(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak Ebro berehala garbitzeko eta laguntza bereziak emateko eskaera egin du uholdeek eragindako kalteengatik ostirala, 2015.eko otsailak 27


Buñuelen hautsitako lubeta batek sortzen du kezka handiena une hauetan hirigunean izan dezakeen eraginagatik


Arguedas. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Gobernu zentralari eskatu dio, alde batetik, azken egunotako uholdeek eragindako kalteak jadanik bere garaian eskatutako laguntza berezien barnean sar daitezen (iragan urtarrileko uholdeak zirela-eta); bestetik, Ebroko ibilgua berehala garbitu dezatela.

Hala iragarri du Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak gaur goizen kaltetutako inguruetara egindako bisitan. Esparzak iragarri du Foru Administrazioak beharrezko jarduerak lehenbailehen egingo dituela normaltasuna berreskura dadin.

Bien bitartean, Ebroko uhaldiaren punta (arazoak dauden ibai bakarra) Tuteratik pasa da gaur goizean, eta informazio hau idazteko garaian (14:00etan) Buñueletik igaro da. Udalerri horretan hautsitako lubeta batek sortzen du, hain zuzen, kezka handiena, horrek udalerriko hirigunean eragin dezakeen kaltea dela-eta.

Nafarroako azken zati horretan (lurraldea utziko du Cortesetik pasatzean), emaria 2.400 m3/s izaten jarraituko duela aurreikusten da. Nolanahi ere, emari gorena igarota izango bada ere, inguru horretan mailan altua izaten jarraituko dute.

Nafarroako Larrialdien Agentziak (NLA) esan duenez, Uholdeen Plan Bereziko 1. alerta-mailari eusten zaio. Orain arte, ez da inor kaltetu eta hiriguneetan ere ez da kalte handirik izan; kalte ugarienak errepide-mozketak, luiziak eta putzuak izan dira. Kalte nagusia AP-15eko bi galtzadetan nozitu da bart, nahiz eta 06:00etatik aurrera zirkulazio-arazoak desagertu diren ingurune horretan.

Informazio hau idazteko orduan (13:30), sare nagusiko honako puntu hauek moztuta jarraitzen dute: N-113 (Iruña-Madril) 75 eta 77 kp-en artean, Castejonen eta NA-30 errepidea (Landabengo sarbideak). NA-135 errepidea ere kaltetuta geratu da (Iruña-Frantzia, Luzaidetik), Orreagatik aurrera (46. kp-tik 61,5eraino) galtzada hondoratu baita; azken errepide horretan lanean dihardute goizean zehar erreien bat zabaldu ahal izateko.


Esparza kontseilariak egindako bisita. ( irudia handitu )

Bigarren-mailako sarean, Artzoz udalerrira sartzeko NA-7042 galtzada hondoratu dela nabarmendu behar da; Sustapen Departamentua lanean ari da bidetik hurbil dagoen finka batetik beste bide bat ezartzeko.

Gainera, urak errepide asko kaltetu ditu eta, beraz, gidariei www.navarra.es webgunean bide-sarea zer egoeratan dagoen kontsultatzeko eskatzen zaie bidaiatzen hasi aurretik, eta kontu handiagoarekin ibil daitezela.

Errepideen egoerak, hain zuzen, Nafarroako Larrialdi Agentzia iragan gauean premiazko osasun-garraioko zerbitzuekin koordinatzera behartu du zenbait kasutan, aukerako beste bide batzuk eskaintzeko normalean erabiltzen dituzten bideak kaltetuta baitzeuden.

Gainera, Suhiltzaileen Partzuergoko langileek zenbait puntutan esku hartu behar izan dute sotoetatik eta beste leku batzuetatik ura ateratzeko.

Laguntza berezien eskaera

Aipatu den moduan, kontseilariak uholdeek gehien kaltetutako udalerriak bisitatu ditu gaur goizean, haien artean: Arguedas, Valtierra, Cadreita, Milagro, Buñuel, Ribaforada eta Tutera; udalerri horietako alkateei lasaitasun-mezua helarazi die, eta haien aginduetara jarri da normaltasuna lehenbailehen berreskuratzen laguntzeko.

Gainera, iragarri du Espainiako Gobernuari iragan urtarrileko uholdeekin jadanik eskatutako laguntza bereziak zabaltzeko eskatu diola; eskaera horren gainean, erantzuna "berehalakoa eta aldekoa" izatea espero du.

Azaldu du iragan astelehenean (Estatuko Administrazioa eta autonomia erkidegoak batzen dituen sektoreko batzarrean) ministroari honako hau eskatu ziola, Errioxa eta Aragoiekin batera: Ebro ibaiaren garbiketa integrala egin dadila eta, horretarako, eskatu du ministerioak jarduera horretarako beharrezko ingurumen-izapidetzea "arindu" dezala. Xede horrekin, kontseilaria gaur goizean Ingurumeneko Estatuko Idazkari Federico Ramosekin jarri da harremanetan, eta hari eskatu dio aipatutako hiru autonomia erkidegoekin bildu dadila ibaiaren egoera aztertu eta garbiketa-jarduerei jarri beharreko epeak finkatzeko.

Alde horretatik, azpimarratu du ibaien uhaldiak ekidinezinak badira ere, "ibilgua garbitzeak uholdeek eragindako kalteak murrizten lagunduko dutela. dudarik gabe".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa