(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 35 urteko gehieneko muga kenduko du Foruzaingoko eta udaltzaingoko plazak eskuratzeko astelehena, 2015.eko otsailak 23


Neurriak une honetan indarrean dagoen udaltzainen bi deialdiri eragiten die, eta haietan hautagaiak onartzeko beste epe bat zabalduko da


poliziak

Nafarroako polizien oinarrizko ikastaroko parte-hartzaileak.

Nafarroako Gobernuak adinaren gehieneko muga kenduko du (35 urtekoa orain arte), Foru Komunitateko foruzain eta udaltzain plazak eskuratzeko deialdietan parte hartzeko. Neurri honek egun indarrean dauden udaltzainen bi deialdiri eragiten die zuzenean, eta haietan hautagaiak onartzeko beste epe bat ireki beharko da.

Erabakia etorri da Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak bi partikularrek 222/2014 ebazpenaren aurka, Barneko zuzendari nagusiarena (abuztuaren 29koa), aurkeztutako gorako errekurtsoak baietsi ostean, Foru Agindu bidez. Haren bidez, Nafarroako hainbat udalerritan poliziaren 15 plaza lehiaketa bidez betetzeko deialdia onartzen zen. Biek ala biek "3.1b oinarrian finkatutako 35 urte bete ez izanaren" baldintza kentzeko eskatzen zuten, eskakizun horrek Espainiako Konstituzioa eta enpleguan nahiz hezkuntzan tratu-berdintasuna babesten duten Europako araudia urratzen zituela jotzeagatik.

Nahitaez bete beharreko Europako zuzentaraua

Foru Aginduaren eskubidearen oinarrietan adierazten denez, adin-mugak legezkotasun-printzipioa errespetatzen du, Nafarroako Poliziei buruzko 8/2007an agindutakoa betez, martxoaren 23koa, sartu baitzen.

Nolanahi ere, aitortu du dagoeneko badirela eskakizun hori berdintasun-printzipioaren aurkakotzat jotzen duten zenbait erabaki judizial, eta Europar Batasunaren Justizia Auzitegiak berriki hartutako epaia aipatu du, 2014ko azaroaren 13koa, Oviedoko udaltzain-plaza batzuei buruzko antzeko kasu bat ebazten duena. Bertan, auzitegiak ondorioztatzen du adin-muga "baldintza desproportzionatua dela" (kasu horretan, 30 urtekoa).

Foru Aginduaren arabera, eskakizun hori 2000.urteko azaroaren 27ko 2000/78/CE zuzentarauaren aurka doa. Zuzentarau horretan, esparru orokor bat ezartzen da enplegu eta okupazioko tratu-berdintasunerako, eta Foru Administrazioa zuzentarau hori errespetatzera behartuta dago Europar Batasuneko Eskubidearen lehentasun-printzipioa dela-eta, nahiz eta horrek beste arau batzuk ez betetzea ekarri, Nafarroako Polizien Legea, esaterako.

Horren ondorioz, gorako bi errekurtsoak baietsi dira, eta deialdia aldatzeko agindua eman da gehieneko adinaren baldintza kentzeko, bai eta deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzeko ere.

Martxoan, beste epe bat

Aipatu denez, neurriak bi deialdiri eragiten die zuzenean. Lehenik eta behin, errekurtsoa aurkeztutakoa, ondorengo udalerrietako 15 udaltzain-plaza betetzeko oposizioa da: Barañain (hiru plaza), Baztan (1), Burlata (4), Cascante (2), Lizarra (3), Huarte (1) eta Mendabia (1). Deialdia iragan irailean argitaratu zen, eta eskaerak aurkezteko epea urrian amaitu zen, nahiz eta onartuen behin-behineko zerrenda oraindik argitaratu ez. Bere garaian, 228 eskaera aurkeztu ziren.

Bestalde, eragindako bigarren deialdia 378/2014 Ebazpena da, abenduaren 19koa, Altsasuko hiru udaltzain-plaza lehiaketa bidez betetzea onartzen zuena. Kasu horretan, epea otsailaren 11n amaitu zen, eta zerrendak ez ziren oraindik argitaratu. 10 eskaera jaso dira.

Errekurtsoak baietsi direla ikusita, Barneko Zuzendaritza Nagusiak hautagaiak aurkezteko beste epe bat zabalduko du, eta hori martxoan egitea aurreikusten da. Horren ondoren, Polizien Legearen aldaketa izapidetuko da adinaren baldintza kentzeko eta, hala, Europako zuzentarauari egokitzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa