(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.741.433 euroko diru-laguntzen deialdia egin da desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateetarako osteguna, 2015.eko otsailak 26


Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 28an amaituko da


Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Allik 2015erako diru-laguntzen deialdia onartu du, desgaitasuna duten pertsonen arloko gizarte-ekimeneko entitateetarako. Horretarako, 1.741.433 euroko gastua baimentzen da eta, kopuru horretatik, 836.433 euro elkartegintza sustatzeko erabiliko dira, eta 905.000 programak garatzeko. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 28an amaituko da.

Deialdiaren helburua da, gizarte-ekimeneko, desgaitasunak dituzten pertsonen arloko erakundeei diru-laguntzak emateko araubidea finkatzea, horretarako honako hau sustatuz: elkartegintzako oinarrizko jardueren garapena edo autonomia bultzatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak, 2015. urterako.

Diru-laguntza horiek baliatu ahalko dituzte Foru Komunitatean helbideratutako irabazi-asmorik gabeko erakundeek, desgaitasuna duten pertsonen eremuan bakarrik esku hartzen dutenak eta elkartegintzako oinarrizko jarduerak garatzen dituztenak honako hauei begira: autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko gizarte-zerbitzuen arloan.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak emateko prozedura lehiaketa-araubidean izapidetuko dira, aurkeztutako eskaerak alderatuz. Balioztatze eta ebazpenean lehentasuna izango dute, lehenik eta behin, "Elkartegintzaren sustapena" modalitaterako eskaerek, eta bigarrenik, "Programen garapena" modalitaterako eskaerek.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak emateko prozedura xede berarako emandako beste diru-laguntza edo laguntzarekin batekin osagarria izango da. Nolanahi ere, haien zenbatekoak ezingo du onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua gainditu (zenbateko horrek bakarrik gainditzea,edo beste diru-laguntza batzuekin, laguntzekin, diru-sarrerekin edo diru-laguntzaren xede den jardueraren beraren baliabide propioekin gainditzea)

2016ko urtarrilean, erakunde onuradunak jardueraren betearazpenaren frogagiria aurkeztu beharko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa