(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Batzarren turismoak 12,4 milioi euroko irabazia ekarri du 2014an eta 126 lanpostu sortzea


ostirala, 2015.eko otsailak 27


123 bilera egin ziren Iruñerrian, % 20 nazioarte-mailakoak, eta 23.030 pertsonek parte hartu zuten


Baluarte Batzar Jauregia eta Auditoriuma.

Iruñeak eta Iruñerriak 123 batzar eta bilkura hartu ditu 2014an eta, haien bidez, 12.433.365 euroko onura ekonomikoa sortu eta 126 lanposturen sorrera sustatu dute. Guztira, 20.000 pertsonek parte hartu dute haietan, Nafarroako Batzarren Turismoko Erakunde Ekonomikoko Azterketak adierazten duenez. Azterketa hori Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta sektoreko profesionalek sustatu dute.

Azterketa hori honako hauek aurkeztu dute gaur goizean: Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek; Enplegu, Merkataritza eta Turismoko zinegotzi-ordezkari María Caballerok; NICDOko zuzendari-kudeatzaile Javier Lacunzak, eta Iruñeko Hotelen Elkarteko lehendakari Esther Sanzek, Azterketa horren bidez, sektorearen erradiografia bat egiten da, eta ekonomian nahiz enpleguan zer eragin duen kalkulatu.

Azterketak egun batean gutxienez 6 orduko iraupena eta 50 parte-hartzailetik gora dituen jardunaldiak baino ez ditu kontatu; gutxienez bi eguneko batzarrak (gaualdi batekin gutxienez eta 50 lagunek izena emanda gutxienez) eta konbentzioak (gutxienez bi eguneko bilkura korporatiboak, gaualdi batekin eta gutxienez 50 pertsonak izena emanda). Sailkapen horrek MICE sektoreko beste batzar batzuk kanpoan utzi ditu; haiek ere eragin ekonomiko handia sortzen dute, esaterako: azokak, galak, sari-banaketak, kirol-ekitaldiak edo elkarteen ekitaldiak, enpresa-topaketak, eta lehen aipatutako iraupen eta partaide kopuruetara iritsi ez direnak; beraz, MICE sektorearen eragin ekonomiko orokorra handiagoa da, segurtasun osoz.

Xahututako euro bakoitza 1,76tik biderkatzen da

Azterketaren arabera, eragin ekonomikoko 12,4 milioi eurotik, bertaratutakoen eta antolatzaileen gastuak 6.966.761 euro dira guztira; hala, BPGd-ean 2.836.285 euroko zeharkako efektua eragin du, eta errentaren igoeragatik, 2.520.844 euroko eragindako efektua. Hau da,batzarren turismoari lotuta Nafarroan gastatutako euro bakoitzeko, egoera horrek Nafarroan % 76ko gastu gehigarria sortzen du. Partaideek Nafarroan xahututako euro bakoitzeko, % 78 gastu gehiago sortzen du; bestalde, bilkura baten antolaketan xahututako euro bakoitzak % 72ko eragin positiboa.

2014an egindako 123 bilkuretatik, % 49 (60) eskualde-mailakoak zian ziren, % 31 (38) Estatukoak eta % 20 (25) nazioarte-mailakoak.

Guztira, bilkura horietan 23.030 pertsonak parte hartu zuten, Erdiak, % 48, Baluarte Batzar Jauregian eta Auditoriumean egin ziren; % 19 Nafarroako Unibertsitateko bilkuretako parte-hartzaileak izan ziren; % 10,2 Medikuen Elkargora joan ziren; % 6,6 Iruñeko eta Iruñerriko hoteletan bildu ziren; % 5,5 Nafarroako Unibertsitate Publikoko bileretan; % 5,1 Barañaingo auditoriumean; % 2,9 Planetarioko ekitaldietara; % 1,8 Civivox Condestable-n; % 0,7 HAINen eta % 0,3 Nafarroako museoan.

Mediku-sektorearen nagusitasuna eta kongresu gehien azaroan

Sektoreen arabera, mediku-sektoreak batzen ditu parte-hartzaile gehien, kopuru guztiaren % 30,3, eta batzar gehien egitea eragin duena (31). Enpresa pribatuak 31 bilkura antolatu ditu ere (parte-hartzaileen % 28,7). Nolanahi ere, enpresa pribatuak antolatutako bilkura horietako asko mediku edo farmaziako sektorean sartzen dira ere, eta horrek Nafarroan pisu handiko sektore bihurtu du.

Erlijio-mailako bilkurak partaideen % 10,9 batu du 2014an (7 bilkura); gizarte-zientzien 10 bilkura egin ziren partaideen % 8,2 batuz, eta administrazio publikoak 7 bilkura antolatu zituen (bakoitzeko ia mila lagun), kopuru guztiaren % 4,5. Politika eta sindikatuen mailako bileretan mila pertsonatik gora izan dira; kultur eta ondareari lotutakoetan, berriz, partaideen % 5,1 eta % 4,9ra iritsi dira, hurrenez hurren, (5 eta 8 bilkurekin, hurrenez hurren).

Azaroan egin ziren batzar-kopuru gehien, eta haren atzetik datoz maiatza eta iraila; joera hori Espainian ere errepikatzen da. Batzarren batez bestekoa 1,8 egunekoa izan zen. Haien % 74k bi egun edo gutxiago iraun zuen; % 23k 3-4 egun artean eta % 3k baino ez zen, 4 egun baino gehiago.

Batzarren % 17 nazioartekoak dira

Parte-hartzaileen azterketa bilkura-arloaren arabera egiten bada, % 44 eskualdeko batzarren partaideak izan ziren, % 39 Estatukoak eta % 17 nazioarteko partaideak. Nazioarteko bilkuretan 161 pertsona izan ziren batez beste, 236 Estatukoetan eta 167 eskualdekoetan.

Bilkuren % 35 unibertsitateetan egin ziren, eta haietan parte-hartzaile guztien % 25 bildu zen. Baluarte Batzar Jauregian eta Auditoriumen bilkuren % 28 egin zen, eta parte-hartzaileen % 48 bertaratu zen. Hotelek bilkuren % 15 hartu zuten; konbentziotarako zentroek, kultur zentro eta beste toki batzuek % 21 eta entzuntokiek, % 2.

Gastuaren erabilerak

Ostatuan eta sukaldaritzan gastatu zuten gehien bilkuretako antolatzaileek. Zehazki, gastu zuzenaren % 36 sukaldaritza-zerbitzuetara; % 23,3 gonbidatutako hizlarien ostaturako eta sukaldaritzarako; % 11,7 aretoak eta espazioak alokatzeko; % 8,4 inprimategietako lanak ordaintzeko; % 4 itzulpen-zerbitzuetarako eta beste zerbitzu tekniko batzuetarako; % 2,8 partaideari emandako arreta-zerbitzuetarako; eta % 2,7 idazkaritza teknikorako. Beste kontzeptu batzuek, merchandising, komunikazioa, garraioa edo animazioak eta bisitak, esaterako, partida txikiagoak izan zituzten.

Bertaratutakoen gastua ez da askorik aldatzen alderdi nagusietan, janarian eta ostatuan oinarritutakoak bereziki. % 48 sukaldaritzarako erabiltzen dute, % 27 ostaturako, % 13 garraiorako, % 7 merkataritzarako eta % 5 beste alderdi batzuetarako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa