(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azken denboraleak errepideetan eragindako kalteak konpontzeko 3 bat milioi beharko dira asteazkena, 2015.eko martxoak 4


Mugairi eta Agoitz izan dira barruti kaltetuenak, eta leku horietan 598.960 eta 577.017 euroko gastuak egingo dira, hurrenez hurren


Transcripción textual del video

Ia 3 milioi euro beharko dira iragan asteko prezipitazio-denboraleak Nafarroako Errepide Sarean eragindako kalteak konpontzeko, Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuak kalkulatu duenez.

.

errepidea

Iruña-Frantzia bidean (Luzaidetik) hondoratutako galtzadaren irudia. ( irudia handitu )

Ia 3 milioi euro beharko dira iragan asteko prezipitazio-denboraleak Nafarroako Errepide Sarean eragindako kalteak konpontzeko, Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuak kalkulatu duenez.

Hala jakinarazi du gaur goizean Sustapen kontseilari Luis Zarraluquik Foru Gobernuak egindako bilkuran. Kontseilariak kaltetutako bide guztei buruzko azterketa zehatza egin du.

Otsaileko prezipitazioen eraginez (azken 135 urtetako euritsuena, Espainiako Meteorologia Agentziaren arabera), hainbat errepide hondatuta geratu dira, eta kalte handienak iparraldean eragin dituzte. Mugairin luiziak gertatu dira, eta Agoizko barrutian, berriz, hondoratzeak. Kostu handieneko kalteak dira horiek, galtzadak oso hondatuta geratu direlako: 598.960 eta 577.017 euro barruti bakoitzean, hurrenez hurren.


N-121, Iruña-Behobia. ( irudia handitu )

Gainerako barrutietan ere konponketak egin beharko dira: 385.849 euro Tuteran, 382.489 Lizarran, 354.293 Iruñean, 308.016 Irurtzunen eta 91.491 euro Tafallan.

Gastu handi horri gehitu behar zaio, neguko bidezaintza arloan, aste bakar batean 1,77 milioi euro inbertitu behar izan dela (urtarrilaren 30etik otsailaren 8ra); 10.277 lan-ordu zenbatu dira elurra kentzeko makinekin, eta 9.084 tona gatz behar izan da. Agoitzen bakarrik milioi erdi euro baino gehiago behar izan da; oraingoan ere gastu handiena bertan egin da.

Egungo egoera eta konpontzeko lanak

Meteorologia-intzidentziak izan arren, Zarraluqui kontseilariak nabarmendu du Nafarroako Errepide Sare Nagusiko 5 errepide nagusi baino ez direla itxita egon: AP-15 Nafarroako Autobidea, N-113, Iruña-Madril, N-121A Iruña-Behobia, NA-30, Landabenerako sarbidea, N-135, Iruña-Frantzia (Luzaidetik)

Haietatik, une honetan, arazoekin jarraitzen dute: N-113 errepidean, 57. kp-ak moztuta jarraitzen baitu uholdeengatik; N-121-A errepidean, 66. kp-ko erdiko erreia desbideratu dena luiziagatik; eta N-135 errepidean, 54+200 kp-an ordezko pasabide bat eskaintzen duena galtzada hondoratu izanagatik. Bigarren-mailako sarean, errepide batek moztuta jarraitzen du uholdeengatik, NA-5202 (Fustiñana-Ribaforada), 0 eta 3,400 kp-aren artean, eta beste bederatzi bidetan galtzada estutu edo ordezko pasabide bat jarri da.

Konpontzeko obrei dagokienez, kasu gehienetan konponketak hasi daitezke jadanik bide-zatietatik ura kendu baita; haietako batzuetan lanak egiten hasi dira, dagoeneko.

Hegoaldean, berriz, ibaien uhaldiek eragindako intzidentziak ikusgarriagoak izan dira, baina gastu gutxiago beharko dute; izan ere, kasu gehienetan galtzadari eragiten ez dioten garbiketa-lanak egin beharko dira bereziki.

Egin beharreko konponketak askotarikoak dira, intzidentzien arabera (hormak erortzea, galtzadak hondoratzea edo arrasteak), eta ezponden egonkortzean (ezpondatuak, harri-lubetak eta beste baliabide batzuk), sendotzean eta beste lan batzuetan (garbiketa, bereziki) banatuko dira.

Nafarroako Errepide Sareko kalte zehatzak

Honako hauek dira kalte handienak izan dituzten barrutiak eta konponketak egiteko beharko den diru-kopurua: Mugairiko barrutian, luiziak N-121-A errepideko 33+600, 66 eta 24+075 pk-etan (115.817 eta 70.823 euro, hurrenez hurren); NA-1210 errepideko 24+075 kp-an, Arraizko Benta-Endarlatsan, beste luizi bat (136.017 euro); Agoitzen, NA-2337 errepidea, Setuain-Errean (255.061 euro), N-135 Iruña-Frantziako 54+360 kp-a, Luzaidetik (78.936 euro), eta NA-140 errepideko 36+670 kp-a, Auritz-Izaban, (55.554 euro) kaltetuta geratu dira.

Bestalde, Irurtzunen, gastu handienak barruti guztian egindako inausketan eta asfaltoko zorua konpontzen egin dira, 57.240 euro eta 45.613 euro, hurrenez hurren. Barruti horretan, NA-120 errepidean, Lizarra-Beasain artean izandako kaltea azpimarratu behar da (galtzada hondoratu eta luizia), eta NA-4120 errepidean, Gulia-Aroztegiko galtzadan izandako luizia: 29.572 eta 21.509 euroko konponketak egin beharko dira, hurrenez hurren.

Lizarran, Garesko NA-7040 errepidean kalte garrantzitsuak izan dira, 8+500 eta 15 kp-etan. Galtzada konpontzen eta ezpondetan 62.188 eta 59.707 euro xahutuko da, hurrenez hurren; NA-7042 errepidean, Arzotzen bidea hondoratu zen, gainera, eta hura konpontzeko 90.000 euro beharko dira.

Iruñean, kalte handienak N-121-A errepideko 15+500 kp-an gertatu dira, luiziengatik eta pitzadurengatik (176.207 euro beharko dira konpontzeko); Iruñeko Ingurabideko 14+550 kp-an galtzadatik hurbil dagoen inausketako ezpondan, lur-jausiagatik; hura konpontzeko harri-lubeta egin beharko da (66.120 euro); NA-234 errepideko harri-lubetako horma ere erori da, Arrizabalaga-Urrotzen, eta hura konpontzeko 58.084 euro beharko da.

Tuteran, Lizarra-Carcar-eko 32+500 kp-an izan dira arazo handienak. Leku horretan, errepidea hondoratu egin zen ibaiak gainezka egin zuelako, eta hura konpontzeko 25.211 euro beharko da; NA-134 errepideko bi puntutan, berriz, ezponda zulatu eta hondoratzeak izan ziren, Ebroren ardatzean. Gainera, puntu horretan izandako uhaldiengatik, NA-5202 bidean, Fustiñana-Ribaforadan, errepidea goratzea aztertzen ari dira, eta lan horretarako 308.430 euro erabiliko ziren.

Azkenik, Tafallako barrutian gastatutako da gutxien. Uxuen, NA-5310 errepideko zenbait puntuan izandako lur-jausiak izan dira eragindako kalte handienak.

Eurien datu historikoak

Aipatu den moduan, Estauko Meteorologia Agentziak erabilitako datuen arabera, azken 135 urteetako otsail euritsuena izan da. Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren datuei erreparatuz, ia berrogei estazioetan gainditu da otsailean pilatutako prezipitazio-balioa: Iruña (100 urte baino gehiago), Esa (79 urte), Xabier (62 urte), Eugi eta Artieda (47 urte), Goizueta (45) eta Aribe eta Aurizperri (41 años).

Hogei bat estaziotan gainditu da ere 24 ordutako prezipitazio-efemeridea, leku hauetan esaterako: Artikutza (190,2 litro hilaren 25ean, 81 urteko seriea), Goizueta (117 litro, 45 urte) edo Betelu, Arranbideko zentrala, Eparotz eta Goñi (haiek guztiek 38 urteko seriekin).

Ibaien emariei dagokienez, Ebrorena, Castejonetik pasatzean, hirukoiztu egin zen otsailaren 22an (882 m3/s) eta hilaren 27an (2.406 m3/s-ra heldu zen). Argarena, zazpigatik biderkatu zen hilaren 20an (16,9 m3/s) eta 27an (126,58 m3/s-ra iritsi zen). Azkenik, Aragoiko emaria hamargatik biderkatu zen ia hilaren 21ean (78,4 m3/s) eta 26an (737 m3/s-ra heldu zen).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa