(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

525.000 euroko laguntza emango zaie beste herri batzuetako ikasleak hartzeko ikastetxeak dituzten 36 udalerriri asteazkena, 2015.eko martxoak 4


3.380 ikasle hartzea dakartzan garraio eta jantokiko aparteko gastuak konpentsatuko dira, horrenbestez


Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaurko bilkuran eta, haren arabera, 525.000 euroko diru-laguntza emango zaie beste herri batzuetako ikasleak hartzeko ikastetxeak dituzten 36 udalerriri (eskola-kontzentrazioen titularrak direnei); 3.380 ikasle hartzea dakartzan garraio eta jantokiko aparteko gastuak konpentsatuko dira, horrenbestez

Haur eta Lehen Hezkuntzako zenbait ikastetxetan udal bereko beste herri edo kontzejuetako ikasleak derrigorrez eskolatzen dira, ikastetxerik ez dutenak ikasle gutxi daudela-eta; beraz, eskola-kontzentraziotzat jotzen dira.

Ikasleen batez besteko kostua erabakitzeko orduan, eskolatutako ikasle bakoitzeko 150 euro finkatzen da, bizi den lekuan ez beste udalerri batean eskolatuta badago. Zifra hori 300 eurora igotzen da ikasleko, beste herri batzuetako ikasleen % 80 edo gehiago hartzen dituzten zentroko entitate titularrentzat, baldin eta bere herriko ikasle-kopurua % 25 baino txikiagoa bada.

Jarraian zehazten dira, alfabetikoki ordenatuta, zentroetako titularrak diren toki-erakundeak, beste udalerri batzuetatik hartzen dituzten ikasle-kopurua, eta zenbat ordainduko zaien:

Antsoain: 159 ikasle, 23.925 euro; Agoitz: 53 ikasle, 7.975 euro; Aranguren (Mutiloa): 25 ikasle, 3.761 euro; Barasoain: 54 ikasle, 8.125 euro; Basaburua (Jauntsarats): 82 ikasle, 12.338 euro; Baztan (Elizondo): 33 ikasle, 4.965 euro; Beriain: 47 ikasle, 7.072 euro; Berriozar:109 ikasle, 16.401 euro; Betelu: 72 ikasle, 10.401 euro; Cascante: 17 ikasle, 2.558 euro; Erro: 12 ikasle, 1.805 euro; Lizarra: 382 ikasle, 57.480 euro; Esteribar: 89 ikasle, 13.392 euro; Etxarri-Aranatz: 73 ikasle, 10.984 euro ;Garralda: 48 ikasle eta 14.445 euro;  Goizueta: 17 ikasle; 2.558 euro; Huarte: 132 ikasle, 19.862 euro; eta Irurtzun: 204 ikasle, 30.696 euro.

Honako hauek ere barnean daude: Leitza: 6 ikasle, 902 euro; Lekunberri: 97 ikasle, 14.595 euro; Los Arcos: 57 ikasle, 8.576 euro; Irunberri: 8 ikasle, 1.203 euro; Noain (Elortzibarra): 100 ikasle, 15.047 euro; Otsagabia: 43 ikasle, 6.470 euro; Olatzagutia: 5 ikasle, 752 euro; Erriberri: 7 ikasle, 1.053 euro; Orkoien: 222 ikasle, 33.404 euro; Gares: 173 ikasle, 26.031 euro; Erronkari: 61 ikasle, 18.357 euro; Zangoza: 46 ikasle, 6.921 euro; Doneztebe: 180 ikasle, 27.085 euro; Tafalla:50 ikasle, 7.523 euro; Ultzama (Larraintzar): 199 ikasle, 29.944 euro; Viana: 11 ikasle, 1.655 euro; Atarrabia: 199 ikasle, 29.944 euro; eta Zizur Nagusia: 308 ikasle, 46.345 euro.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa