(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasuneko profesionalek simulazio klinikoko baliabideak izango dituzte beren prestakuntzari laguntza emateko

osteguna, 2015.eko otsailak 26


Vera kontseilariak Nafarroako Ospitalegunean dagoen Osasun Esperientzien Zentroa inauguratu du gaur


Cristina Ibarrola eta Marta Vera, ekografiak simulatzeko gelan. ( irudia handitu )

Osasun Departamentuak egoera kliniko konplexuen simulazio-teknikak erabiliko ditu, osasun-profesionalak, besteak beste, mediku-tekniketan nahiz pazientearekiko komunikazioan edo taldeko lanean prestatzeko tresna modura.

Xede horretarako sortu da Osasun Esperientzien Zentroa. Osasun kontseilari Marta Verak inauguratu du gaur eta Nafarroako Ospitaleguneko irakaskuntza-pabiloian dago. Harekin batera, honako hauek izan dira ekitaldian: Osasunbideko zuzendari-kudeatzaile Cristina Ibarrola, Pazientearen Arreta eta Kalitateko zuzendari José María Iribarren eta Ikerketa, Berrikuntza eta Osasun Prestakuntza Zerbitzuko zuzendari Luis Gabilondo, beste osasun-arduradun batzuen artean.

Zentroa abian jarrita, gainera, pazienteak arretako prozesuetan izandako esperientzia zein den jakiteko proiektuak egin ahalko dira, honako helburu honekin: haien behar eta ezagutzetan sakontzea, Nafarroako osasun-sistema hobetu eta berritzeko iturri gisa.

240 metro koadro eta bost eremu simulazio-prozesuetarako

Nafarroako Ospitaleguneko irakaskuntza-pabiloian dauden instalazio berriek 240 metro koadro dute, eta simulazio-prozesuak egiteko bost eremu ditu:

laparoskopiako eremua, paziente kritikoaren eremua, ekografia-eremua, mediku-kontsultako eremua eta esperientziak aztertzeko gela (debriefing). Ekipamendu teknikoan, honako hauetarako simulazioak daude: ekografia, laparoskopia, bizi-konstanteak, arritmiak, desfibriladoreak, bizkortzeko eta traumatismo anitzetarako ekipoak, ekografo eramangarria, zenbait panpina-mota hainbat teknika praktikan jartzeko…

Zentroak bideo-grabaketako sistema moderno bat du ere gela bakoitzean; informatika-programa bat du eta, hari esker, kameretatik eta monitorizazio-aparatuetatik sortutako irudien kudeaketa integra daiteke. Hala, "debriefing" -eko gelan profesionalek egindako jarduerak erreproduzitu eta aztertu daitezke, simulatutako pazienteei hartutako parametroetan lortutako efektuekin batera.

Zentroak 355.000 euroko kostua du, eta kopuru horretatik 90.000 euro egokitzapen-obretarako dira; 179.000 simulazio-ekipoetarako; 57.000 bideo-grabaketako ekipoetarako, eta 29.000, altzarietarako. Osasun Departamentuak aurreikusten duenez, datozen hiru urteetan zentroak bertako azalera eta hornidura bikoiztuko ditu, berariazko beste eremu batzuk sartuz: ebakuntza-gela, erizaintzako teknikak. eta abar, esaterako.

Prestakuntza-programa 2015erako

Osasun Esperientzien Zentroak 2015erako prestakuntza-programa bat prestatu du simulazio-teknikekin, eta bertan 731 bai ikaslek parte hartuko dute (prestakuntzako 476 ordu) ondorengo eremuetan:

Pazientearekiko komunikazioa (4 ikastaro); pazientearen segurtasuna (2); ekografia (16); zaintza kritikoak (18); bizkortze kardiobaskularra (20); kirurgia laparaskopikoa (2); esperientziak ebaluatzeko metodologiak (2); simulazio-metodologiak (1).

Simulazioa hobetzeko tresna modura

Errealitatetik hurbil dauden baldintzetan egoera kliniko konplexuak simulatzea, osasun.profesionalen eta pazienteen parte hartzearekin, tresna garrantzitsua da osasun-sistema hobetzeko; izan ere, horri esker detekta daitezke: arreta-prozesuetako akats ohikoenak; profesionalen prestakuntzako gabeziak eta taldeko lan profesional anitzean dauden zailtasunak. Gainera, pazientearen esperientzia ebalua daiteke, beren beharrak nahiz jokabideak identifikatu eta sanitario-paziente harremanaren ereduetan esku hartzen duten faktoreak zein diren jakin.

Prestakuntzan, akatsak saihestu eta pazienteen intimitatea errespetatzen ditu irakaskuntza-prozesuan, eta egokia da abildade teknikoetan trebatzeko, jokabideetarako eta komunikaziorako, errepikatzeko duen gaitasun eta autonomia handiagoagatik.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa