(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

300.000 euroko diru-laguntza emango zaizkie toki-erakundeei langabe gazteak kontratatzeko asteazkena, 2015.eko otsailak 25


Neurri horrek 25 urtetik beherakoei eta % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten 30 urtez azpikoei egingo die mesede


Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaurko bilkuran eta, haren bidez, 300.000 euroko diru-laguntzak emango zaizkie toki-erakundeei, banakako ebaluazio-araubidean, 25 urtetik beherako edo % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten 30 urtez azpiko langabeak kontratatzeko.

Pertsona horiek enplegu-eskatzaile modura inskribatuta izan beharko dute Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietakoren batean, eta ez dira ikasketa edo prestakuntzaren bat egiten ariko.

Diru-laguntzen % 92 Europako Gizarte Funtsak eta Europar Batasuneko Gazte Enpleguaren Ekimenak kofinantzatuko dute, Gazte Enpleguaren Programa Eragilearen esparruan.

Orain arte, neurri horrekin 23 toki-erakundeetako 55 pertsona kontratatu dira eta, horretarako, 350.000 euro inguru erabili da. Zehazki, honako udal hauek dira: Ablitas, Allo, Agoitz, Arroitz, Caparroso, Etxarri-Aranatz, Ezkabarte, Ezkaroze, Fitero, Galar, Lakuntza, Mendabia, Erriberri, Orkoien, Iruña, Ribaforada, Tutera, Erro ibarra, Atarrabia eta Zizur Nagusia.

Gainera, laguntzak jaso dituzte ere: Arradako kontzejuak (Murillo el Cuende), Calibus zerbitzu-taldeak eta Arguedas, Valtierra, Alesbes, Milagro eta Cadreitako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa