, taldekako nazioartekotze-deialdiak orain arte finantzatu ez diren beste bi kontzeptu diruz lagunduko ditu: helmugako lokalak alokatzea eta laguntzeko prototipoak. Azken kontzeptu horrekin probak, entseguak edo prototipoak egitea diruz lagunduko dira kolaborazio modura gero nazioartekotu ahal daitezen, probak ondoren benetan nazioartekotzea dakarren edo ez kontuan hartu gabe.

Azkenik, emakumeen enplegua sustatzen duten enpresetarako laguntza areagotzeko berdintasun-klausulak barneratzen dira.

Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da kanpoko sustapenerako, eta martxoaren 23an taldekako nazioartekotzerako eta espezializatutako zerbitzuetarako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa