(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Euskaltzaindiari 80.000 euroko laguntza eman dio zenbait lan egiteko asteartea, 2015.eko martxoak 3


Bi erakundeek 2015erako lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, eta Blanca Urgell-ek egindako "Gero"-ren edizio kritiko bat aurkeztu dute


Transcripción textual del video

Euskarabideak eta Euskaltzaindiak 2015erako lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur eguerdian. Haren bidez, Nafarroako Gobernuak 80.000 euroko diru-laguntza emango dio Euskal Corpus Onomastikoari buruzko lana egiteko, bai eta Nafarroako hizkuntz arauei eta toponimiari buruzko zenbait txosten egiteko ere. Hitzarmen hau sinatzeaz gain, bi erakundeek Axularren "Gero" obraren edizio kritiko bat aurkeztu dute, Blanca Urgell filologoak egindakoa.

Hitzarmenak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuak honako lan hauek hartuko ditu bere gain: Foru Komunitateko euskalki-erak Euskaltzaindiaren Hiztegi Bateratuan sartzeko laguntza edo lankidetza hizkuntz kalitatearen zerbitzuaren funtzionamenduan, bai eta Akademiak eskatzen dituen testuak gaztelaniatik euskarara itzultzeko lanak ere; eginkizun horiek Euskarabideko plantillako langileei esleituko zaizkie.

Euskarabidea-Euskaltzaindia hitzarmenaren sinadura

Maximino Gómez, José Iribas eta Andrés Urrutia, hitzarmena sinatu ondoren. ( irudia handitu )

Euskarabideak eta Euskaltzaindiak 2015erako lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur eguerdian. Haren bidez, Nafarroako Gobernuak 80.000 euroko diru-laguntza emango dio Euskal Corpus Onomastikoari buruzko lana egiteko, bai eta Nafarroako hizkuntz arauei eta toponimiari buruzko zenbait txosten egiteko ere. Hitzarmen hau sinatzeaz gain, bi erakundeek Axularren "Gero" obraren edizio kritiko bat aurkeztu dute, Blanca Urgell filologoak egindakoa.

Hitzarmenak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuak honako lan hauek hartuko ditu bere gain: Foru Komunitateko euskalki-erak Euskaltzaindiaren Hiztegi Bateratuan sartzeko laguntza, edo lankidetza hizkuntz kalitatearen zerbitzuaren funtzionamenduan, bai eta Akademiak eskatzen dituen testuak gaztelaniatik euskarara itzultzeko lanak ere; eginkizun horiek Euskarabideko plantillako langileei esleituko zaizkie.

Hitzarmena sinatu ondoren, Euskarabideko eta Euskaltzaindiko ordezkariek osatutako jarraipen-batzordea eratuko da. Batzorde hori urtean bitan bilduko da gutxienez; lehen aldiz, lankidetza-hitzarmena sinatu ondoren, eta bertan Akademiak egin beharreko lanaren urteko programa aurkeztuko du; bigarren bilera, berriz, urtearen amaieran egingo da, eta urteko memoria aurkeztuko da bertan, onartua izan dadin.

Gainera, Lan Batzorde Tekniko bat ere osatuko da, eta hura sei hilean behin bilduko da gutxienez, dagozkion zereginak egiteko, Jarraipen Batzordeak onartu beharko dituen zereginak. Zuzendari-kudeatzaileak izendatutako Euskarabideko bi ordezkarik eta Euskaltzaindiko hiruk osatuko dute. Lan Batzorde Tekniko horretan, beste erakunde sinatzaile batzuen nahiz aholkulari teknikoen lankidetza jaso ahalko da. Batzorde tekniko horren betebeharra Euskaltzaindiaren batzorde lana jarraitzea izango da, Nafarroako euskarari dagokion guztian, eta laneko urteko programetan adieraziko da. Urtea amaitu aurretik, Lan Batzorde Teknikoak egindakoaren memoria bat egingo du, eta hura jarraipen-batzordeak onartu beharko du.

Bestalde, lankidetza-hitzarmena sinatu ondoren, Blanca Urgellen "Gero (edizio kritikoa)" liburua aurkeztu da. Mendaur bildumak argitaratuta, ikerketa filologiko honetan, Axularren obraren alderdi ezberdinak azaltzen dira. Nafarroako Gobernuak urtero Euskaltzaindiarekin izenpetzen duen hitzarmenaren emaitzetako bat da.

Blanca Urgell Euskal Filologian doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle. Haren ibilbidean, Koldo Mitxelenaren Orotariko Euskal Hiztegiaren idazketan parte hartu izana nabarmendu behar da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa