(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa gehien birziklatzen duen komunitatea da, ontzi arinetan 7 puntu gehiago eta paper eta kartoian % 50 gehiago astelehena, 2015.eko martxoak 2


Arrazoi hori dela-eta, "Ecoembes"-ek birziklatzen eta ingurumena zaintzen jarraitzeko garrantziaren gaineko kanpaina egiteko aukeratu du


Nafarroa gehien birziklatzen duen komunitatea da: ontzi arinetan, Estatuko batez bestekoa baino 7 puntu gehiago, eta paperean nahiz kartoietan, % 50 gehiago. Arrazoi hori dela-eta, "Ecoembes"-ek birziklatzen eta ingurumena zaintzen jarraitzeko garrantziaren gaineko kanpaina egiteko aukeratu du.

"Birziklatzeaz harro" lelopean, ekimen hori gaur, martxoak 2, hasiko da, eta Nafarroako hedabideetan izango da apirilaren 5a arte, honako helburu honekin: herritarrei transmititzea beraien eginkizuna funtsezkoa dela ontziak birziklatzeko eta etorkizun iraunkorrago bat eraikitzeko orduan. Zehazki, ekimen honek herritarrak harro sentiarazten duten guztiaren irudiak erakusten ditu: ondo zaindutako natura, paisaiak, mendiak eta ibaiak.

2013ko urteari buruz "Ecoembes"-ek emandako azken datuek egiaztatu dute (erakunde horrek ingurumena zaintzen du Espainiako etxeko ontziak birziklatuz eta ekodiseinuaz), nafarrak etxeko ontziak birziklatzeko konpromiso handiena duten espainiarrak direla; izan ere, pertsona bakoitzeko ontzi arinen 19,6 kilo utzi zuten batez beste (plastikoa, metala eta brikak) edukiontzi horian, hau da, Estatuko batez bestekoa baino zazpi puntu gehiago; horrekin batera, edukiontzi urdinean 32,3 kilo utzi zituzten kartoizko eta paperezko ontziak batuta; Espainiako batez bestekoa baino % 50 gehiago. Hondakin horiek guztiak Nafarroako geografia guztian jarritako13.686 edukiontzi hori eta urdinetan jaso ziren.

Ontziak birziklatzea ingurumenari askotariko onurak eragiten dizkion jarduera da, energia, ura eta lehengaiak aurreztea, adibidez; gizartearen garapenari ere laguntzen dio, enplegua eta industriako sarea sortzen baitu. Hala, Nafarroan 648 lanpostu sortu dira, eta haietatik 194 zuzenekoak dira.

Ecoembes

Ecoembes irabazi-asmorik gabeko erakundea da, plastiko-ontzi, lata eta briken berreskurapena eta birziklapena kudeatzen du, bai eta Espainia guztiko kartoizko eta paperezko ontziak ere.

2013an 1,2 milioi tona birziklatu zen Espainia guztian, ontzi arinak eta kartoizko eta paperezko ontziak aintza hartuta % 71,9ko birziklatze-mailara heldu zen. 1998tik, 13,8 milioi CO2 ez isurtzea lortu da, hau da, zirkulaziotik kanpo 4,9 milioi auto uztearen parekoa da hori. Gainera, 15,8 MvH-ko aurrezte energetikoa erdietsi da, Bartzelonako etxe guztien kontsumoaren baliokidea dena; 375 m3 ur ez gastatzea lortu da ere, Madrilgo Komunitateko herritarrek kontsumitzen duten ur-bolumenaren baliokidea. Azkenik, aipatu behar da Ecoembesek 42.000 lanpostu sortzen dituela Espainian, 9.400 zuzenean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa