(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako enpresak eta teknologia-zentroak 9 milioi euroko diru-laguntzaz baliatu ahal izango dira asteazkena, 2015.eko otsailak 25


Foru Gobernuak datozen egunotan zabalduko diren deialdien berri izan du, eta deialdi horiek ikerketa nahiz produktibitatea hobetzea eta enpresa berrien sorrera sustatzea dute xede


Transcripción textual del video

Nafarroako teknologia-zentroak eta enpresak 9 milioi euroko diru-laguntzaz baliatu ahal izango dira. Nafarroako Gobernuak egindako deialdiak izango dira ikerketa-proiektuak babestu, produktibitatea hobetu eta negozio berrien sorrera sustatzeko.

Foru Gobernuak gaurko bilkuran izan du ekintza horien berri. Diru-laguntzak lau deialdietan zehaztuko dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratuko datozen egunotan. Aurreko ekitaldietan dagoeneko bazeuden laguntza-lerroak dira, baina aurten funts horiek nabarmen handitu dira.

laborategia

Ikerketan biltzen da laguntzen zati handiena.

Nafarroako teknologia-zentroak eta enpresak 9 milioi euroko diru-laguntzaz baliatu ahal izango dira. Nafarroako Gobernuak egindako deialdiak izango dira ikerketa-proiektuak babestu, produktibitatea hobetu eta negozio berrien sorrera sustatzeko.

Foru Gobernuak gaurko bilkuran izan du ekintza horien berri. Diru-laguntzak lau deialdietan zehaztuko dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratuko datozen egunotan. Aurreko ekitaldietan dagoeneko bazeuden laguntza-lerroak dira, baina aurten funts horiek nabarmen handitu dira.

Teknologia-zentroak

Ekonomikoki garrantzitsuena den deialdia Nafarroako teknologia-zentroetarako da. Haien zati handiena Aditech Korporazio Teknologikoan sartuta dago; bertan 850 ikertzaile batzen dira, lau arlo nagusitan banatuta: energia, nekazaritzako elikagaiak, industria eta biomedikuntza.

Sektore horretarako 6.709.412 euro erabiliko dira (iaz baino % 11,3 gehiago), honako helburu honekin: zentroek bikaintasun- nahiz espezializazio-maila handiagoa lortzeko babesa ematea; haien arteko lankidetza erraztea, eta beren zerbitzuak enpresetan hobetzen laguntzea, horretarako, alde batetik, zerbitzu integralak eskainiz, eta bestetik, beren ikerketa-lana enpresetan epe labur edo ertainera aplikazio praktikoa izango duten proiektuetara bideratzea.

Laguntzen deialdian parte hartzeko, interesa duten zentroek baterako ekintza-plan bat aurkeztu beharko dute Nafarroako Gobernuan, eta bertan bi teknologia-zentrok edo gehiagok esku hartuko dute elkarlanean. Diru-laguntza horiek arautzen dituzten oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratuko dira ostiral honetan, hilak 27.

Ikertzaileen kontratazioa

Ikerketa sustatzea da, halaber, bigarren deialdien helburua. 1,5 milioi eurokoa da, eta enpresek ikertzaileak eta teknologoak kontratatzeko diru-laguntza da I+G+B proiektuak egin ahal izan ditzaten. Laguntzak kontratuen soldata-kostuen eta gizarte-segurantzaren % 80raino helduko dira, 11.000tik 20.000 doazen mugekin, enpresak duen tamainaren edo enplegatuaren kotizazio-motaren arabera. Kontratatutako ikertzaileek 30 urte baino gutxiago izan beharko dute ( 35 urtetik behera doktoreen kasuan), eta enpresan 12 hilabetez izango dira, gutxienez.

Aurreko ekitaldiekin alderatuz dauden berrikuntzei erreparatuz, deialdiaren zenbatekoa hirukoizten dela azpimarratu behar da (500.000 eurotik 1,5 milioira); hari esker, laguntza-portzentajea % 70tik % 80ra igo ahalko da. Gainera, aurten emakida-sistema aldatu da: lehiaketa izatetik banakako azterketa izatera pasa da. Horrek enpresei urte guztian zehar laguntza eskatzeko aukera emango die, proiektua jadanik zehaztuta dagoen unean, aurrez finkatutako epe labur eta mugatu bat betetzeko beharrik izan gabe, lehiaketako deialdietan gertatzen den moduan. Deialdia NAOean argitaratuko da datorren martxoaren 6an.

Azken laurtekoan, 130 pertsonek eskuratu dituzte diru-laguntza horiek, eta 3,5 milioi euro inbertitu dira haietan.

Lehiakortasuna eta ekintzailetza hobetzea

Hirugarren deialdiaren helburua enpresen produktibitatea hobetzea da, horrek beren lehiakortasunaren igoeran zuzenean eragin dezan eta, beraz, enpresa finkatzea edota haztea erraztu dezan.

639.000 euro erabiliko dira, eta % 50 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatzen du, 2014an baino hiru aldiz gehiago (196.000 euro). Zenbateko horrekin, alde batetik, enpresak bere ekoizpen, antolaketa eta produktuen prozesuen hobekuntza teknologikoko proiektuetan egindako inbertsioaren % 30 ordainduko da; bestetik, produktuak berriz diseinatzeko, materialak ordezteko eta prozesuen simulazio nahiz prototipoen sorrerako jarduerak ere ordainduko dira. Portzentaje hori handitu ahalko da, proiektuak eragingo duen enplegu-sorreraren arabera edo plantilla beraren osaeraren arabera, genero-berdintasun eta ezinduen integrazioari dagokionez.

Bestalde, aurten, estreinakoz, eta finantzaketa errazteko asmoz, enpresek beren lehiakortasuna hobetzeko proiektuak abian jartzeko eskatu behar dituzten mailegu-interesek 4 puntuko hobaria jasoko dute.

Legealdi honetan, ia ehun enpresek baliatu dituzte diru-laguntza horiek, eta haietan 1,2 milioi euro inbertitu dira.

140.000 euroko laugarren deialdiaren helburua (2014an halako bi), enpresen sorrera edo oinordetza babestea da. Xede horrekin, bazkideek egindako eskrituren kapitalaren % 40aren baliokide den laguntza emango da, bai eta notario eta erregistroen gastuak ere, merkataritza-lokalen eta industria-nabeen alokairua, errotulazioa, publizitatea… Ekintzailetza Plana abiarazi zenetik, 138 negozio berriri eman zaie laguntza; 62.000 euro, guztira.

Azken bi deialdi horiek arautzen dituzten oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratuko dira martxoaren 2an.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa