(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak euskarako titulu propioak sortu ditu hizkuntzen Europako esparruari egokituta asteartea, 2015.eko otsailak 24


Euskararen Nafar Kontseiluko kideek neurri horren berri izan dute, hura onetsi aurretik


Bilkura

Iribas kontseilaria Euskararen Nafar Kontseiluko bilkuraren buru. ( irudia handitu )

Foru Gobernua euskararen ziurtagiri ofizial propioak sortuko dituen araudi berri bat lantzen ari da A1 (hasierakoa), A2 (oinarrizkoa), B1 (tartekoa) eta B2 (aurreratua) mailetan hizkuntz horren ezagutza egiaztatzeko, hizkuntzetarako erreferentziazko Europako esparru erkidearekin bat etorriz. EGA beraren titulua, C1 mailakoa (altua), sortuta dago jadanik, Europako araudiaren estandarrak betez.

Ezagutzaren maila argitzea da xedea, etorkizuneko enpleguaren eskaintza publikoko deialdiei begira, adibidez; izan ere, orain arte Gobernuko unitateek baremo ezberdinekin egin dute lan.

Hala, gaur, asteazkena, onartu aurretik Euskararen Nafar Kontseiluari jakinarazi zaion testuak, Foru Administrazio guztirako maila erkideak finkatzen ditu, tituluak eskuratzeko probak arautzen ditu, bai eta tituluak eman ere; haien bidez, ofizialki, eta ondorio guztietarako, A1, A2, B1 eta B2 mailak gainditu direla egiaztatuko da.

Nafarroako mapa soziolinguistikoa

Gobernuko egoitzan gaur goizean bildu den Euskararen Nafar Kontseiluari ere , José Iribar Hezkuntzako titularra buru zelarik, Nafarroako mapa soziolinguistikoaren edukiaren berri eman zaio.

Foru Komunitateko hainbat zonaldetan euskarak duen egoerari buruzko lan-diagnostikoa da; lan hori oinarritzat hartuko da, hizkuntz hori Nafarroako hainbat errealitatetan sustatzeko orduan erakundeek izan beharreko jarduera doitzeko.

Iribas kontseilariak berriki egindako agerraldi batean jadanik aurkeztu zituen datu nagusiek honako hau adierazten dute: elebiduna eta elebidun pasiboa (ulertu bai, baina ez du hitz egiten) den biztanleen portzentajea % 58,2 eta % 13koa zen, hurrenez hurren, zonalde euskaldunetan. Portzentajeak behera egiten zuen zonalde mistoetan: % 12,41 (elebiduna) eta % 11, 8 (elebidun pasiboa); euskalduna ez den zonaldetan, berriz, % 3,82 (elebiduna) eta % 7,63koa (elebidun pasiboa).

Udaletarako laguntzak

Bestalde, Foru Gobernuak Nafarroako toki-erakundeei laguntzak emateko deialdi berriaren berri eman die, udal-mailan euskararen erabilera sustatzeko erabiliko dena. 147.000 euro izango dira 2015ean, iazko kopuru bera.

Gainera, Naiara Ardanaz Iñarga kide berriari ongietorria eman zaio. Nafarroako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kulturaren Katedrako zuzendariordea da, eta kontseiluan sartu da Luis Echarri Primen ordez; azken horri, egindako lanagatik eskerrak eman zaizkio.

Halaber, Kontseiluko kide ere den Gabriel Imbuluzqueta kazetaria zoriondu dute, Karlos III. Noblearen Gurutzea eman diolako berriki Nafarroako Gobernuak, "kazetari, ikertzaile eta Nafarroako kultura tradizionalaren dibulgatzaile modura egindako lan profesionalagatik".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa